Charlie Kirk aktibista hiltzeko erabili duten arma aurkitu dute
Kirk AEBko presidente Donald Trumpen kolaboratzaile estua zen. Utaheko unibertsitate batean, jendez beteta zegoen ekitaldi batean, hil dute tiroz. Poliziak hiltzailearen irudiak eta beste hainbat arrasto aurkitu ditu.
Charlie Kirk komentarista, Donald Trump AEBko presidentearen aliatu estua, tiroz hil dute Utahko unibertsitate batean izandako ekitaldi jendetsu batean. Poliziak tirokatzeko erabili duten arma aurkitu du eta ustezko hiltzailearen "irudi onak" dituela jakinarazi du.
Make America Great Again (MAGA) mugimenduko 31 urteko ekintzaile kontserbadoreak tiro bat jaso du lepoan, Utah Valley Unibertsitatean (UVU) 2.000 pertsonaren aurrean izandako eztabaidan parte hartzen ari zela.
"Charlie Kirk handia eta mitikoa hil da", esan du Trumpek Truth Social plataforman. Egoera kritikoan Timpanogos ospitalera eraman eta gutxira hil da, Orem hirian, Utah estatuan.
Tiroa AEBko indarkeria armatuari buruz hitz egin eta berehala gertatu da, eta ekitaldian izan den jendetzak unea harrapatu harrapatu du bideoz eta sare sozialetan zabaldu du.
Hasiera batean, unibertsitateak jakinarazi du susmagarri bat atxilotu dutela, baina ondoren jakin da atxilotua ez dela tiroaren egilea.
FBIa eta Utahko Segurtasun Publikoko Departamentua ari dira hilketa ikertzen. Arduradunek jakinarazi dutenez ustezko hiltzailearen "irudi onak" dituzte. Unibertsitate-adina izan dezakeela uste dute.
Beau Mason Segurtasun Publikoko ordezkariaren hitzetan, susmagarria identifikatzeko lanetan ari dira "irudiak aztertzeko teknologia erabiliz". FBIk hilketarekin harremana duen "intereseko pertsona" baten irudiak zabaldu ditu, baina ez du zehaztu susmagarria ote den.
Horrez gainera, hilketa burutzeko erabili den fusila ere aurkitu dute unibertsitatetik gertu dagoen baso-eremu batean. "Potentzia handiko erriflea" dela zehaztu du Masonek.
Ikertzaileek ustez, campuseko teilatu batetik egin du tiro hiltzaileak, Kirk zegoen eszenatokitik 180 metrora.
Charlie Kirken heriotzaren berri izan ostean, Donald Trumpek igande arratsaldera arte banderak haga erdian jartzeko agindua eman du eta iragarri du Askatasunaren Domina Presidentziala, herrialdeko kondekorazio zibil altuena, ezarriko diola.
Politikarien erreakzioak
AEBko politikari askok hilketa gaitzetsi eta doluminak eskaini dituzte.
J.D Vance presidenteordeak eskuineko aktibistaren alde otoitz egitea eskatu dute. "Emaiozu, Jauna, betiereko atsedena", esan du sare sozialetan.
"Charlie Kirken aurkako erasoa nazkagarria, zitala eta gaitzesgarria da. Estatu Batuetan, indarkeria politikoa mota guztietan errefusatu behar dugu", adierazi du Gavin Newsom Kaliforniako gobernadoreak.
"Charlie lagun hurbila eta isilpekoa zen. Askok biziki harrituko dute. Buruzagi politiko guztiek gogor gaitzetsi behar dute indarkeria hori. Gure otoitzak emaztearekin eta seme-alaba txikiekin daude. Har dezatela atseden bakean", idatzi du Mike Johnson Ordezkarien Ganberako presidenteak.
1993ko urrian Illinoisen jaioa, Kirk ezkonduta zegoen eta bi seme-alaben aita zen. Aktibista, idazlea eta iruzkingilea zen, batez ere Turning Point sortu zuelako, balio kontserbadoreak sustatzen dituen ikasle-erakundea.
Arizona estatuan bizi zen, AEBetako hego-mendebaldean, eta unibertsitateko eztabaidetan parte hartzen zuen, bere ideiak ikasle aurrerakoien ideiekin aurrez aurre jarriz.
