Frantziak eta Erresuma Batuak Palestina estatu gisa aitortzeagatik errepresaliarik ez hartzeko eskatu diote Israeli
Alemaniak oraingoz ez du Palestina estatu gisa aitortzeko asmorik. Are gehiago, bide horretan pausorik eman aurretik balizko bake negoziazioek zer ematen duten itxarotea defendatu du.
Yvette Cooper eta Jean-Noel Barrot Erresuma Batuko eta Frantziako Atzerri ministroek Israelgo agintariei eskatu diete errepresaliarik ez hartzeko hainbat herrialdek Palestina estatu gisa aitortu dutela eta. Oraingoz, Benjamin Netanyahu buru duen gobernuak ez du aukerarik baztertu, besteak beste, Zisjordania anexionatzea dago mahai gainean.
Erresuma Batuak emandako pausoa ez doa Israelen interesen kontra, Cooperren arabera, eta, ez hori bakarrik, israeldarren eta palestinarren "segurtasuna errespetatzeko modurik onena" dela gaineratu du.
"Ekialde Hurbilean bakea eta justizia babestearekin dauka zerikusia", adierazi du Cooperrek astelehen honetan BBC katean egin dioten elkarrizketan. Horrez gain, bi estatuen konponbidea suspertzeko Erresuma Batuak duen erantzukizuna azpimarratu du.
Frantziako diplomaziaren buruak, bere aldetik, iragarri du gaurkoa bakearentzat "egun handia" dela, aurrez Erresuma Batuak, Australiak eta Kanadak egin bezala, Frantziak ere Palestina estatu gisa aitortzea espero baita.
TF1 telebista kateari egin dioten elkarrizketan, Frantziarentzat "garaipen diplomatiko handia" dela nabarmendu du, Saudi Arabiarekin batera bi estatuen konponbidea bultzatzeko NBEk antolatutako goi-bileraren bultzatzaile den heinean.
Israelek errepresaliarik hartuko ote duen galdetuta, aurreratu du hori gertatuko balitz Frantziak "irmotasunez" erantzungo duela.
Alemania, zain
Alemaniak oraingoz ez du Palestina estatu gisa aitortzeko asmorik. Johann Wadephul Atzerri ministroak astelehen honetan esan duenez, aukerarik egingarriena da pauso hori amaierarako uztea, hots, aldeek bakea sinatzen dutenerako.
Palestina estatua bihurtzea da, Wadephulen arabera, bakea lortzeko aukera bakarra. Hala ere, bide horretan pausorik eman aurretik balizko bake negoziazioek zer ematen duten itxarotearen alde egin du.
Epe motzera, ordea, berehalako su-etena adostea eta Hamasek bahituta dituen lagun guztiak askatzea jarri ditu helburu gisa.
Bestalde, azpimarratu du Israelek "okupatutako lurraldeak anexionatzea" Nazioarteko Zuzenbidea urratzea izango litzatekeela.
Zure interesekoa izan daiteke
Ekialde Hurbilera 3.000 soldadu bidaltzea aztertzen ari da AEB
Hainbat hedabideren arabera, 82. Aireko Brigada —aireko operazioak egiten espezialdua den eliteko unitate militarra— bidali nahi du Trumpek Ekialde Hurbilera, Iranen aurkako operazio militarrean parte hartzera.
Israelek adierazi du "segurtasun eremu bat" ezarri eta kontrolatuko duela Libano hegoaldetik Litani ibairaino
Israelgo Defentsa ministroak adierazi duenez, Israel iparraldean bizi direnen segurtasuna bermatzen den arte ez dira itzuliko Libano hegoaldetik iparraldera ebakuatu dituzten ehunka mila herritarrak.
Bruselak Hungariari eskatu dio argitu dezan Errusiari egin omen dizkion filtrazioen auzia
Hungariak ukatu egin du Errusiari Europar Batasuneko barne gaiei buruzko informazioa ematen ari zaiola, eta "albiste faltsutzat" eta "gezurtzat" jo ditu horren inguruan hedabideetan agertu diren informazioak.
EBk eta Australiak merkataritza libreko akordioa sinatu dute, ia hamar urteko negoziazioen ondoren
Horri esker, Australiak guztira 1.000 milioi euroko balioa duten muga-zergak kenduko ditu. Merkataritzan ez ezik, Defentsan eta Segurtasunean ere elkarlanean aritzea adostu dute bi aldeek.
Gutxienez 66 lagun hil eta 70 zauritu dira, Kolonbian, hegazkin militar batek izandako istripuan
C-130 Hercules aireontzia Puerto Leguizamo-Puerto Asis bidea egiten ari zen, eta Armadako langileak zeuden barruan istripua izan duenean. Guztira, 128 pertsona zeuden hegazkinean.
EAEko Osasun arloko lan-eskaintzetako hizkuntza-eskakizunen eskumena "nazionala” dela ondorioztatu du Europako Batzordeak
Bruselak horrela erantzun dio Espainiako herritar batek aurkeztutako ekimen bati. Horrek salatzen zuen Osasun arloko lanpostu publikoetara sartzeko euskara eskatzea neurriz kanpoko oztopoa izan daitekeela profesional kualifikatuentzat, eta arretaren kalitaterako kaltegarria izan daitekeela.
Trumpek bost egunez atzeratu du zentral elektrikoen aurkako eraso-oldea, Iranekin "elkarrizketa oparoa" izan baitu
"Azken bi egunetan" Iranekin gatazka "erabat konpontzeko" harremanak izan dituela jakinarazi du AEBko presidenteak. Irango Atzerri Ministerioak aitortu du AEB eurekin harremanetan jarri zela, baina azpimarratu du ez dela negoziaziorik izan.
Libano hegoaldea ez da leku segurua, ez kristauentzat ezta musulmanentzat ere
Israelgo Defentsa ministroak iragarri zuen Libano hegoaldea Gaza bihurtuko zela, eta horixe ari da gertatzen. Libanoko kristauak harrapatuta daude, askok Beiruteko aterpetxeetara egin dute ihes, baina beste batzuek ez dute hiria uzteko asmorik.
EBren eta Mercosurren arteko akordioa maiatzaren 1ean sartuko da indarrean, behin-behinean
Gauzak horrela, merkataritza libreko ituna aplikatuko da martxoa amaitu aurretik akordioa onartzen duten Mercosurreko herrialdeen artean. Oraingoz, Argentina, Brasil eta Uruguaik egin dute hori.
Kuba argindarra berreskuratzen hasi da, astebetean izan duen bigarren 24 orduko itzalaldiaren ostean
Habanan elektrizitate zerbitzuaren % 70 martxan dago. Ospitaleek eta ur-hornidurarako azpiegiturek dute lehentasuna.