Israel
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Israelgo bahituen senideek borroka areagotu dute grebekin eta manifestazioekin

18:00 - 20:00
Manifestariek "su-eten akordio bat" eskatu dute, "Gazan bahitutakoak askatu eta gerrari amaiera emateko". Bideotik ateratako irudia.

 

Milaka pertsonak hainbat autobide blokeatu dituzte bart Israelen, Bahituen eta Desagertuen Familien Foroak deitutako greba egunean. Manifestariek "su-eten akordio bat" eskatu dute, "Gazan bahitutakoak askatu eta gerrari amaiera emateko". Protestaren parte gisa, Israel eta Palestinaren arteko mugan kanpaldi bat egingo dutela iragarri dute senideek.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Suak erabat suntsitu du Japoniako Reikado tenplu budista historikoa

Kukai monje budistari eskainitako tenplua 806. urtean eraiki zen Misen mendian, Miyajima uhartean, eta ordutik piztuta egon da bertan "betiereko sugarra" deitua, 1.200 urtez etengabe piztuta egon den sugar sakratua. Su horrekin piztu zen Hiroshimako Bakearen Parkeko sugarra 1964an, munduko bonba nuklear guztiak desagertu arte piztuta egongo dena. Ez da inor zauritu, baina ondare-galera ordezkaezina da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X