GAZA ERASOPEAN

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Israelek 100 gazatar baino gehiago hil ditu larunbatetik, eta Gaza hiria suntsitzen jarraitzen du

2023ko urriaren 7an Hamasek egindako erasoari erantzunez Israelek Gazan erasoaldia hasi zuenetik, 63.000 pertsona hil eta 159.000 baino gehiago zauritu ditu.

Ciudad de Gaza ataque aereo Israel
Gaza hiriaren aurkako aireko erasoa. Artxiboko argazkia: EFE

Bonba hotsek ez dute etenik Gazako Zerrendan. Larunbatetik gutxienez 105 pertsona hil ditu Israelgo Armadak, bertako osasun iturriek igande honetan egindako balantzearen arabera. Bien bitartean, tropa israeldarrek Gaza hiria suntsitzen jarraitzen dute. Azken orduetan, Zeitun auzoko hainbat etxebizitza eta eraikin bonbardatu dituzte. 

Larunbatean, gutxienez 85 pertsona hil zituen Israelek, horietatik 43 Gaza hirian, Al Shifa ospitaleak eta Sheikh Radwan klinikak zabaldutako datuen arabera. 

Aipaturiko 85 horiei igande goizaldean hildakoak gehitu behar zaizkie. 

Osasun iturrien hitzetan, 13 gazatar hil dituzte giza laguntza banatzeko hainbat gunetan. Israelek berak eta Ameriketako Estatu Batuek babesten duten Gaza Humanitarian Foundation erakundeak banatzen duen janaria eskuratu nahian ari zirela hil dituzte.  

2023ko urriaren 7an Hamasek egindako erasoari erantzunez Israelek Gazan erasoaldia hasi zuenetik, 63.000 pertsona hil eta 159.000 baino gehiago zauritu ditu. 

Gainera, 332 gazatar (124 haur tartean) goseak edo desnutrizioak jota hil dira, Gazako osasun agintarien esanetan.

Zure interesekoa izan daiteke

Audiencia Nacional
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sidenor auziko epaileak mediku palestinar bat onartu du biktima eta akusazio partikular gisa

Akusazio partikular horrekin, Sidenorreko hiru arduradunak kontrabando delituaz gain, genozidio delituaren, gizateriaren aurkako delituaren eta gatazka armatuan babestutako pertsonen eta ondasunen aurkako delituan konplize gisa ikertu ahal izateko baldintza beteko litzateke. Fiskalak Sidenorreko erregistroak baliogabetzeko eskatua zuen, eta kontrabandoa ez beste delituen akusazioak erretiratzea, hain zuzen ere, baldintza hori betetzen ez zelako. Ikusteko dago, orain, ikerketak zer norabide hartuko duen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X