Albiste da
Real-Athletic derbia, zuzenean EITB |
EKIALDE HURBILA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Israelek Yemengo huthien lehen ministroa hil du Sana hiriburuaren aurkako eraso batean

Israelgo Armadak ostegunean Sana hiriburuaren aurka egindako erasoan hil zen. Erasoaren unean Defentsa ministroa eta Estatu Nagusiko buruarekin bilera egiten ari zen, baina momentuz ez dute horien egoeraren berri eman.

primer ministro Yemen huties Al Rahwi
Al Rahwi lehen ministroa telebistako pantaila batean. Argazkia: EFE

Yemengo huthiek Ahmed al-Rahawi lehen ministroaren heriotza baieztatu dute larunbat honetan, Israelgo Armadak Sana hiriburuaren aurka pasa den ostegunean egindako eraso batean. 

Ahmed Ghaleb al-Rahawi "martiriaren" eta beste hainbat ministroren heriotza iragarri dute huthiek, Al Jazeera hedabideak argitaratutako ohar batean. 

Iturri horien arabera, Israelgo Armadak ostegunean Sana hiriburuaren aurka egindako erasoan hil zen. 2023ko urriaren 7an igaro eta Israelek Gazaren aurkako erasoaldia abiatu zuenetik, Israelen eta Yemengo huthien arteko erasoak etengabeak izan dira.

Al-Rahawi lehen ministroa Mohamed al Atifi Defentsa ministroa eta Mohamed Abd al Karim al Ghamari Estatu Nagusiko buruarekin bilera egiten ari zen, matxinoen arabera, Israelen erasoa gertatu zenean. 

Oraindik ez dute beste bi horien egoerari buruzko informaziorik zabaldu. 

Zure interesekoa izan daiteke

Audiencia Nacional
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sidenor auziko epaileak mediku palestinar bat onartu du biktima eta akusazio partikular gisa

Akusazio partikular horrekin, Sidenorreko hiru arduradunak kontrabando delituaz gain, genozidio delituaren, gizateriaren aurkako delituaren eta gatazka armatuan babestutako pertsonen eta ondasunen aurkako delituan konplize gisa ikertu ahal izateko baldintza beteko litzateke. Fiskalak Sidenorreko erregistroak baliogabetzeko eskatua zuen, eta kontrabandoa ez beste delituen akusazioak erretiratzea, hain zuzen ere, baldintza hori betetzen ez zelako. Ikusteko dago, orain, ikerketak zer norabide hartuko duen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X