SASKIBALOIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lointek Gernikako presidenteak adierazi du ez dutela Israelgo talde baten aurka jokatuko

Gerardo Candinak aurreratu duenez, Bizkaiko taldeak ez ditu Elitzur Ramlaren aurkako partidak jokatuko, Gernikako klubak "Gazako genozidio basatia" gaitzesten duelako, baina zuzendaritza batzordeak hurrengo egunetan baloratuko du behin betiko erabakia.

20231219200555_gerardo-candina-presidente-lointek-gernika_

Gerardo Candina, Lointek Gernika Bizkaia taldeko presidentea. Argazkia: EITB

Gerardo Candina Lointek Gernika Bizkaia taldeko presidenteak iragarri duenez, taldeak ez ditu jokatuko emakumezkoen saskibaloiko EuroCup txapelketako multzoen faseko partidak Israelgo Elitzur Ramla taldearen aurka. "Asmoa partida ez jokatzea da, Gazako zerrendako genozidio basatiaren aurka gaudelako erabat. Uste dut mundu guztia ohartu behar dela horretaz, eta, kasu honetan, FIBAk behar bezala jokatu behar duela", adierazi du Cadena Ser irrati-katean.

Lointek Gernikak aste honetan lortu du multzoen faserako sailkapena, Pas Gianina talde greziarra kanporatuta, eta Hungariako PEC, Portugalgo Kirol Batasuna eta Elitzur Ramla taldearekin batera dago. Egutegiaren arabera, urrian Israelera joan beharko luke eta azaroan Israelgo taldea hartu.

Aurrekari hurbilena 2013koa da, Europako hainbat taldek Israelgo kluben aurkako partidarik ez jokatzea erabaki baitzuten segurtasun arrazoiengatik. Kasu honetan, eztabaida da FIBAk Bizkaiko taldeari diziplina zigorrak ezarriko dizkion. 

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X