Gainera, Kirkek babesa eman zion Trumpi iazko hauteskunde-kanpainako hainbat mitinetan, eta gaur egungo presidentearen inbestidura ekitaldian egon zen.
Utahko bere ekitaldia bere lehen bitaren parte zen, herrialdeko hainbat unibertsitatek gazteak mobilizatzeko planifikatua.
Zure interesekoa izan daiteke
Iranek misilekin eraso egin du Tel Aviven aurka, Ali Larijaniren hilketaren mendeku gisa
Irango Guardia Iraultzailearen esanetan, "100 helburu militar eta segurtasun helburu baino gehiago" jo dituzte, erasoan Israelgo aireko defentsa sistemak gaindituta.
Iranek baieztatu du Ali Larijani Segurtasun Nazionaleko Kontseilu Goreneko idazkaria hil duela Israelek
Martxoaren hasieran Khamenei aiatola hil zutenetik, Larijani Irango buruzagi garrantzitsuenetakoa zen. Halaber, eraso berean Golamreza Soleimani Basij indar paramilitarreko buruzagia hil dutela baieztatu du Irango Guardia Iraultzaileak. Hilketa horien aurrean, Irango agintari politiko eta militarrek "mendekua" agindu dute.
Espainiak euskara, katalana eta galegoa Europar Batasunean hizkuntza ofizialak izan daitezen nahi du
Fernando Sampedro EBko Estatu idazkariak esan du presioa egiten jarraituko dutela, nahiz eta gaiak bederatzi hilabete daramatzan Ministerioaren agendatik kanpo.
Israelgo Armadak iragarri du "eskala handiko" beste erasoaldi bat egingo duela Teheranen aurka
Israel Katz Defentsa ministroak iragarri duenez, Ali Larijani Irango Segurtasun Nazionaleko agintaria hil dute.
Trumpek esan du "ohore handia" izango litzatekeela "Kuba hartzea"
Bere Administrazioa Kubako agintariekin hitz egiten ari dela errepikatu du agintariak, eta irla "porrot egindako nazio bat" dela azaldu du. "Ez dute dirurik, ez dute petroliorik, ez dute ezer".
Beste ontzi bati eraso egin diote Ormuztik gertu, Erresuma Batuko itsas agentziak jakinarazi duenez
Bestalde, AEBko Armadak baieztatu duenez, Irango "7.000 objektibo baino gehiago" jo ditu, eta ehun ontzi baino gehiago "kaltetu edo suntsitu" ditu, otsailaren 28an Israelekin batera erasoaldia hasi zuenetik.
EBk uko egin dio Ormuzera aktibo militarrak bidaltzeari, berea ez den gerra bat delako
Nazioarteko bazkideek itsasartea desblokeatuko duen hedapen militar batean parte hartzeko ideia berretsi du Trumpek.
NATOk Trumpi erantzun dio aliatuek laguntza eskaini diotela Ormuzerako
AEBko presidenteak ohartarazi zuen Aliantzak “oso etorkizun makurra” izango duela aliatuek itsasartea desblokeatzen laguntzen ez badute. Erresuma Batuak adierazi du “plan kolektibo bat” lantzen ari dela eremurako, eta EBk Atzerri ministroak bildu ditu auzia aztertzeko.
Israelek lurreko operazioa hasi du Libanon Hezbollahren "funtsezko bastioien" aurka
Israel Katz Defentsa ministroak ohartarazi duenez, "Libano hegoaldean bizi diren ehunka mila bizilagun xiitek" eta Israelen abisuen ondotik eskualde hori utzi dutenek "ezingo dute Litani ibaiaz hegoaldeko euren etxeetara itzuli" mugatik gertu dauden Israelgo eskualdeetako "segurtasuna bermatu arte".
Israelen eta Iranen arteko erasoaldi betean, Trumpek uste du ez direla su-etenerako baldintzak betetzen
"Iranek akordio bat erdietsi nahi du, baina nik ez, ez direlako horretarako baldintzak betetzen", esan du agintari estatubatuarrak NBC telebista kateari emandako elkarrizketan.