GERRA GAZAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mugarik Gabeko Medikuak: "Gazako pazienteak hezur eta azal ziren, bereziki haurrak"

18:00 - 20:00

Raul Incertis gobernuz kanpoko erakundeko mediku anestesista Gazatik itzuli berri da, eta bertan bizi duten egoera salatu du; izan ere, zentro medikoetan "zauritutako zibil asko jasotzen zituzten, bereziki emakumeak eta haurrak, janaria hartzen ari zirela tirokatuak". Medikuak esan du Israelek ezinezko egin duela Gazan bizitzea, eremu "postapokaliptiko" bihurtu duelako.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Suak erabat suntsitu du Japoniako Reikado tenplu budista historikoa

Kukai monje budistari eskainitako tenplua 806. urtean eraiki zen Misen mendian, Miyajima uhartean, eta ordutik piztuta egon da bertan "betiereko sugarra" deitua, 1.200 urtez etengabe piztuta egon den sugar sakratua. Su horrekin piztu zen Hiroshimako Bakearen Parkeko sugarra 1964an, munduko bonba nuklear guztiak desagertu arte piztuta egongo dena. Ez da inor zauritu, baina ondare-galera ordezkaezina da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X