Albiste izango dira: Nazio Batuen Batzar Nagusia, Zinemaldia eta eguraldia
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko irailaren 23an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Nazio Batuen Batzar Nagusia: Astearte honetan hasiko da, New Yorken, urtero munduko buruzagi nagusiak biltzen dituen Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusia, Palestinako Estatuaren aitortza erdigunean dela. Erresuma Batuak, Kanadak, Australiak, Portugalek eta Frantziak aitortu dute ofizialki Palestinako Estatua, goi-bileraren bezperan. Horren aurrean, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak esan du ez dela inolaz ere Palestinako Estaturik egongo, eta Bezalel Smotrich zein Itamar Ben Gvir Israelgo ministroek Zisjordania anexionatzea proposatu dute, Palestinako Estatua aitortzeko erabakiei erantzuteko.
- Zinemaldia: Victoria Eugenia antzokiak Euskal Zinemaren Gala Handia hartuko du, Donostiako Zinemaldiko programazioaren barruan, EITBren eskutik. Hitzordu berezia izango da, Zinemaldiaren historian euskal ekoizpen gehien aurkezten ari diren urtean. 22:15etik aurrera zuzenean ikusi ahal izango den galan, Asier Altunak eta Telmo Esnalek (Txotx!, Aupa Etxebeste, Agur Etxebeste) Zinemira saria jasoko dute, Donostiako Zinemaldiak eta EPE-IBAIAk (Euskal Herriko Ikus-Entzunezko Ekoizle Burujabeen Elkartea) emana, Aupa Etxebeste filma Zinemaldi honetako bertako New Directors sailean estreinatu zela 20 urte bete direnean. Sara Fantovak, berriz, EITBren Egile Berriak saria jasoko du.
- Eguraldia: Eguraldiak ildo beretik jarraituko du. Iparraldean zerua oso hodeitsu egongo da berriro eta behe-hodeiak hegoaldeko zenbait lekutara ere zabalduko dira; Ebro ibarrean giroak eguzkitsu jarraituko du. Noizbehinka zaparradak egingo ditu eta ipar partean mardulagoak izango dira. Tenperaturetan ez da aldaketa handirik espero. Egunaren hasieran haizea ahul eta aldakor ibiliko da, baina eguerdi aldera iparraldetik finkatu eta indartu egingo da.
Zure interesekoa izan daiteke
Ekialde Hurbilera 3.000 soldadu bidaltzea aztertzen ari da AEB
Hainbat hedabideren arabera, 82. Aireko Brigada —aireko operazioak egiten espezialdua den eliteko unitate militarra— bidali nahi du Trumpek Ekialde Hurbilera, Iranen aurkako operazio militarrean parte hartzera.
Israelek adierazi du "segurtasun eremu bat" ezarri eta kontrolatuko duela Libano hegoaldetik Litani ibairaino
Israelgo Defentsa ministroak adierazi duenez, Israel iparraldean bizi direnen segurtasuna bermatzen den arte ez dira itzuliko Libano hegoaldetik iparraldera ebakuatu dituzten ehunka mila herritarrak.
Bruselak Hungariari eskatu dio argitu dezan Errusiari egin omen dizkion filtrazioen auzia
Hungariak ukatu egin du Errusiari Europar Batasuneko barne gaiei buruzko informazioa ematen ari zaiola, eta "albiste faltsutzat" eta "gezurtzat" jo ditu horren inguruan hedabideetan agertu diren informazioak.
EBk eta Australiak merkataritza libreko akordioa sinatu dute, ia hamar urteko negoziazioen ondoren
Horri esker, Australiak guztira 1.000 milioi euroko balioa duten muga-zergak kenduko ditu. Merkataritzan ez ezik, Defentsan eta Segurtasunean ere elkarlanean aritzea adostu dute bi aldeek.
Gutxienez 66 lagun hil eta 70 zauritu dira, Kolonbian, hegazkin militar batek izandako istripuan
C-130 Hercules aireontzia Puerto Leguizamo-Puerto Asis bidea egiten ari zen, eta Armadako langileak zeuden barruan istripua izan duenean. Guztira, 128 pertsona zeuden hegazkinean.
EAEko Osasun arloko lan-eskaintzetako hizkuntza-eskakizunen eskumena "nazionala” dela ondorioztatu du Europako Batzordeak
Bruselak horrela erantzun dio Espainiako herritar batek aurkeztutako ekimen bati. Horrek salatzen zuen Osasun arloko lanpostu publikoetara sartzeko euskara eskatzea neurriz kanpoko oztopoa izan daitekeela profesional kualifikatuentzat, eta arretaren kalitaterako kaltegarria izan daitekeela.
Trumpek bost egunez atzeratu du zentral elektrikoen aurkako eraso-oldea, Iranekin "elkarrizketa oparoa" izan baitu
"Azken bi egunetan" Iranekin gatazka "erabat konpontzeko" harremanak izan dituela jakinarazi du AEBko presidenteak. Irango Atzerri Ministerioak aitortu du AEB eurekin harremanetan jarri zela, baina azpimarratu du ez dela negoziaziorik izan.
Libano hegoaldea ez da leku segurua, ez kristauentzat ezta musulmanentzat ere
Israelgo Defentsa ministroak iragarri zuen Libano hegoaldea Gaza bihurtuko zela, eta horixe ari da gertatzen. Libanoko kristauak harrapatuta daude, askok Beiruteko aterpetxeetara egin dute ihes, baina beste batzuek ez dute hiria uzteko asmorik.
EBren eta Mercosurren arteko akordioa maiatzaren 1ean sartuko da indarrean, behin-behinean
Gauzak horrela, merkataritza libreko ituna aplikatuko da martxoa amaitu aurretik akordioa onartzen duten Mercosurreko herrialdeen artean. Oraingoz, Argentina, Brasil eta Uruguaik egin dute hori.
Kuba argindarra berreskuratzen hasi da, astebetean izan duen bigarren 24 orduko itzalaldiaren ostean
Habanan elektrizitate zerbitzuaren % 70 martxan dago. Ospitaleek eta ur-hornidurarako azpiegiturek dute lehentasuna.