Hamasek su-eten baterako "bermeak" eskatu dizkio Trumpi, Gazan bahituak askatzeko
Talde palestinarrak egindako proposamenak Gazan dauden 48 bahituetatik erdiak askatzea jasotzen du, 60 eguneko su-eten baten truke. AEBko presidenteak aste honetan jasoko du proposamen ofiziala.
Donald Trump, Ameriketako Estatu Batuetako presidentea. Argazkia: EFE.
Hamas talde palestinarrak 60 eguneko su-etena eskatu dio Donald Trump presidenteari, Gazako Zerrendan dauden bahituen erdiak askatzearen truke.
Fox News telebista-kateak eta EFE albiste-agentziak baieztatu dutenez, palestinarrek AEBko Administrazioari bidali diote proposamen-gutuna.
Antza denez, proposamenak Gazako Zerrendan dauden 48 bahituetatik erdiak askatzea jasotzen du, betiere su-etena errespetatuko dela egiaztatzeko "Trumpen berme pertsonala" jasoz gero.
Israelen erasoaldia hasi zenetik hainbat su-eten proposamen adosten saiatu da Hamas. Bi herrialdeetako bahituak askatzea proposatu den arren, Israelek urratu egin ditu akordio gehienak.
Azken proposamena abuztuaren 18an egin zuten, eta baita onartu ere. Adostu zutenaren arabera, Hamasek 10 bahitu israeldar askatu behar zituen laguntza humanitarioa masiboki Gazako Zerrendan sartzearen truke. Israelek, ordea, hautsi egin zuen ituna.
Oraingoan, proposamena agintari estatubatuarrari egin dio, Trumpek askotan eskatu baitio Hamasi Gazako bahituak askatzeko.
Erantzunaren zain, proposamena aste honetan iritsiko da AEBko presidentearen eskuetara.
Nazioarteari buruzko albiste gehiago
Dokumentu berriek frogatu dute Elon Musken eta Jeffrey Epstein pederastaren arteko harremana
Kongresista demokratek argitaratutako dokumentazioaren arabera, Elon Muskek, Peter Thielek eta Steve Bannonek elkarrizketak izan zituzten Epsteinekin "uharte batera" bidai posibleak egiteko.
AEBk bisa kenduko dio Petrori, soldadu estatubatuarrei Trumpi desobeditzeko eskatu dielako
Kolonbiako presidenteak Trumpi desobeditzeko eta etorkizunean "salbazio armada" multinazional batean parte hartzeko eskatu zien AEBko soldaduei Gazako genozidioaren aurka New Yorken egindako ekitaldi batean.
Erresuma Batuak nortasun agiri digitala sortu du legez kanpoko immigrazioa geldiarazteko asmoz
Gaur egun, herrialdeak ez du nortasun agiri nazionalik, eta herritarrak pasaportearekin, gidabaimenarekin edo bestelako egiaztagiriekin identifikatzen dira. Lan egiteko edo etxebizitza alokatzeko nahitaezkoa izango da erakustea, legez kanpoko immigrazioa eragozteko helburuarekin.
Netanyahuren esanetan, Israelek "lana amaitu behar du" Gazako Zerrendan
Israelgo lehen ministroa hitz egiten hasi denean, aretoa ia hutsik geratu da. Netanyahuk azpimarratu du ez duela Palestinako Estatua onartuko: "Erokeria da, ez dugu egingo".
Washington hiriburuan heriotza-zigorra berrezartzeko agindu exekutiboa sinatu du Donald Trumpek
Donald Trump AEBko presidenteak Washington hiriburuan heriotza-zigorra berrezartzeko eskatu dio Pam Bondi fiskal nagusiari, "aplikatu beharreko faktoreak" betetzen dituzten kasu guztietan. AEBko hiriburua astintzen ari den ustezko "kontrolik gabeko krimena"ri aurre egiteko neurri bat dela adierazi du Trumpek.
'Furor' ontzia Cartagenatik abiatu da, Gazara doan ontzidiari laguntzeko asmoz
50 pertsona inguru doaz ontzian, eta, besteak beste, kanoi bat eta bi metrailadore daramatza. Aurreikuspenen arabera, lau egun beharko ditu Global Sumud Flotilla osatzen duten ontziengana iristeko.
Trump: "Ez dut onartuko Israelek Zisjordania anexionatzea. Nahikoa da"
Nazioarteko Justizia Auzitegiak ebatzi zuen Zisjordaniaren okupazioa legez kanpokoa dela. Datorren astelehenean Trumpek Netanyahu hartuko du Etxe Zurian.
Lointek Gernikako presidenteak adierazi du ez dutela Israelgo talde baten aurka jokatuko
Gerardo Candinak aurreratu duenez, Bizkaiko taldeak ez ditu Elitzur Ramlaren aurkako partidak jokatuko, Gernikako klubak "Gazako genozidio basatia" gaitzesten duelako, baina zuzendaritza batzordeak hurrengo egunetan baloratuko du behin betiko erabakia.
AEBko Justiziak "testigantza faltsua eta justizia oztopatzea" egotzi dio FBIko zuzendari ohiari, Trumpen presioen ostean
Ameriketako Estatu Batuetako Justiziak karguak aurkeztu ditu James Comey FBIko zuzendari ohiaren aurka, Russiagate auzia argitzeko prozesuan lekukotza faltsua ematea eta oztopoak jartzea egotzita.