Gazan hildakoak uste dena baino hamar aldiz gehiago izan daitezke, NBEko errelatore bereziaren arabera
Francesca Albanesek adierazi du gutxienez 680.000 palestinar hil ahal izan dituela Israelek erasoak hasi zituenetik, % 75 emakumeak eta adingabeak. Datuak baieztatuz gero, horietatik 380.000 bost urtetik beherako haurrak lirateke.
Aita batek bere haurraren hilotza darama besoetan, Gaza Hirian. Argazkia: EuropaPress
NBEk Lurralde Palestinar Okupatuetarako daukan errelatore bereziak, Francesca Albanesek, ohartarazi duenez, Israelek Gazako Zerrendan egindako erasoen ondorioz hildako pertsonen kopurua hamar aldiz handiagoa izan daiteke. Gazako agintariek ia 65.000 biktima kontatu dituzte baina Nazio Batuetako Ordezkariak adierazi du gutxienez 680.000 izan daitezkeela. Horietatik % 75 emakumeak eta haurrak.
"Hori da akademiko eta zientzialari batzuen arabera, hildakoen benetako zifra baina zaila izango da frogatzea edo ezeztatzea, lurralde palestinarrera sartzeak debekatuta jarraitzen badu", azaldu du Genevan eman duen prentsaurreko batean.
Albaneseren arabera, balantze hori berretsiz gero, 380.000 biktima bost urtetik beherakoak izango lirateke. 1.581 biktima osasun-langileak ziren, 252 kazetariak eta 346 Nazio Batuetako langileak.
Gainera, 10.000 palestinar atxilotu dituztela ere salatu du, gehienak "modu arbitrarioan", eta "gosez hiltzea, torturatzea eta presoak bortxatzea" leporatu diete Israelgo Indar Armatuei.
Albanesek jakinarazi duenez, Gazako zerrendaren % 85 birrinduta dago eta Zisjordaniako egoera ere ez da ona. "1.000 palestinar baino gehiago, 212 haur barne, hil dituzte azken 710 egunetan. 1.600 eraso erregistratu dira, aurreko urteetan baino % 22 gehiago palestinarrak bizi diren eremuetan", zehaztu du.
Era berean, 40.000 palestinar nahitaez desplazatuak izan direla ziurtatu du. "Anexioek etenik gabe jarraitzen dute", azaldu du prentsaurrekoan.
"Traumak eta minak belaunaldiz belaunaldi iraungo dute. Bitartean, estatu gehiegik jarraitzen dute ezikusiarena egiten, sufrimendua normalizatzen eta sufrimenduaz etekina ateratzen. Armen merkataritzak eta Israelekiko harreman diplomatikoek etengabe jarraitzen dute. Eta hori ez da moralki zuzena, legez kanpokoa ere bada", argudiatu du.
"Gazako genozidioa historiara pasatuko da"
"Gazako genozidioa historiara pasatuko" dela ere esan du Albanesek: "Genozidio hau zerbait desberdina da, argi eta garbi bultzatzen da, zinikoki ukatzen da eta gupidagabe sostengatzen da; arma gisa erabiltzen da, eta aurka egiten dutenak isilarazi, jazarri, kriminalizatu eta iraindu egiten dira", adierazi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Zentro-ezkerreko oposizioko blokeak irabazi ditu Suediako hauteskundeak, inkesten arabera
Zentro-ezkerrak botoen % 51,3 eskuratu ditu eta Ulf Kristersson lehen ministro kontserbadoreak, berriz, % 46,8, SVT telebista publikoak egindako inkesta baten arabera.
AEBko Kongresuko demokratek IAren garapena geldotu nahi dute, sektoreko buruen alarmaren ostean, baina Trumpek esan du ez dela "gertatuko"
Asteartean bilera egingo dute Behe Ganberako demokratek, eta bertan "lehentasun garrantzitsu bat adimen artifizialaren inguruko ekintza izango da", aurreratu dute.
500 kolono israeldar inguru sartu dira Al Aksa meskitara juduen Urteberriko ospakizunetan
1967tik indarrean dagoen statu quoaren arabera (Israelek Ekialdeko Jerusalem okupatu zuenean), esparru hori musulmanen gurtzarako baino ez da, eta juduak bisitari gisa baino ezin dira sartu.
Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako liderrek independentziaren aldeko memorandum bat sinatuko dute
Trumpek Irlandaren bateratzea laster gertatuko dela esan eta biharamunean iritsi da iragarpena. AEBko presidentearen adierazpenak oso kritikatuak izan dira Erresuma Batuan.
Ukrainak eta Errusiak elkarri eraso diote: bi pertsona hil eta dozenaka zauritu dira
Ukrainako indarrek Errusia ipar-mendebaldean eragin dituzte bi heriotzak, Nizhnekamsk udalerrian. Moskuk droneak erabiliz eraso dio Kievi, eta gutxienez bost lagun zauritu ditu. AEBren arabera, baina, bi herrialdeek nahi dute gatazka konpondu.
Trumpek esan du "gustatuko" litzaiokeela Irlanda batzea: "Lehenago edo geroago gertatuko da"
Irlandan dago egunotan AEBko presidentea, eta bertan egin ditu adierazpen polemiko horiek. Erreakzioak erreskadan etorri dira.
BRICSeko herrialdeek Ekialde Hurbilean neurriz jokatzea eta alde bakarreko zigorrak baztertzea erabaki dute
Indian bilduta, herrialde horiek 140 puntuko adierazpen zabal bat adostea lortu dute, eta, besteak beste, elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartu dute, "merkataritzaren eta energiaren fluxua babesteko".
Saudi Arabiak Ekialde-Mendebaldeko oliobidea itxi du, hainbat eraso jasan ostean
Azpiegitura hori da merkatu globalak hornitzeko bide nagusia Ormuzko itsasarteko egungo tentsio egoeran; egunean zazpi milioi upel petrolio gordin garraia ditzake.
Ramon Aizarnak 300 metrora bizi izan zituen 2001ean I-11ko atentatuak: "Ikusitako guztiaren inpaktua bizitza osorako izango da"
Ramon Aizarna gipuzkoarrak, AEBn bizi den euskaldunak, World Trade Centerrera begira zegoen loft batetik ikusi zituen I-11ko Dorre Bikien aurkako atentatuak. Une hartan bertan gertatzen ari zena zuzenean kontatu zuen ETBrentzat. 25 urte geroago, berriro hitz egin dugu berarekin, historia aldatu zuen egun tragiko hura berarekin gogoratzeko.
Emma Bonino hil da, Kontsumo, Arrantza eta Laguntza Humanitarioko Europako komisario ohia, 78 urte zituela
Eragin handiko politikari italiarra izan zen. Eskubide zibilen alde borrokatu zen bere ibilbide osoan (Italian abortua legeztatzearen alde, besteak beste), eta europazale sutsua izan zen.