Frantziako sindikatuek greba deitu dute irailaren 18an Bayrouren aurrekontuen aurka
Zentral handiek "gauzak aldatzeko eta aurrerapausoak emateko mobilizazio masiboak" eskatu dizkiete langileei. Bayrouk konfiantza mozio bati aurre egin beharko dio irailaren 8an; oposizioak (gehiengo absolutua) aurka bozkatuko duela aurreratu du.
Frantziako sindikatuek mobilizazio handi bat antolatu dute elkarrekin. Gaur iragarri dutenez, grebak eta manifestazioak egingo dituzte irailaren 18an, François Bayrou lehen ministroaren aurrekontuen aurka.
Marylise Leon Frantziako Lan Konfederazio Demokratikoko (CFDT) idazkari nagusiak irakurri du prentsaren aurrean (CFDT, CGT, FO, CFE-CGC, CFTC, Unsa, Solidarioak eta FSU) sindikatuek adostutako deialdia. Bertan langileei eskatzen diete "modu masiboan mobilizatzeko, gauzak aldatzeko eta aurrerapausoak irabazteko".
"Aurrekontuen proiektua den 'beldurren museo' horrekin amaitu behar dugu, behingoz kontuan hartu behar dira gizartearen eskakizunak. Erronkek eta politika publikoek eskatzen dutenari erantzungo dioten aurrekontu-baliabideak nahi ditugu, prekarietatearen kontrako neurriak, elkartasunerako neurriak, trantsizio ekologiko bidezko baterako inbertsioak, baita Frantziaren berrindustrializazioa eta kaleratzeen aurkako neurriak ere", nabarmendu dute.
Gaineratu duenez, "ondare eta diru-sarrera oso altuak eta dibidendua zergapetzen dituzten tresnak" behar dira, eta "enpresek laguntzak jasotzeko baldintzak gogortuko dituena; maila handiko babes soziala" eta erretirorako gutxieneko adina 62 urtetik 64 urtera atzeratzen duen pentsioen erreforman atzera egitea.
Bayrou herritarrak konbentzitzen saiatzen ari da
Aurrekontuak irailaren amaieran edo urriaren hasieran aurkeztu behar ziren formalki, baina airean dago kontua, Bayrouk irailaren 8an konfiantza mozio bati aurre egin beharko baitio. Bozketa horretan konfiantza bereganatu eta 44.000 milioi euro inguruko doitzerako babesak lortzea espero zuen.
Baina oposizio osoak kontrako botoa emango duela aurreratu du, eta Asanblea Nazionalean gehiengo osoa dutela kontuan hartuta, horrek, bestelakorik ezean, lehen ministroaren dimisioa eta Gobernuaren erorketa ekarriko ditu.
Egoera horren aurrean, Bayrouk gertakarien nondik norakoak aldatu nahi izan ditu eta zuzenean frantziarrengana zuzendu da, ostiral honetan, Chalons de Champagneko azoka batean. Bertan, herrialdearen egoera finantzarioa dramatizatu du, "larria eta premiazkoa" dela azalduz.
"Zorrak jaten du frantziarren lana", adierazi du. Azaldu dueenez, 1974tik Frantziak arrastaka darama aurrekontuetan defizita, eta gogorarazi, hori ez dela bideragarria epe luzera.
2026an 44.000 milioi euroko doikuntza justifikatu du berriro, esanez ez dela berak asmatutako zifra bat, baizik eta defizita jaisteko bidean koska bat.
Negoziazioak azkartu nahi ditu
Lehen ministroa jakitun da ez zaizkiola, ziurrenik, egun asko geratzen karguan eta bere burua salbatzeko azken saiakeran, alderdi politikoei deitu die, doiketaren edukia eztabaitdatzeko.
Jean-Luc Mélenchonen Frantzia Intsumisoak (LFI) eta ekologistek aurreratu dute ez direla Bayrourekin bilduko.
