Israelgo Armadak Global Sumud Flotillako hainbat ontzi abordatu ditu
Flotillak baieztatu duenez, gutxienez 'Alma' eta 'Sirius' ontziak abordatu dituzte. Azken horretan, Ada Colau Bartzelonako alkate ohia doa. Instagrameko mezu batean adierazi dutenez, tripulatzaileen segurtasuna berresteko lanean ari dira. Italiako Defentsa ministroak adierazi du ontzidia inguratuta dagoela eta Ashdodera (Israel) eramango dutela.
Itsasontzien seinalea galdu egiten da tarteka.
Israelgo Armada Global Sumud Flotillako hiru ontzitan sartu da asteazken honetan. Gazara laguntza humanitaria daraman 40 itsasoantziko taldeak Armadako ontzien presentzia atzeman duela iragarri eta gutxira izan da abordajea.
Oraingoz, Flotillak sare sozialetan argitaratu duenez, Israelgo tropek gutxienez hiru ontzi hartu dituzte: 'Alma', 'Adara' eta 'Sirius'. Azken horretan, Ada Colau Bartzelonako alkate ohia eta Espainiako naziotasuna duten beste hamar pertsona daude.
Era berean, ekimen humanitarioak salatu du Israelgo Armadak ur-kanoiak jaurti dituela Palestinatik 70 miliatara dauden ontzien aurka.
Colauk berak bideo bat argitaratu du sare sozialetan atxiloketaren berri emateko.
20:00ak aldera, Israelgo armadak irrati-ohartarazpen bat egin du ontzietako kideei nabigazioaren norabidea aldatzeko eskatuz, "blokeo-gune batera hurbiltzen ari" zirela ohartaraziz. "Gazari laguntza eman nahi" izanez gero, "ezarritako kanalen bidez" egiteko eskatu die eta gertatu zitekeenaren erantzule egin ditu.
Flotillako bozeramaile batek beste mezu batekin erantzun die Israelgo Defentsa Indarrei (FDI), eta azpimarratu du gerra-krimenak egiten ari dela, besteak beste, gosea gerra-arma gisa erabiltzeagatik, eta Nazioarteko Zuzenbidea urratzen ari dela, Palestinako enklabera iristeko saiakera justifikatuz.
Ekimen humanitarioak ontziekin komunikatzeko zailtasunak izaten ari direla salatu ditu.
Israelgo Atzerri Ministerioak jakinarazi duenez, Global Sumud Flotillako zenbait kide atxilotu dituzte "arazorik gabe". Bidaiariak Israelgo portu batera eramaten ari direla jakinarazi du eta Greta Thunberg aktibista erakusten duen mezu bat argitaratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan
Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.
Sussexeko dukeak, Harry eta Meghan, Erresuma Batura itzuliko dira, baina Errege Etxetik kanpo jarraituko dute
Sussexeko dukeek, Harryk eta Meghanek, Erresuma Batura itzultzea erabaki dute, eta han matrikulatu dituzte bi seme-alabak, Archie eta Lilibet, oraindik identifikatu gabeko ikastetxe batean. Bikoteak Errege Etxetik urrun jarraituko du eta Londrestik kanpo biziko da, hedabide britainiarren arabera.
Gutxienez 15 pertsona hil dira Errusiak Kieven aurka egindako erasoan
Ukrainako presidenteak salatu duenez, erasoan etxebizitza eraikinak, haurrentzako ospitale bat eta eskola bat kaltetu dira, eta Odesa eskualdean mugako postu bati eta gas azpiegitura bati eraso egin diete errusiarrek.
Gutxienez 107 pertsona hil dira urre-meategi bat hondoratuta Afrika Erdiko Errepublikan
Ustiategi irregularra Kamerungo mugatik gertu dago. Tokiko agintariek ohartarazi dute biktima kopuruak gora egingo duela erreskate-lanetarako baliabide urriak direla eta.
Eutanasia eta heriotza lagundua ahalbidetuko dituen legea promulgatu du Macronek
Legea Frantziako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, legea indarrean sartu aurretik eman beharreko ezinbesteko pausoa.
Haurrak Facebook eta Instagramera katigatu nahi izana ukatu du Metak epaiketa federalaren hasieran
29 estatu estatubatuarrek Facebook eta Instagram nahita manipulatu izana eta Interneten Haurren Pribatutasuna Babesteko Legea (COPPA) urratu izana leporatzen diote Metari.
AEBko bandera, kolono israeldarren aurrean babesteko erreminta
Loui Ridik Ohio utzi eta Zisjordaniara itzultzea erabaki du bere etxea eta familia kolono israeldarrengandik defendatu ahal izateko.
Bruselak Ceutan dauden migratzaile adingabeak Marokora itzultzearen alde egin du
Europako Batzordeko bozeramaile Markus Lammertek berretsi du hiri autonomoan legez kanpo dauden migratzaile guztiak itzuli behar direla, eta espero duela Espainiako eta Marokoko agintariek hori bermatzeko lan egingo dutela.
Baso-suteek ez dute tregoarik ematen Europan
Dozenaka sutek kontinente osoa kiskali dute uda honetan. Baso Suteei buruzko Europako Informazio Sistemaren (EFFIS) datuen arabera, abuztuaren 12ra arte 576.027 hektarea erre ziren lurraldean. Hauek dira sugarren suntsipena erakusten duten satelite-irudi batzuk.
AEB eta Iran bake-elkarrizketa "estraofizialak" egiten ari dira, Trumpen arabera
Bake Memorandumean ezarritako 60 eguneko epea amaitzen den egunean, AEBko presidenteak berretsi du Iranek amore eman beharko lukeela. Horrez gainera, Oman bonbardatzearekin ere mehatxu egin du, honek Ormuzeko itsasartearen kudeaketan esku hartuko balu.