Tropa ukrainarrak Ukrainan bertan prestatzearen alde agertu da Europar Batasuna, balizko su-eten batean
Europar Batasuna eta EBko estatu kideak Ukrainako Armadaren formatzaile handienak dira, eta 80.000 soldadutik gora formatu dituzte orain arte EBko herrialdeetan.
Europar Batasuneko (EB) Defentsa ministroek ostiral honetan Kopenhagen egindako bilera informal batean babes "zabala" eman diote soldadu ukrainarrei entrenamendu militarreko misioa herrialde horretan zabaltzeko proposamenari, Errusiarekin balizko su-eten bat izan ostean, Kieventzako segurtasun bermeen parte gisa.
Hala ziurtatu du Kaja Kallas Europako diplomaziaren buruak bileraren ostean. Europar Batasunak "bere partea erabat beteko du", hitzeman du, eta liskarrak amaitzeko akordio baldintzatu baten alde egin du, “denbora irabazteko”.
Kallasek azpimarratu du Europar Batasuna eta EBko estatu kideak direla Ukrainako Armadaren formatzailerik handiena, eta orain arte 80.000 soldadutik gora formatu dituztela EBko herrialdeetan, "eta gehiago egiteko prest egon behar dugu".
Ukrainak zati handia hartu du Kopenhagen egindako bileran. Izan ere, Errusiak Kieven egindako azken erasoen ostean egin dute bilera; eraso horiek 23 hildako utzi zituzten, ukrainarren arabera.
Kremlinek, ordea, ukatu egin du azpiegitura zibilei eraso egin izana, eta helburua Ukrainako aerodromoak eta industria militarreko instalazioak zirela esan du, eta Kieveko aire-defentsari egotzi dio erasoaldi horien errua.
Erasoak agerian uzten du "Errusiak gatazka areagotzeko eta bake-ahaleginei iseka egiteko erabakia nahita hartu duela", salatu du Kallasek, eta gaitzespen-komunikatua Hungariak ez beste estatu kide guztiek babestu dutela jakinarazi du.
Kallasek betoa kentzeko eskatu dio Budapesti, Bakea Babesteko Europako Funtsaren 6.000 milioi euroak desblokeatu eta Ukrainari laguntza militarra emateko, eta gogoratu du EBk eta estatu kideek 63.000 milioi euro baino gehiago eman dizkiotela Kievi 2022tik.
Zure interesekoa izan daiteke
Ukrainak eta Errusiak hiru egunez etengo dituzte erasoak, AEBko ordezkaritzaren bisita amaitu arte
AEBko ordezkariak, Steve Witkoff eta Jared Kushner, larunbat goizean iritsi dira Moskura, AEBko hegazkin militar berezi batean. Kremlinekin harremanetan jartzea eta, aurreikuspenen arabera, Ukrainako gerrari amaiera emateko proposamen bat aurkeztea dute helburu.
Nolakoa da NBEk planteatzen duen munduko mapa berria?
Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak erabaki du mapamundiaren egungo diseinua erabiltzeari uztea kontinenteen tamainarekiko leialagoa den beste bat erabiltzen hasteko. Mapa berrian, adibidez, Afrika handiagoa izango litzateke.
Bizirik erreskatatu dituzte Nepalgo tunel batean harrapatuta geratu ziren bi langile, eta bizirik gehiago daudela esan dute
Uholdeak gertatu eta hamar egunera, bi gizonak tunelaren sarreratik 170 metrora aurkitu dituzte, erreskate taldeek barrutik zetozen ahotsak entzun ostean. Familien ustez, "miraria" izan da.
Mileik zigorrak iragarri ditu Malvinetan lan egiten duten enpresentzat eta base militar berri bat Suaren Lurraldean
Argentinako presidenteak artxipelagoaren inguruko estrategia gogortu du, eta Donald Trumpek gai horretan AEBren orain arteko neutraltasuna berrikustea proposatu du; Erresuma Batuak, bere aldetik, berretsi du uhartedi horrekin duen konpromisoa "erabatekoa eta mugiezina" dela.
Gloria Steinem ikono feminista hil da, 92 urte zituela
Idazle eta kazetariak bularreko minbizia izan zuen 80ko hamarkadan, eta 2021ean Komunikazio eta Giza Zientzien Asturiasko Printzesa Saria irabazi zuen Espainian.
Nepal, astebete geroago: 1.250 hildako eta 4.200 lagun baino gehiago agertu barik
Nepalgo Poliziak odol eta DNA laginak eskatu dizkie desagertuen senideei, ehunka gorpu identifikatzeko.
Von der Leyenek eta Ruttek "presio handiagoa" egingo diote Moskuri Leipzigeko erasoaren ostean
Europako Batzordearen presidenteak uste du horrelako gertakariak "normaltasun berria" direla, eta europarrek "aurrerapausoa ematea" eskatzen dutela.
Zelenskik ohartarazi du Errusiako aire-espazioa "oso arriskutsua" dela hegazkinentzat
Ukrainako presidenteak adierazi du Errusiako aire-espazioa de facto itxiko dela; izan ere, drone bidezko erasoak areagotu egin dira eta ezin da segurtasuna bermatu. Bien bitartean, hogeita zazpiak eguerdian bilduko dira erantzun bateratu bila, Moskuk Alemaniako aireportu batean atzo egindako "sabotaje-saiakera" dela eta.
Bruselaren arabera, ez dago frogarik Ceutako krisia atzerriko aktore estatalen desinformazioak eragin zuela ziurtatzeko
Hala ere, Errusiak sare sozialetan krisia dela eta probetxua ateratzeko saiakerak egin dituela atzeman duela baieztatu du erakundeak.
Alemaniak Errusia jo du Leipzigeko aireportuaren aurkako erasoaren erantzuletzat
Aireportu hori armak bidaltzeko gune neuralgikoa da, Ukrainako gerrarekin lotutakoak barne.