ZEHAPENAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Israel txapelketatik kanpo uztea aztertzen ari dira UEFA eta FIFA

Futbolaren erakundeek bozketa bat deitzea aztertzen ari dira, Gazako egoeragatik Nazio Batuek Israel baztertzeko eskatu ondoren.

UEFA egoitza Suitza EFE
UEFAren egoitza. Argazkia: EFE

Mundu osoan futbola kontrolatzen duten erakunde nagusiak, UEFA eta FIFA, bozketa bat deitzea aztertzen ari dira, Gazako egoeragatik Nazio Batuek Israel baztertzeko eskatu ondoren.

UEFA Israel Europako txapelketatik kanpo uzteko bozketa egiteko aukera aztertzen ari da, federazioen eta Nazio Batuen eskaerak ugaritu eta gero. NBEko adituek Israel nazioarteko futboletik kanpo uzteko eskatu dute aste honetan.

Europako erakundeak datorren astean erabaki dezake larrialdiko bozketa deitu ala ez. Neurriak gatazka sortuko luke AEBko Gobernuarekin, herrialde horrek antolatuko baitu 2026ko Munduko Txapelketa, eta Israel baztertzeko saiakeren aurka egingo duela ohartarazi baitu.

Jibril Rajoub Palestinako Futbol Elkarteko presidenteak, bere aldetik, zigorrak eskatu ditu: "Israelek FIFAren printzipioak, balioak eta estatutuak urratu ditu. Beraz, zigortu egin beharko litzatekeela uste dut".

Datorren hilabetean Norvegiaren eta Italiaren aurka arituko da Israel Munduko Txapelketara sailkatzeko fasean. Israelgo federazioak adierazi duenez, ez dute balizko etenaldiaren berririk eta partida horiek prestatzen jarraituko dute.

Norvegiako Futbol Federazioak kasua UEFAn aztertzeko eskatu du. Lise Klaveness presidenteak, erakundeko Batzorde Exekutiboko kideak, Gazan izan diren "neurriz kanpoko erasoak" salatu ditu, eta Israelen aurkako topaketaren irabaziak bertan lan egiten duen gobernuz kanpoko erakunde bati emango dizkiotela iragarri du.

Herbehereetako federazioak, bere aldetik, adierazi du ez dakiela bozketarik izango den, eta, baieztatzen bada, jarrera ofiziala hartuko duela iragarri du.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X