Albiste dira
Palestina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

NBEk ofizialki gosete egoera deklaratu du Gazan

Ehunka mila pertsona gose larrian daude eta krisia datozen asteetan areagotu egingo omen da.

Europa Press

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) astearte honetan baieztatu du, Elikagaien Segurtasunaren Faseen Sailkapen Integratuaren (IPC) bidez, Gazako Zerrenda ofizialki gosete egoeran dagoela. Ia bi urteko gerraren ondoren, lehen aldiz aitortu du erakundeak egoera hau.

IPCren datuen arabera, gazatar populazioaren ia laurden bat, 514.000 pertsona, gose katastrofikoa pairatzen ari dira, eta 641.000 izango omen dira iraila amaitu baino lehen. Egoera bereziki larria da iparraldean, Gazako hiriburua 5. fasean sartuta baitago, elikadura larrialdiaren mailarik gorenean.

Txostenak ohartarazi du gosetea hurrengo asteetan hedatuko dela erdialdera eta hegoaldera, Deir al-Balah eta Khan Yunis eremuetara, besteak beste. NBEk nabarmendu duenez, hiru haurretik batek desnutrizioa du eta dagoeneko betetzen dira goseak eta horri lotutako gaixotasunek eragindako heriotzen nazioarteko parametroak.

Volker Turk NBEko Giza Eskubideen goi-mandatariaren arabera, Israelgo Gobernua da horren erantzule, laguntza humanitarioaren sarrera modu ilegalean mugatu duelako. Turken hitzetan, gosea gerrako metodo gisa erabiltzea gerrako krimena da.

Israelek, berriz, txostenaren emaitzak ukatu ditu, "partziala eta sesgatua" dela esanez, eta datuak manipulatzea egotzi dio Hamasi. Bien bitartean, erakunde humanitarioek ohartarazi dute Gazara sartzen den laguntza eskasa eta kaotikoa dela, eta horrek datozen hilabeteotan krisi humanitarioa okertzea ekarriko duela.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X