GERRA UKRAINAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Errusiaren aurkako zigor koordinatuak aztertzen ari dira Von der Leyen eta Vance

Bitartean, Europar Batasuna beste zigor sorta bat prestatzen ari da Moskuren aurka; gerra hasi zenetik hemeretzigarrena.

Paris (France), 04/09/2025.- European Commission President Ursula von der Leyen (2-R) speaks with Finland's President Alexander Stubb (3-R) as they wait for the start of the Coalition of the Willing Summit at the Elysee Presidential Palace in Paris, France, 04 September 2025. European leaders and Ukrainian President Volodymyr Zelensky met in Paris on 04 September 2025 in a renewed effort to pressure Russia's President Vladimir Putin after he vowed that Russia will continue fighting in Ukraine if no peace deal is reached. (Finlandia, Francia, Rusia, Ucrania) EFE/EPA/LUDOVIC MARIN / POOL MAXPPP OUT

Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidentea. Artxiboko argazkia: Europea Press

Errusiaren aurkako zigor berriak koordinatzeko hitz egin dute berriki Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak eta J. D. Vance AEBko presidenteordeak.

"Zigorren arloan fronte bateratu bat mantentzea da asmoa; izan ere, zenbat eta gehiago koordinatu gure kideekin, orduan eta eraginkorragoak gara", esan du Paula Pinho EBko bozeramaile buruak ostiral honetan, prentsaurrekoan.

Bozeramaileak lankidetza hori erakusten duten hainbat adibide jarri ditu, hala nola G7arekin batera egindako ahaleginak Errusiako petrolioaren prezioaren gehienezko mugaren aurrean, "emaitza onak ematen ari baitira".

"Zigorrak eraginkorrak direla ikusi dugu, eta, beraz, Errusiako gerra ekonomia presionatzen jarraituko dugu, bake elkarrizketetan parte ez hartzeak Errusiarentzat duen kostua handituz eta, azkenik, Putin presidentea negoziazio mahaira eramanez", gaineratu du.

Bitartean, Europar Batasuna beste zigor sorta bat prestatzen ari da Moskuren aurka; gerra hasi zenetik hemeretzigarrena.

Zure interesekoa izan daiteke

Patxi Alberdi Danimarkan bizi den mediku eibartarra
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Patxi Alberdi, medikua Groenlandian: "Danimarkarrak burbuila batean bizi izan dira, eta sorpresaz hartu dituzte Trumpen asmoak"

Patxi Alberdi Danimarkan bizi den mediku eibartarra da. Psikiatra izan da Groenlandiako ospitale bakarrean, eta oso ondo ezagutzen ditu bi gizarte horiek. Ane Irabazal ETBko korrespontsalak elkarrizketatuta, Trumpen estrategia espantsionista danimarkarrentzat shock bat izan dela kontatu dio, eta herritar asko etsai gisa ikusten hasi direla orain hamarkada luzez aliatu nagusi izan den AEB.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X