110.000 pertsona baino gehiago Londresen, eskuin muturrak immigrazioaren aurka deitutako martxan
110.000 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute larunbat honetan Londresen, "Batu dezagun Erresuma" lelopean egindako manifestazioan. Tomy Robinson eskuin muturreko aktibistak deitu du protesta, legez kanpoko immigrazioaren aurka. "Erresuma Batua esnatu da azkenean", adierazi du Tommy Robinsonek manifestazioaren amaieran, eszenatokitik. "Abertzaletasuna da etorkizuna, mugak dira etorkizuna", erantsi du. Gutxienez 9 pertsona atxilotu ditu poliziak.
Zure interesekoa izan daiteke
Milioika lagun argindarrik gabe eta kalte ugari Kuban, oraindik ere irla gainean jarraitzen duen Melissa urakanaren ondorioz
Kuba ekialdeko muturreko biztanleak izan dira Melissa urakanaren ondorioak sumatzen lehenak, hura jo baitu lurra bertako 03:10 zirenean (08:10 Euskal Herrian), orduko 193 kilometroko orduko haize-ufada etengabeekin, nahiz eta gero ahulduz joan den.
Israelek iragarri du berriro ezarri duela su-etena Gazan
"Estamentu politikoaren zuzentarauaren arabera, eta hainbat erasotan terroristak neutralizatu ondoren, Armada su-etena aplikatzen hasi da berriro", nabarmendu dute ohar bidez.
Albiste izango dira: Israelen erasoak Gazan, GOIDIak urtebete eta Donostiako alkate berria
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Melissa urakana ahuldu egin da Kubara iristear dagoenean, 205 km/h-ko haize-ufadekin
Melissa urakana laster iritsiko da Kubako hego-ekialdeko kostaldera, Saffir-Simpson eskalan 3. kategoriako urakana bihurtuta, eta izaera "oso arriskutsuarekin", Ameriketako Estatu Batuetako Urakanen Zentroaren (NHC, ingelesez) arabera. 205 kilometro orduko euri-erauntsi eta haize-ufada suntsitzaileak eragingo dituela aurreikusi da.
Bonba-erasoak, Gazan: Israelen misilek 100 hildako utzi dituzte, gutxienez
Benjamin Netanyahuren Gobernuaren arabera, erasoak Hamasek su-etena urratu duelako gertatu dira, baina talde islamistak ukatu egin du hori.
Gazaren kontrako erasoak berrabiarazita, Israelek dagoeneko hainbat hildako utzi ditu
Erabaki hau Israelgo tropei ustez Zerrendaren hegoaldean eraso egin eta astelehenean Israeli entregatutako bahituaren gorpuzkiak 2023an berreskuratu zuten beste gatibu batenak zirela identifikatu eta gutxira etorri da.
Melissa 5 kategoriako urakan gisa iritsi da Jamaikara eta biztanle ugari elektrizitate gabe utzi ditu
Zerbitzu meteorologikoek ohartarazi dutenez, azken urteotako urakanik suntsitzaileenetako bat izan daiteke. Oraingoz, 295 km/h-ko haize-boladak erregistratu ditu.
5. kategoriako indarra duen Melissa urakana Jamaika astintzen hasi da
Melissa urakana Jamaikako mendebaldeko kostaldera hurbiltzen ari da, 280 km/h-ko haize-bolada, euri-jasa eta olatu handiekin. Agintarien esanetan, "oso urakan arriskutsua" da eta kalte handiak eragingo dituen beldur dira.
New Delhik "euri artifiziala" erabili du, lehen aldiz, kutsadura geldiarazteko
Hodeietan kondentsazio-nukleoak sartzean datza fenomenoa, prozesu naturala bizkortzen saiatzeko eta euria sortzea eragiteko. Estreinakoz egin dute Indian, aurreko urteetan huts egindako hainbat saiakeraren ondoren. Arabiar Emirerri Batuetan eta Pakistanen, esaterako, zenbaitetan erabili izan da.
Melissa urakanak 5. maila hartu du, eta Jamaikara doa 280 km/h baino gehiagoko haizeekin
Jamaikako eta Kubako biztanleak Melissa urakanari aurre egiteko prestatzen ari dira; izan ere, iragarpenen arabera, haize suntsitzaileak eta uholde katastrofikoak eragingo ditu Karibeko uharterako ibilbide zuzenean.