EBk negoziazioetan Ukrainak duen papera aldarrikatu du eta Errusia ohartarazi du, Hungariak sinatu ez duen mezu batean
"Ukrainako herritarrek beren etorkizuna erabakitzeko askatasuna izan behar dute. Ukrainako bake-bidea ezin da Ukraina gabe erabaki", ohartarazi dute, eta su-etena ezinbestekoa dela edozein aurrerapauso egiteko.
Costa, Zelenski eta Von der Leyen. Argazkia: EFE
Europar Batasuneko kide diren 27 herrialdeetatik 26etako gobernuek (Hungaria kenduta, guztiek) sinatu dute Donald Trump AEBko presidentearen bake ekimena babesten duen mezua, baina ohartarazi dute ukrainarrak direla "norako propioa aukeratzeko eskubidea" dutenak eta Errusiaren aurkako zigorrak aldarrikatzen dituztenak.
Europako Kontseiluko buruzagi gehienek "bake justu eta iraunkor" baten alde egin dute oharrean, etorkizuneko edozein akordiok "independentzia, subiranotasun eta lurralde-osotasunaren printzipioak" errespetatu behar dituela eta "nazioarteko mugak indarren bidez ezin direla aldatu" premisa kontuan hartuta, errusiarren inbasioari aipamen argia eginez.
Joan den astean, Trumpek esan zuen bi aldeen artean lurralde trukea egiteko aukera zegoela, Vladimir Putin Errusiako presidentearekin bilera bat egiteko bezperan. Europako buruzagiek ez dute bilera hori zuzenean aipatu astearte honetan zabaldutako komunikatuan.
"Ukrainako herritarrek beren etorkizuna erabakitzeko askatasuna izan behar dute. Ukrainako bake-bidea ezin da Ukraina gabe erabaki", ohartarazi dute, eta su-etena ezinbestekoa dela ildo horretan edozein aurrerapauso egiteko.
Ukrainarentzat helmuga politiko argienetako bat Europar Batasunean integratzea da, eta 26 gobernu sinatzaileek azpimarratu dute herrialdea "babesten" jarraituko dutela, nahiz eta azken hilabeteetan Viktor Orban Hungariako lehen ministroak mesfidantzak agertu dituen, uste baitu atxikimenduak blokearen egonkortasuna arriskuan jarriko lukeela.
Ordura arte, EBk "babes politikoa, finantzarioa, ekonomikoa, humanitarioa eta diplomatikoa ematen jarraituko du", Ukrainak "bere burua defendatzeko eskubidea" erabil dezan erasoaren aurrean, "Errusiako Federazioaren aurkako neurri murriztaileak betetzen eta ezartzen jarraituko duen bezala".
"Bere kabuz modu eraginkorrean defendatzeko gai den Ukraina etorkizuneko segurtasun-zirriborroen zati integral bat da", nabarmendu dute Europako buruzagiek, eremu horretan estatu kide "batzuek" har ditzaketen politikak onartuz eta "errespetatuz".
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan
Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.
Sussexeko dukeak, Harry eta Meghan, Erresuma Batura itzuliko dira, baina Errege Etxetik kanpo jarraituko dute
Sussexeko dukeek, Harryk eta Meghanek, Erresuma Batura itzultzea erabaki dute, eta han matrikulatu dituzte bi seme-alabak, Archie eta Lilibet, oraindik identifikatu gabeko ikastetxe batean. Bikoteak Errege Etxetik urrun jarraituko du eta Londrestik kanpo biziko da, hedabide britainiarren arabera.
Gutxienez 15 pertsona hil dira Errusiak Kieven aurka egindako erasoan
Ukrainako presidenteak salatu duenez, erasoan etxebizitza eraikinak, haurrentzako ospitale bat eta eskola bat kaltetu dira, eta Odesa eskualdean mugako postu bati eta gas azpiegitura bati eraso egin diete errusiarrek.
Gutxienez 107 pertsona hil dira urre-meategi bat hondoratuta Afrika Erdiko Errepublikan
Ustiategi irregularra Kamerungo mugatik gertu dago. Tokiko agintariek ohartarazi dute biktima kopuruak gora egingo duela erreskate-lanetarako baliabide urriak direla eta.
Eutanasia eta heriotza lagundua ahalbidetuko dituen legea promulgatu du Macronek
Legea Frantziako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, legea indarrean sartu aurretik eman beharreko ezinbesteko pausoa.
Haurrak Facebook eta Instagramera katigatu nahi izana ukatu du Metak epaiketa federalaren hasieran
29 estatu estatubatuarrek Facebook eta Instagram nahita manipulatu izana eta Interneten Haurren Pribatutasuna Babesteko Legea (COPPA) urratu izana leporatzen diote Metari.
AEBko bandera, kolono israeldarren aurrean babesteko erreminta
Loui Ridik Ohio utzi eta Zisjordaniara itzultzea erabaki du bere etxea eta familia kolono israeldarrengandik defendatu ahal izateko.
Bruselak Ceutan dauden migratzaile adingabeak Marokora itzultzearen alde egin du
Europako Batzordeko bozeramaile Markus Lammertek berretsi du hiri autonomoan legez kanpo dauden migratzaile guztiak itzuli behar direla, eta espero duela Espainiako eta Marokoko agintariek hori bermatzeko lan egingo dutela.
Baso-suteek ez dute tregoarik ematen Europan
Dozenaka sutek kontinente osoa kiskali dute uda honetan. Baso Suteei buruzko Europako Informazio Sistemaren (EFFIS) datuen arabera, abuztuaren 12ra arte 576.027 hektarea erre ziren lurraldean. Hauek dira sugarren suntsipena erakusten duten satelite-irudi batzuk.
AEB eta Iran bake-elkarrizketa "estraofizialak" egiten ari dira, Trumpen arabera
Bake Memorandumean ezarritako 60 eguneko epea amaitzen den egunean, AEBko presidenteak berretsi du Iranek amore eman beharko lukeela. Horrez gainera, Oman bonbardatzearekin ere mehatxu egin du, honek Ormuzeko itsasartearen kudeaketan esku hartuko balu.