Israelen okupazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gazan kazetarien hilketengatik justizia eskatu du NBEk

Gutxienez 245 kazetari palestinar hil dituzte Gazan 2023ko urriaren 7an gerra hasi zenetik, bertako Gobernuaren arabera.

Israelek Nasser ospitaleari eraso egin dio astelehen honetan, eta gutxienez 20 pertsona hil ditu. Argazkia: EFE

Gazan lanean ari zen kazetari talde bat hil du astelehen honetan Israelgo Armadak, ospitale bat bonbardatuta. Horren aurrean, NBEk justizia eskatu du.

"Gazako kazetarien hilketak mundua hunkitu beharko luke, baina ez isiltasun harrituan uzteko, baizik eta jokatzera bultzatzeko, kontuak ematea eta justizia exijituz", erantzun du Ravina Shamdasani Nazio Batuen Giza Eskubideen Bulegoko bozeramaileak.

Gogoratu duenez, lurralde palestinarra gerra eta gosete egoera betean dago, eta Israelgo agintariek inbasioaren hasieratik ukatzen dute atzerriko edozein kazetariren sarrera.

Gutxienez 245 kazetari palestinar hil dituzte Gazan 2023ko urriaren 7an gerra hasi zenetik, Gazako Gobernuaren arabera.

Hala eta guztiz ere, ez da ezagutzen Israelek kazetari palestinarren aurkako krimenengatik ikerketarik zabaldu edo zigorrik ezarri duenik.

"Kazetari horiek nazioartearen begiak eta belarriak dira, eta babestu egin behar dira. Haien hilketak, eta ezin ahaztu zibilenak, modu independente eta azkarrean ikertu behar dira", adierazi du Shamdasanik.

Israelek Nasser ospitalearen aurkako bonbardaketan hil dituen bost kazetarietatik hiru gutxienez nazioarteko hedabideentzat ari ziren lanean, eta Israelek Gazako ospitale baten aurka egindako bonbardaketa estaltzen ari ziren.

Halaber, Israelgo Armadak seigarren kazetari bat hil du astelehen honetan Al Mayasi inguruan, Gazako hegoaldean.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X