Atzera egin eta bonbardaketak gelditzeko eskatu dio Hamasek Israeli, Gazan dauden bi bahitu askatu ahal izateko
66.000 pertsona baino gehiago hil ditu jada Israelek Gazan, hondakinen artean jarraitzen duten milaka gorpuak kontuan hartu gabe. Erreskatistek salatu dute Israelgo Armadak ez diela euren lana egiten uzten.
Hainbat palestinar, bonbardatutako eraikin baten aurrean. Argazkia: Europa Press
Al Qasam Brigadek, Hamasen talde armatuak, Gaza hiriko gune batean atzera egiteko eta 24 orduz bonbardaketak gelditzeko eskatu diote Israelgo Armadari, bertan gatibu dituzten bi bahitu israeldar askatzen saiatzeko.
Al Qasam Brigadek zabaldutakoaren arabera, Omri Miran eta Matan Angrest bahituekiko komunikazioa eten egin da, Israelek Gaza hiriko Sabra eta Tal al Hawa auzoetan egin dituen erasoen ostean. "Bi presoen bizitza arriskuan dago", adierazi dute.
"Okupazio indarrek 8. kalearen hegoaldera itzuli behar dute berehala, eta 24 orduz aire bidezko irteerak eten, 18:00etatik aurrera, gatibuak ateratzen saia gaitezen. Abisatuta zaudete", ohartarazi dute.
Iragan apirilean, 28 urteko Omri Miranen bideo bat argitaratu zuen Hamasek bizirik zegoela erakusteko. Lurpeko tunel baten irudiekin abiatu zen grabazioa, gatibua zegoen gelara iritsi arte.
Miran Nahal Oz kibbutzeko bere etxean bahitu zuen Hamasek 2023ko urriaren 7an.
Beste gatibua, 22 urteko Matan Angrest, ere, Nahal Ozen bahitu zuten.
Kalkuluen arabera, 48 bahituk jarraitzen dute Gazako Zerrendan, eta, ustez, horietatik 20 bakarrik daude bizirik.
Israelek jada 66.000 pertsona baino gehiago hil ditu Gazan
Bestalde, igande honetan zabaldu dituzten azken datuen arabera, gutxienez 66.005 palestinar hil ditu Israelgo Armadak Gazan 2023ko urriaren 7an hasitako erasoaldian.
Zenbaki horrek ez ditu jasotzen hondakinen artean jarraitzen duten milaka gorpuak, ezta igande honetan bertan hildakoen kopuruak ere.
Hain zuzen ere, gaur Gazako Defentsa Zibileko Larrialdi Zerbitzuak salatu duenez, Israelgo Armadak lan egin ahal izatea eragotzi die "nahita", erregaia sartzea ukatuz; izan ere, erregaia beharrezkoa da ibilgailuek eta suteak itzaltzeko ekipoek funtziona dezaten.
Defentsa Zibilak ohartarazi duenez, Israelgo Armadak "erregai kantitate txikiak emateari ere egin dio uko", eta, hori dela eta, zerbitzua murriztu behar izan dute.
Gazako Defentsa Zibila Barne Ministerioaren mendeko larrialdi zerbitzu nagusia da, eta Israelgo Armadaren erasoen ondoren hondakinen artean geratzen diren zaurituak eta hildakoak erreskatatzeaz arduratzen da.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan
Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.
Sussexeko dukeak, Harry eta Meghan, Erresuma Batura itzuliko dira, baina Errege Etxetik kanpo jarraituko dute
Sussexeko dukeek, Harryk eta Meghanek, Erresuma Batura itzultzea erabaki dute, eta han matrikulatu dituzte bi seme-alabak, Archie eta Lilibet, oraindik identifikatu gabeko ikastetxe batean. Bikoteak Errege Etxetik urrun jarraituko du eta Londrestik kanpo biziko da, hedabide britainiarren arabera.
Gutxienez 15 pertsona hil dira Errusiak Kieven aurka egindako erasoan
Ukrainako presidenteak salatu duenez, erasoan etxebizitza eraikinak, haurrentzako ospitale bat eta eskola bat kaltetu dira, eta Odesa eskualdean mugako postu bati eta gas azpiegitura bati eraso egin diete errusiarrek.
Gutxienez 107 pertsona hil dira urre-meategi bat hondoratuta Afrika Erdiko Errepublikan
Ustiategi irregularra Kamerungo mugatik gertu dago. Tokiko agintariek ohartarazi dute biktima kopuruak gora egingo duela erreskate-lanetarako baliabide urriak direla eta.
Eutanasia eta heriotza lagundua ahalbidetuko dituen legea promulgatu du Macronek
Legea Frantziako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, legea indarrean sartu aurretik eman beharreko ezinbesteko pausoa.
Haurrak Facebook eta Instagramera katigatu nahi izana ukatu du Metak epaiketa federalaren hasieran
29 estatu estatubatuarrek Facebook eta Instagram nahita manipulatu izana eta Interneten Haurren Pribatutasuna Babesteko Legea (COPPA) urratu izana leporatzen diote Metari.
AEBko bandera, kolono israeldarren aurrean babesteko erreminta
Loui Ridik Ohio utzi eta Zisjordaniara itzultzea erabaki du bere etxea eta familia kolono israeldarrengandik defendatu ahal izateko.
Bruselak Ceutan dauden migratzaile adingabeak Marokora itzultzearen alde egin du
Europako Batzordeko bozeramaile Markus Lammertek berretsi du hiri autonomoan legez kanpo dauden migratzaile guztiak itzuli behar direla, eta espero duela Espainiako eta Marokoko agintariek hori bermatzeko lan egingo dutela.
Baso-suteek ez dute tregoarik ematen Europan
Dozenaka sutek kontinente osoa kiskali dute uda honetan. Baso Suteei buruzko Europako Informazio Sistemaren (EFFIS) datuen arabera, abuztuaren 12ra arte 576.027 hektarea erre ziren lurraldean. Hauek dira sugarren suntsipena erakusten duten satelite-irudi batzuk.
AEB eta Iran bake-elkarrizketa "estraofizialak" egiten ari dira, Trumpen arabera
Bake Memorandumean ezarritako 60 eguneko epea amaitzen den egunean, AEBko presidenteak berretsi du Iranek amore eman beharko lukeela. Horrez gainera, Oman bonbardatzearekin ere mehatxu egin du, honek Ormuzeko itsasartearen kudeaketan esku hartuko balu.