Charlie Kirken hiletak tentsioa eta muturreko segurtasun neurriak eragingo ditu Glendalen
Donald Trump presidenteak berak hitz egingo du arratsaldeko ekitaldian, eta beste agintari garrantzitsu batzuk ere izango dira bertan.
Charlie Kirken aldeko hileta elizkizuna egiteko ordu gutxiren faltan, tentsioak gora egin du Glendalen (Arizona, AEB). Agintariak segurtasun neurriak areagotzeko lanean ari dira, ikusmin handia baitago horren inguruan; izan ere, Administrazioko agintari garrantzitsuak bertaratuko dira, Donald Trump AEBko presidentea barne.
Igande honetan, buruzagi politikoak eta ekintzaile ultrakontserbadorearen jarraitzaileak Glendaleko State Farm estadioan elkartuko dira, kontserbadoreen ideiak sustatzen dituen Turning Point erakundearen sortzailearen ondarea goratzeko. Kirk irailaren 10ean hil zuten, Utah Valley Unibertsitatean ehunka pertsonaren aurrean eztabaidan ari zela lepoan tiro bat emanda.
Heriotza horrek segurtasun eta adierazpen askatasunaren inguruko eztabaida bizia eragin du Ameriketako Estatu Batuetan, eta testuinguru horretan egingo dute gaurko ekitaldia.
AEBko Segurtasun Nazionaleko Departamentuak (DHS) zaintza eta segurtasun neurriak indartu ditu Glendalen, eta agente federalak mobilizatu ditu.
Agintariek ez dute argitu mehatxuak benetakoak diren, baina segurtasun neurri gehiago hartu dituzte, gaurkoan izan litezkeen arriskuei aurre egiteko.
Ostiralean, armadun gizon bat atxilotu du zerbitzu sekretuak State Farm estadioan, Arizona Cardinalsen etxean, ordena publikoko agente baten plantak egitearren.
Gaurko hiletaren gonbidatuen artean, JD Vance AEBko presidenteorde eta Kirken laguna, Erika Kirk (Kirken alarguna eta Turning Pointeko zuzendari exekutibo berria) eta Administrazioko beste hainbat funtzionario egongo dira, Karoline Leavitt Etxe Zuriko bozeramaileak adierazi duenez.
"Presidenteak, presidenteordeak, Ordezkarien Ganberako presidenteak eta Kabineteko idazkariek hitz egingo dute Arizonako hiletan. Izan ere, Etxe Zuriko langilez betetako bi hegazkin eramango ditugu. Horrek agerian uzten du gure gobernuko maila goreneko zenbat pertsonak estimatzen zuten", esan du Levittek.
Zure interesekoa izan daiteke
Gutxienez 66 pertsona hil eta 70 zauritu dira Kolonbian, hegazkin militar batek izandako istripuan
C-130 Hercules aireontzia Puerto Leguizamo-Puerto Asis bidea egiten ari zen, eta Armadako langileak zeramatzan istripua izan duenean. Guztira, 128 pertsona zihoazen hegazkinean.
EAEko osasungintzako hizkuntza-eskakizunak “eskumen nazionalak” direla ondorioztatu du Europako Batzordeak
Bruselak hala erantzun dio Espainiako herritar batek aurkeztutako ekimen bati. Horrek salatu zuen osasun-arloko lanpostu publikoetara sartzeko euskara eskatzea neurriz kanpoko oztopoa izan daitekeela profesional kualifikatuentzat, eta arretaren kalitatean eragina izan dezaleela.
Trumpek bost egun atzeratu du zentral elektrikoen aurkako eraso-oldea, Iranekin "elkarrizketa oparoa" izan baitu
"Azken bi egunetan" Iranekin gatazka "erabat konpontzeko" harremanak izan dituela jakinarazi du AEBko presidenteak. Irango Atzerri Ministerioak aitortu du AEB eurekin harremanetan jarri zela, baina azpimarratu du ez dela negoziaziorik izan.
Libano hegoaldea ez da leku segurua, ez kristauentzat ezta musulmanentzat ere
Israelgo Defentsa ministroak iragarri zuen Libano hegoaldea Gaza bihurtuko zela, eta horixe ari da gertatzen. Libanoko kristauak harrapatuta daude, askok Beiruteko aterpetxeetara egin dute ihes, baina beste batzuek ez dute hiria uzteko asmorik.
EBren eta Mercosurren arteko akordioa maiatzaren 1ean sartuko da indarrean, behin-behinean
Gauzak horrela, merkataritza libreko ituna aplikatuko da martxoa amaitu aurretik akordioa onartzen duten Mercosurreko herrialdeen artean. Oraingoz, Argentina, Brasil eta Uruguaik egin dute hori.
Kuba argindarra berreskuratzen hasi da, astebetean izan duen bigarren 24 orduko itzalaldiaren ostean
Habanan elektrizitate zerbitzuaren % 70 martxan dago. Ospitaleek eta ur-hornidurarako azpiegiturek dute lehentasuna.
Air Canadako hegazkin batek eta suhiltzaileen kamioi batek talka egin dute New Yorkeko LaGuardia aireportuan
Air Canadako hegazkin batek eta suhiltzaileen kamioi batek talka egin dute igande gauean New Yorkeko LaGuardia aireportuan (Queens). Hainbat lagun zauritu dira, bertako komunikabideek jakitera eman dutenez.
"Persiar golko osoan" minak jarriko dituela mehatxu egin du Iranek, AEBk inguru horretako uharteetan erasoa jotzen badu
Irango Guardia Iraultzaileak entzungor egin dio Trumpen mehatxuari. AEBk zentral elektrikoen kontra egiten badu, “modu berean” erantzungo duela adierazi du Guardiak.
Israelek Teheranen aurkako erasoak areagotu ditu, AEBk eta Iranek elkarri egindako mehatxuen ondoren
Israelgo Armadak defentsa sistemak aktibatu ditu Irandik jaurtitako geldiarazteko. Gerra luzatzea benetako aukera da, adituen arabera.
Sozialistek irabazi dute Parisen
Aurrerakoiek hiri garrantzitsuenetan agintzen jarraituko dute, eta Nizan eskuin muturrak irabazi du.