Aurkikuntza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Duela 66 urte Antartikan desagertutako zientzialari baten gorpua aurkitu dute

Gorpuzkiak Dennis "Tink" Bell meteorologoarenak dira, 1959an pitzadura glaziar batera erori zen 25 urteko britainiar meteorologoarenak.
Dennis Bell (ezkerrean) lankideekin eta Antartikan lan egiten lagundu zieten txakurrekin, 1959ko neguaren erdialdera, Admiralty Bay Base-n. Argazkia: British Antartic Survey.

Dennis Bell (ezkerrean) lankideekin eta Antartikan lan egiten lagundu zieten txakurrekin, 1959ko neguaren erdialdera, Admiralty Bay Base-n. Argazkia: British Antartic Survey.

Antartikako George Erregea uharteko glaziar baten atzerakadak agerian utzi du Dennis "Tink" Bellen gorpua. 1959ko uztailaren 26an desagertu zen, Almirantegoko badian lanean ari zela.

Poloniako zientzialari talde batek bere gorpuzkiak aurkitu zituen 200 objektu pertsonal baino gehiagorekin batera, besteak beste, linterna bat, eski-bastoiak, aizto suediar bat, pipa baten ahokoa eta inskripzioak zituen erloju bat.

Bellek Malvina Uharteetako Dependentzien Zerbitzurako (FIDS) lan egiten zuen, British Antarctic Survey-ren (BAS) aurrekaria. Bere gorpua ez zen inoiz berreskuratu.

Gorpuzkiak Londresera bidali zituzten, eta King 's Collegen egindako DNA azterketa batek bere nortasuna berretsi zuen, anaiaren eta arrebaren laginekin alderatuta.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X