Israelgo Armadak Basel Adra "No other Land" filmagatik Oscar saria irabazi zuen zinemagile palestinarraren etxea okupatu du
Filmeko beste zuzendarietako batek salatu duenez, Adraren etxea okupatu dute, kolono taldeek Zisjordania hegoaldeko Al Tuwani herrixkari eraso ostean.
Basel Adra zuzendaria. Argazkia: EFE
Israelgo Armadak Basel Adra zinemagile palestinarraren - 'No other Land' dokumentalari esker Oscarra irabazi zuen- etxebizitza okupatu du larunbat honetan, kolono taldeek Zisjordania okupatuko hegoaldean dagoen Al Tuwani herrixkari eraso ostean.
Yuval Abraham zuzendari israeldarrak, filmeko kozuzendari ere izan zenak, eman du gertatuaren berri. "Beldur handia dut Baselengatik oraintxe bertan. Izan ere, kolonoek Palestinako herrixkak erasotu, eta gero soldaduak iristsi eta palestinarrei eraso egiten diete", adierazi du Abrahamek.
Ilargi Gorrikoak ohar bidez baieztatu dutenez, hiru palestinar zauritu dituzte kolonoek eraso horretan eta horietako bi ospitalera eraman dituzte.
Abrahamen arabera, soldaduak Adraren etxebizitzara sartu dira eta haren bila ari dira, ez baitakite non dagoen.
Joan den uztailaren 28an, eraso horietako batean, Odeh Hadalin filmeko ekintzaile eta kolaboratzailea tiroz hil zuen kolono batek Masafer Yattan.
Yinon Levi kolonoa Europar Batasunak eta Estatu Batuek zigortu 2024an zigortua zuten, palestinarren aurkako eraso bortitzengatik.
Aurtengo martxoan, berriz, Basal Adrak berak jakinarazi zuen filmaren hirugarren zuzendarikidea, Hamdan Ballal, atxilotu egin zutela kolonoek jipoi bat eman ondoren, Susiyan, Zisjordania okupatuko hegoaldean.
Zure interesekoa izan daiteke
Iranek misilekin eraso egin du Tel Aviven aurka, Ali Larijaniren hilketaren mendeku gisa
Irango Guardia Iraultzailearen esanetan, "100 helburu militar eta segurtasun helburu baino gehiago" jo dituzte, erasoan Israelgo aireko defentsa sistemak gaindituta.
Iranek baieztatu du Ali Larijani Segurtasun Nazionaleko Kontseilu Goreneko idazkaria hil duela Israelek
Martxoaren hasieran Khamenei aiatola hil zutenetik, Larijani Irango buruzagi garrantzitsuenetakoa zen. Halaber, eraso berean Golamreza Soleimani Basij indar paramilitarreko buruzagia hil dutela baieztatu du Irango Guardia Iraultzaileak. Hilketa horien aurrean, Irango agintari politiko eta militarrek "mendekua" agindu dute.
Espainiak euskara, katalana eta galegoa Europar Batasunean hizkuntza ofizialak izan daitezen nahi du
Fernando Sampedro EBko Estatu idazkariak esan du presioa egiten jarraituko dutela, nahiz eta gaiak bederatzi hilabete daramatzan Ministerioaren agendatik kanpo.
Israelgo Armadak iragarri du "eskala handiko" beste erasoaldi bat egingo duela Teheranen aurka
Israel Katz Defentsa ministroak iragarri duenez, Ali Larijani Irango Segurtasun Nazionaleko agintaria hil dute.
Trumpek esan du "ohore handia" izango litzatekeela "Kuba hartzea"
Bere Administrazioa Kubako agintariekin hitz egiten ari dela errepikatu du agintariak, eta irla "porrot egindako nazio bat" dela azaldu du. "Ez dute dirurik, ez dute petroliorik, ez dute ezer".
Beste ontzi bati eraso egin diote Ormuztik gertu, Erresuma Batuko itsas agentziak jakinarazi duenez
Bestalde, AEBko Armadak baieztatu duenez, Irango "7.000 objektibo baino gehiago" jo ditu, eta ehun ontzi baino gehiago "kaltetu edo suntsitu" ditu, otsailaren 28an Israelekin batera erasoaldia hasi zuenetik.
EBk uko egin dio Ormuzera aktibo militarrak bidaltzeari, berea ez den gerra bat delako
Nazioarteko bazkideek itsasartea desblokeatuko duen hedapen militar batean parte hartzeko ideia berretsi du Trumpek.
NATOk Trumpi erantzun dio aliatuek laguntza eskaini diotela Ormuzerako
AEBko presidenteak ohartarazi zuen Aliantzak “oso etorkizun makurra” izango duela aliatuek itsasartea desblokeatzen laguntzen ez badute. Erresuma Batuak adierazi du “plan kolektibo bat” lantzen ari dela eremurako, eta EBk Atzerri ministroak bildu ditu auzia aztertzeko.
Israelek lurreko operazioa hasi du Libanon Hezbollahren "funtsezko bastioien" aurka
Israel Katz Defentsa ministroak ohartarazi duenez, "Libano hegoaldean bizi diren ehunka mila bizilagun xiitek" eta Israelen abisuen ondotik eskualde hori utzi dutenek "ezingo dute Litani ibaiaz hegoaldeko euren etxeetara itzuli" mugatik gertu dauden Israelgo eskualdeetako "segurtasuna bermatu arte".
Israelen eta Iranen arteko erasoaldi betean, Trumpek uste du ez direla su-etenerako baldintzak betetzen
"Iranek akordio bat erdietsi nahi du, baina nik ez, ez direlako horretarako baldintzak betetzen", esan du agintari estatubatuarrak NBC telebista kateari emandako elkarrizketan.