Trumpek 450 bat milioi dolarreko isuna saihestu du apelazioan, iruzur egitea leporatuta zigortu ostean
Alabaina, Trump Erakundearen "enpresa-kultura mugatzeko" ezarritako kautelazko neurriak mantendu dituzte magistratuek. Ondarea puzteaz akusatuta dago, mailegu mesedegarriak eta bestelako finantza-onura batzuk lortzeko helburuarekin.
Donald Trump, AEBko presidentea. Argazkia: EFE
New Yorkeko apelazio gorte batek bertan behera utzi du Donald Trump AEBko presidenteari eta beste akusatu batzuei 2024an ezarritako 454 milioi dolarreko isuna, enpresan iruzur zibila egitea leporatuta.
Magistratuen ustez, "gehiegizko isuna" da akusatuei New Yorkeko estatuari ia 500 milioi dolar ordaintzea agintzen diena.
Hala ere, magistratuek mantendu egin dituzte Trump Erakundearen "enpresa-kultura mugatzeko" Arthur Engoron epaileak ezarritako kautelazko neurriak. Hain zuzen ere, mailegu mesedegarriak eta bestelako finantza-onura batzuk lortzeko asmoz ondarea puztea egotzi diete.
2024ko otsailean Manhattango Gorte Gorenak mugatu egin zuen Trumpek datozen hiru urteetan New Yorkeko estatuan negozioak egiteko ahalmena, eta orduantxe ezarri zion AEBko presidenteari 454 milioi dolarreko isuna, Trump Erakundeko buruzagi gisa.