Israelek Dohan egindako bonbardaketa aztertzeko goi-bilera, Qatarren
Hamasen ordezkaritzaren aurka egindako bonbardaketa, Gazako Zerrendarako azken su-eten proposamenari heltzeko bilduta zegoenean, "estatu-terrorismoa" dela esan du Qatarko lehen ministroak.
Qatarrek herrialde arabiar eta islamiarren goi-bilera hartuko du igandetik astelehenera, Israelek Hamasen aurka Doha hiriburuan asteartean egindako erasoa aztertzeko.
Israelek defendatu egin zuen bonbardaketa, eta Qatarrek gogor gaitzetsi zuen. Talde palestinarreko bost kide eta Qatarko segurtasun indarretako kide bat hil zituzten erasoan, Qatarko Gobernuak emandako datuen arabera.
Qatarko Barne Ministerioak X sare sozialean argitaratutako ohar batean adierazi duenez, "Israelen erasoaren martirien aldeko hileta-elizkizunak Asren otoitzen ondoren izango dira, Mohamed bin Abduluahab meskitan".
Hala, biktima guztiak, Saad Mohamed al Humaidi al Dosari Qatarko segurtasun indarretako agentea tartean, Mesaimirko hilerrian lurperatuko dituztela adierazi du, eta doluminak eman dizkie berriro hildakoen senideei.
AEBko presidenteak Gazako Zerrendarako egindako azken su-eten proposamenari buruz hitz egiteko zeuden bilduta Hamaseko ordezkariak bonbardatu zituztenean. "Estatu-terrorismoa" izan dela esan du Mohamed bin Abdulrahman al Thani Qatarko lehen ministroak, eta gogor kritikatu du Benjamin Netanyahu Israelgo presidentea.
Nazioarteari buruzko albiste gehiago
6.000 gazatarrek etxea galdu dute azken orduetan, eta Israelek Gazako hiriaren setioa areagotu du
Marco Rubio AEBko Estatu idazkaria Tel Aviveko aireportura heldu da igande honetan, bi eguneko bisita ofiziala egiteko.
Israelgo Armadak Basel Adra "No other Land" filmagatik Oscar saria irabazi zuen zinemagile palestinarraren etxea okupatu du
Filmeko beste zuzendarietako batek salatu duenez, Adraren etxea okupatu dute, kolono taldeek Zisjordania hegoaldeko Al Tuwani herrixkari eraso ostean.
Errumaniako ehiza-hegazkinek Errusiako drone bat atzeman dute herrialdeko aire-eremuan
Moskuk Errumaniako mugatik gertu dauden Ukrainako azpiegiturei egindako beste eraso batean gertatu da. Bukarestek "eraso bat" bezala hartu du dronearen hegaldia, eta bere lurraldea defendatzeko konpromisoa berretsi du.
NATOk Errusiako petrolioa erosteari uzteko eskatu du Trumpek Moskuri zigor berriak jartzeko
Halaber, Txinari % 100eko muga-zergak jartzeko eskatu die AEBko presidenteak aliatuei, Asiako herrialdeak Errusian duen eragina baliatu dezan eta gerrari amaiera eman diezaion.
110.000 pertsona baino gehiago Londresen, eskuin muturrak immigrazioaren aurka deitutako martxan
110.000 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute larunbat honetan Londresen, "Batu dezagun Erresuma" lelopean egindako manifestazioan. Tomy Robinson eskuin muturreko aktibistak deitu du protesta, legez kanpoko immigrazioaren aurka. "Erresuma Batua esnatu da azkenean", adierazi du Tommy Robinsonek manifestazioaren amaieran, eszenatokitik. "Abertzaletasuna da etorkizuna, mugak dira etorkizuna", erantsi du. Gutxienez 9 pertsona atxilotu ditu poliziak.
Erasopean bizitzea, ukrainarren eguneroko errealitatea
Paolo Malpetti italiarra Ukrainan bizi zen familiarekin. 2022an Hernanira joan ziren guztiak, babes bila. Uda hasieran, berriz, Kievera itzuli ziren. Erasopean bizitzea euren egunerokoa da orain.
Erika Kirkek, Charlie Kirken alargunak, bere senarra zenaren ondarearekin jarraituko duela agindu du
"Ez dakite zer su piztu duten emazte honen barruan. Alargun honen negarra gerra-oihu bat bezala entzungo da mundu osoan", esan du.
Palestinako estatua sortzearen alde egin du NBEren Batzar Nagusiak gehiengo zabalaz
Bozketa ez da loteslea, baina estatu palestinarra sortzeak duen babesa neurtzeko balio du. AEBri gero eta gehiago kostatzen zaio horren kontrako jarrera babestuko duten herrialdeak aurkitzea.
Milaka palestinar ihesi ari dira Gazako hiritik: "Goazen tokiak ez dira seguruak"
Nazio Batuen Erakundeak 73.500 desplazatu baino gehiago zenbatu ditu Gazako Zerrendaren iparraldetik hegoaldera, Al Rashid kostaldeko errepidean barrena, abuztuaren 14tik, eta 25.000 inguru irailaren 7tik.