Albiste da
Real-Athletic derbia, zuzenean EITB |
Portugal
Gorde
Kendu nire zerrendatik

16 pertsona hil eta hogei baino gehiago zauritu dira Lisboan, Gloriako funikularra errailetik atera da eta

Portugaleko presidenteak doluminak eman dizkie "tragediak" kaltetutako familiei.

LISBOA (PORTUGAL), 03/09/2025.- Al menos una veintena de "víctimas" se registraron este miércoles al descarrilar el Ascensor de Gloria (Elevador de Glória), uno de los principales funiculares turísticos, del centro de Lisboa, dijo a EFE una fuente de los bomberos zapadores de la capital, quien indicó que la cifra es preliminar. La fuente no precisó si las "víctimas" en el suceso son muertos o heridos. Sobre el terreno, EFE pudo constatar un amplio despliegue policial, que ha cerrado el acceso a la zona, y de equipos de emergencia. EFE/ Laia Mataix
18:00 - 20:00

Gloriako funikularra hiriko erakargarri turistiko nagusietako bat da. Argazkia: EFE

16 pertsona hil eta hogei lagun baino gehiago dira asteazken honetan Portugaleko hiriburuan, Lisboan, Gloriako funikularra errailetik atera da eta.

Istripua 18:00ak pasatxo zirenean gertatu da (17:00ak Portugalen), eta solte zegoen kable batek eragin du. Suhiltzaileek hogei ibilgailu baino gehiago eta 62 agente mugiarazi dituzte, eta Polizia Judiziala gertakaria ikertzera joan da, RTP telebista-kateak jakinarazi duenez.

Marcelo Rebelo de Sousa Portugaleko presidenteak tamalgarritzat jo du arratsaldean izandako istripua.

Era berean, "doluminak eta elkartasuna" adierazi dizkie "ezbeharrak kaltetutako familiei", eta esan du "agintari eskudunek gertakaria azkar argitzea" espero duela, Portugaleko Presidentetzaren ohar baten arabera.

Gloriako funikularrak 43 lagunentzako lekua du, eta oso ezaguna da hiria bisitatzen duten turisten artean. 

2018ko maiatzean atera zen errailetik azkenengoz. Zerbitzua hilabetez utzi zuten bertan behera, baina orduan ez zen inor zauritu.

Zure interesekoa izan daiteke

Audiencia Nacional
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sidenor auziko epaileak mediku palestinar bat onartu du biktima eta akusazio partikular gisa

Akusazio partikular horrekin, Sidenorreko hiru arduradunak kontrabando delituaz gain, genozidio delituaren, gizateriaren aurkako delituaren eta gatazka armatuan babestutako pertsonen eta ondasunen aurkako delituan konplize gisa ikertu ahal izateko baldintza beteko litzateke. Fiskalak Sidenorreko erregistroak baliogabetzeko eskatua zuen, eta kontrabandoa ez beste delituen akusazioak erretiratzea, hain zuzen ere, baldintza hori betetzen ez zelako. Ikusteko dago, orain, ikerketak zer norabide hartuko duen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X