Israelen okupazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Israelek Gazan egindako erasoaldia genozidioa dela ondorioztatu du nazioarteko akademiko talde batek

Genozidioari buruzko Akademikoen Nazioarteko Elkarteak gazatarren kontrako gehiegikeriak eta Benjamin Netanyahuren Gobernuko kide batzuen adierazpenak aztertu ditu elkarteak txosten batean.

GAZA (---), 20/07/2025.- GRAPHIC CONTENT - Bodies of deceased Palestinian men lie in Al-Shifa Hospital after being shot dead at a food distribution point, in Gaza City, 20 July 2025. According to the Palestinian Ministry of Health in Gaza, at least 67 people were killed while trying to receive humanitarian aid in the Zikim area. EFE/EPA/MOHAMMED SABER -- ATTENTION EDITORS: GRAPHIC CONTENT --

Israelgo Armadak hildako pertsona batzuk, bilketa gune batean janaria lortzen saiatzen zeudela. Argazkia: EFE

Genozidioari buruzko Akademikoen Nazioarteko Elkarteak (IAGS, ingelesez) mundu osoko bostehun bat ikertzaile biltzen ditu, eta txosten batean ondorioztatu du Israel genozidioa egiten ari dela Gazako Zerrendan, erasoaldi militarra aitzakia hartuta. Israelgo agintariek berehala gaitzetsi dituzte ondorio horiek.

Gazatarren kontrako gehiegikeriak eta Benjamin Netanyahuren Gobernuko kide batzuen adierazpenak aztertu ditu elkarteak txosten batean. Esandakoen artean, nabarmendu dute Israelgo gobernukideak palestinarrak "suntsitzearen" alde agertu direla, "animaliatzat" joz eta Gaza "infernu" bihurtuko dutela aginduz.

Egiaztatutako datuak kontuan hartuta, adituek uste dute "Israelek Gazan egiten dituen politikek eta ekintzek genozidioaren legezko definizioa" betetzen dutela, eta, beraz, "genozidioa, gerrako krimenak eta gizateriaren aurkako krimenak izan daitezkeen ekintza guztiak" bertan behera uztea eskatu dute, besteak beste, Zerrendako biztanleak gosez hiltzea eragitea, Israelek laguntza humanitarioa sartzen galarazi du eta.

Israelgo Atzerri Ministerioak, aldiz, esan du IAGS elkarteak egindako txostena "lotsagarria" dela, arlo akademiko eta legezkoari begiratuta, uste baitu argitalpena "Hamasen gezur kanpainari jarraituz" egina dela, Oren Marmorstein bozeramailearen hitzetan.

"IAGSek aurrekari historikoa ezarri du. Lehen aldiz, 'genozidioaren akademikoek' genozidioaren biktima akusatu dute", deitoratu du Marmorsteinek.

Bestalde, gogoratu Hamasek "genozidio" terminoa erabili duela beti Gazaren aurkako erasoa deskribatzeko, eta "munduaren begien aurrean" gertatzen ari dela deitoratu du. Era berean, nazioarteari egotzi dio horren aurrean ezer egin ez izana.

Zure interesekoa izan daiteke

Audiencia Nacional
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sidenor auziko epaileak mediku palestinar bat onartu du biktima eta akusazio partikular gisa

Akusazio partikular horrekin, Sidenorreko hiru arduradunak kontrabando delituaz gain, genozidio delituaren, gizateriaren aurkako delituaren eta gatazka armatuan babestutako pertsonen eta ondasunen aurkako delituan konplize gisa ikertu ahal izateko baldintza beteko litzateke. Fiskalak Sidenorreko erregistroak baliogabetzeko eskatua zuen, eta kontrabandoa ez beste delituen akusazioak erretiratzea, hain zuzen ere, baldintza hori betetzen ez zelako. Ikusteko dago, orain, ikerketak zer norabide hartuko duen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X