Marine Le Pen eskuin muturreko alderdiko burua eta Jordan Bardella presidenteak onartu dute lehen ministroaren gonbidapena, nahiz eta biek argi utzi duten irailaren 8an lehen ministroaren aurka bozkatuko dutela, eta hauteskunde aurreratuak nahi dituztela, eta ez soilik legegileak.
Alderdi Sozialistak (PS) esan du Bayrouren Gobernua erortzeko bozkatuko duela, baina ez du oraindik argitu harekin bilduko den ala ez. Era berean, aurrekontu proiektu alternatibo bat aurkeztuko du, ezkerreko gobernuburu berri batekin martxan jarri nahiko lukeena.
Zure interesekoa izan daiteke
Artzain ebanjelikoek Trumpen alde otoitz egin dute Etxe Zurian, eskuak presidentearen gainean jarrita
Artzain kristauek eta buruzagi ebanjelikoek bilera egin zuten ostegunean Etxe Zuriko Bulego Obalean, eta Donald Trump presidentearen aldeko otoitzak egin zituzten, Etxe Zuriko Fede Bulegoarekin koordinatutako ekitaldi batean.
Israelek Libano hegoaldea eta Beirut kanpoaldea bonbardatu ditu berriro
Hiriburuan ez ezik, Libano hegoaldean eta ekialdean bonbardaketa gogorrak egin ditu Israelek, Hezbollah talde xiitaren aurka. Erasoak hasi zirenetik gutxienez 123 pertsona hil dituzte Libanon.
Albiste izango dira: M8aren aurrekoa, BIEMHren balantzea eta tentsioa areagotzen Libanon
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Tentsioa areagotzen ari da Libanon
Libanon, Netanyahuren agindupeko Armadak Beiruten zati bat ebakuatzea agindu du, Hezbolaren aurka borrokatzeko.
Iranen aurkako erasoek 3.643 eraikin zibili eragin diete, eta hiru ospitale zerbitzutik kanpo geratu dira
OMEk baieztatu du Irango osasun sistemaren aurkako hainbat eraso izan direla, eta azpimarratu du nazioarteko zuzenbide humanitarioak babesten duela osasungintzara bideratutako edozein instalazio edo eraikin.
Frantziak bere base batzuk erabiltzea baimendu die AEBko hegazkinei, "Ekialde Hurbileko bazkideak babesteko"
Macronen Gobernuak baldintza bat jarri du: laguntza-hegazkin estatubatuar horiek ezingo dira erabili Iranen aurkako operazioetarako, baizik eta Ekialde Hurbilean dauden "bazkideak babesteko".
Espainiak Ziprera fragata bat bidaliko du Iranek Erresuma Batuaren base militarra eraso ostean
Defentsa Ministerioak azaldu duenez, Espainiak "Europar Batasunaren eta ekialdeko mugaren defentsarekin duen konpromisoa erakusten du" mugimen horrekin.
13 urteko kartzela zigorra ezarri diote Berlinen turista bilbotar bat larri zauritu zuen atentatuaren egileari
Erasoa iazko otsailean gertatu zen, Europako Hildako Juduen Monumentuaren ondoan. Biktima, Bilboko 30 urteko gazte bat, erasotik bizirik atera zen Alemaniako hiriburuan hainbat egun ospitalean eman ondoren.
Macronek eta EBk babesa adierazi diote Espainiari, Trumpen mehatxu komertzialen aurrean
Sanchezek esker ona adierazi du, EBko erakunde nagusietako presidenteek eta Europako bazkideek (Frantziak, esaterako) laguntza eskaintzeko dei eta mezuak bidali dizkiotelako.
Israelek Iranek izendatutako edozein buruzagi hil egingo duela ohartarazi du Israel Katz Defentsa ministroak
Israelgo aireko armadak asteartean eraso egin zion Ali Khamenei aiatolaren ondorengoa aukeratzeko Adituen Batzordea biltzekoa zen eraikinari, Qom hiri santuan, izendapen prozesua etenarazteko ahaleginean. Hala ere, une horretan 88 erlijio-gizonak ez zeuden eraikinean bilduta.