Hamasek Trumpen Gazarako plana aztertzen jarraitzen du, baina Israelek erabat beteko duela bermatzea eskatu du
Negoziazioen berri duten iturrien arabera, Palestinako mugimenduak bermeak eskatzen dizkie bitartekariei; Israelek su-etena urratuko ez duela eta Gazatik aterako dela ziurtatu nahi du.
Trumpen plana eztabaidatzen ari diren bitartean, Israelek Gaza erasotzen jarraitzen du. Argazkia: EFE.
Gazako zerrendan behin betiko su-etena ezartzeko Donald Trumpek proposatu duen plana aztertzen jarraitzen du Palestinako Hamas taldeak. "Bizpahiru egunetan" erantzuna ematea espero dute, baina taldeko iturriek adierazi dutenez, hainbat zalantza sortu zaizkie, eta Israelek akordioko puntu guztiak beteko dituenaren nazioarteko bermeak izan nahi dituzte. Negoziazioetan parte hartzen ari diren iturrien arabera, elkarrizketak etengabeak izaten ari dira Gazan dauden Hamaseko kideen, Gazatik kanpora dauden taldekideen eta bitartekarien artean, planaren hainbat puntuk desadostasunak sortzen dituztelako.
Iturri horiek adierazi dutenez, Hamasek bitartekariei jakinarazi die "beharrezkoa dela Israelek Gaza utziko duela eta su-etena urratuko ez duela bermatzea". Taldeak duen kezka nagusia da Israelek ez duela bermatzen Trumpen plana osorik ezarriko denik eta bere tropak Palestinako lurretatik erretiratuko dituenik. Horrez gainera, iturrien hitzetan, Hamasek ez du onartuko "Gazako okupazioari zilegitasuna ematerik eta erresistentzia kriminalizatzerik".
Taldeko buruzagi guztiek partekatzen dituzten zalantzaz gain, iturriek arabera, Gazatik kanpo dauden taldeko ordezkarien artean bi jarrera daude. Batzuk prest daude plana babesteko, eta "su-etenaren eta nazioarteko bitartekariek Israelen hori beteko duela bermatzearen" alde egiten dute. Beste batzuk, ordea, ez daude Hamasen erabateko desarmearekin ados, ezta, segurtasunerako neurririk gabe, taldekideak erbesteratzearekin ere. Horrez gainera, amnistia beteko denaren bermeak faltan botatzen dituzte.
Joan den astelehenetik, hainbat bilera egin dira Dohan, Qatarreko hiriburuan. Horietan parte hartu dute, Hamaseko kideez gain, Qatarreko eta Egiptoko bitartekariek eta baita Turkiako ordezkariek ere.
Donald Trumpek "hiruzpalau egun" eman dizkio Hamasi erantzuteko, eta Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroaren babesa duela esan du.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan
Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.
Sussexeko dukeak, Harry eta Meghan, Erresuma Batura itzuliko dira, baina Errege Etxetik kanpo jarraituko dute
Sussexeko dukeek, Harryk eta Meghanek, Erresuma Batura itzultzea erabaki dute, eta han matrikulatu dituzte bi seme-alabak, Archie eta Lilibet, oraindik identifikatu gabeko ikastetxe batean. Bikoteak Errege Etxetik urrun jarraituko du eta Londrestik kanpo biziko da, hedabide britainiarren arabera.
Gutxienez 15 pertsona hil dira Errusiak Kieven aurka egindako erasoan
Ukrainako presidenteak salatu duenez, erasoan etxebizitza eraikinak, haurrentzako ospitale bat eta eskola bat kaltetu dira, eta Odesa eskualdean mugako postu bati eta gas azpiegitura bati eraso egin diete errusiarrek.
Gutxienez 107 pertsona hil dira urre-meategi bat hondoratuta Afrika Erdiko Errepublikan
Ustiategi irregularra Kamerungo mugatik gertu dago. Tokiko agintariek ohartarazi dute biktima kopuruak gora egingo duela erreskate-lanetarako baliabide urriak direla eta.
Eutanasia eta heriotza lagundua ahalbidetuko dituen legea promulgatu du Macronek
Legea Frantziako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, legea indarrean sartu aurretik eman beharreko ezinbesteko pausoa.
Haurrak Facebook eta Instagramera katigatu nahi izana ukatu du Metak epaiketa federalaren hasieran
29 estatu estatubatuarrek Facebook eta Instagram nahita manipulatu izana eta Interneten Haurren Pribatutasuna Babesteko Legea (COPPA) urratu izana leporatzen diote Metari.
AEBko bandera, kolono israeldarren aurrean babesteko erreminta
Loui Ridik Ohio utzi eta Zisjordaniara itzultzea erabaki du bere etxea eta familia kolono israeldarrengandik defendatu ahal izateko.
Bruselak Ceutan dauden migratzaile adingabeak Marokora itzultzearen alde egin du
Europako Batzordeko bozeramaile Markus Lammertek berretsi du hiri autonomoan legez kanpo dauden migratzaile guztiak itzuli behar direla, eta espero duela Espainiako eta Marokoko agintariek hori bermatzeko lan egingo dutela.
Baso-suteek ez dute tregoarik ematen Europan
Dozenaka sutek kontinente osoa kiskali dute uda honetan. Baso Suteei buruzko Europako Informazio Sistemaren (EFFIS) datuen arabera, abuztuaren 12ra arte 576.027 hektarea erre ziren lurraldean. Hauek dira sugarren suntsipena erakusten duten satelite-irudi batzuk.
AEB eta Iran bake-elkarrizketa "estraofizialak" egiten ari dira, Trumpen arabera
Bake Memorandumean ezarritako 60 eguneko epea amaitzen den egunean, AEBko presidenteak berretsi du Iranek amore eman beharko lukeela. Horrez gainera, Oman bonbardatzearekin ere mehatxu egin du, honek Ormuzeko itsasartearen kudeaketan esku hartuko balu.