Ameriketako Estatu Batuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Portlanden protestei aurre egiteko tropak hedatu eta indarra erabiliko dutela iragarri du Trumpek

Horrela, Portland hiria eta Immigrazio eta Aduanen Kontrolerako Zerbitzuaren (ICE) atxiloketa-zentroa "babestu" nahi ditu AEBko presidenteak.

US federal agent fires a pepper ball gun at protesters during a demonstration against US' immigration policy and forced deportations near the Broadview ICE facility.

Soldadu estatubatuar bat, Portlanden. Argazkia: EFE.

Donald Trump AEBko presidenteak Portlanden (Oregon) tropak hedatzeko agindua eman du, eta "erabateko indarra" erabiltzea baimendu. Presidenteak hiria eta immigrazio instalazio federalak "babesteko" hartu du erabakia, "terrorismoari" aurre egiteko.

"Kristi Noem Segurtasun Nazionaleko idazkariak eskatuta, Pete Hegseth Gerra idazkariari eskatu diot Portland babesteko behar diren tropa guztiak eman diezazkiola. Portland gerrak suntsituta dago, eta ICEk Antifaren eta beste terrorista nazional batzuen erasoetatik setiatuta duen edozein instalazio babestu nahi du", adierazi du Trumpek Truth Social plataforman.

Horrela, AEBko presidenteak aurre egin nahi die Immigrazio eta Aduanen Kontrolerako Zerbitzuaren (ICE) atxiloketa-zentro baten aurka sortutako protestei.

Protesta horiek bi arrazoirengatik sortu ziren: batetik, AEBko Gobernuak talde terrorista izendatu zuelako Antifa mugimendua, eta, bestetik, Dallasko ICE zentro batean izandako tiroketan bi pertsona etorkin hil eta beste bi zauritu zirelako.

Portlandeko alkateak eta Oregon estatuko gobernadoreak (demokratak biak) uko egin zioten tropen hedapenari.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X