HAUTESKUNDEAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Moldaviako gobernua nagusitu egin zaio bloke errusiazaleari, eta bakarrik gobernatu ahal izango du

Herrialdeak funtsezko garaipena lortu du, Europar Batasunean sartzeko prozesuan dagoela. Errusiaren aldeko oposizioak manifestazioa antolatu du gaur hiriburuan.

Maia Sandu presidenta Moldavia

Maia Sandu presidentea, igandeko hauteskundeetan, bozkatzen. Argazkia: EFE

Moldaviako Gobernuan dagoen PAS alderdiak, Moldavia Europar Batasunean sartzea helburu duenak, irabazi egin ditu Parlamenturako hauteskunde historikoak, botoen % 48 lortuta. Horri esker, Chisinauk Europar Batasunean integratzeko prozesuarekin jarraitu ahal izango du, ezustekorik gabe.

Botoen % 96 zenbatuta, PASen aurkari nagusiak, Bloke Patriotikoa errusiazaleak botoen % 25 lortu ditu.

Dena den, Moldaviako Gagauzia eta Transnistria eskualdeetan oposizio errusiazalea gailendu egin zaie europazaleei.

Hauteskundeen atariko emaitzak 51 eserleku baino gehiago ematen dizkio Parlamentu berrian agintean dagoen alderdiari, eta hori nahikoa da PASek boterean jarraitzeko, beste alderdiekin aliantzak hitzartu beharrik gabe gainera.

Une erabakigarrian izan dira hauteskundeak, herrialdea Europar Batasunean sartzeko negoziazio formalen atarian dago eta.

PASek boterean jarraitzeak, Moldaviako eta Ukrainako adituen arabera, Ukrainako gatazkan herrialdeak neutro jarraitzea bermatuko du, herrialde horrekin muga egiten baitu eta Moskuk Trasnistria eskualde separatista egoera ezegonkortzeko erabiltzeko saiakeren beldur baita.

Parte-hartzea handia izan da, Moldavia barruan zein kanpoan. Herrialde barruan 1,6 milioi hauteslek baino gehiagok bozkatu dute, eta, atzerrian, 270.000 baino gehiagok.

Hain zuzen ere, Europako diasporaren botoa funtsezkoa izan zen 2024an Europar Batasunean sartzeari buruzko erreferenduma aurrera ateratzeko, eta Chisinauk 2030erako bete nahi du helburu hori.

Moskuk kritikatu egin du Errusiako lurraldean soilik bi hautesleku ireki izana, ehunka mila moldaviar bizi baitira bertan.

Errusiako agintarien arabera, bozkaleku horietan, Moldaviako enbaxadan eta kontsuletxean, gehienez 10.000 pertsonak bozkatu zuten.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X