Genozidioa Gazan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trumpen planaren lehen fasea "berehala" ezartzeko prestatzen ari da Israel

"AEBko presidentearekin eta bere taldearekin elkarlanean jarraituko dugu gerrari amaiera emateko, Israelek mahai gainean jarritako printzipioei jarraikiz, Trumpen ikuspegiarekin bat baitatoz gerra amaitzeko", adierazi du Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroaren prentsa bulegoak ohar labur batean.

El primer ministro Benjamín Netanyahu ha asegurado que no habrá Estado Palestino, y ha amenazado todos los países que lo reconozcan tras el anuncio de Reino Unido, Canadá, Australia y Portugal.
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa

Israelgo Gobernuak larunbat goizaldean jakinarazi duenez, Donald Trump AEBko presidentearen Gazako bake planaren lehen fasea "berehala" ezartzeko prestatzen ari da herrialdea.

"Presidentearekin eta bere taldearekin elkarlanean jarraituko dugu gerrari amaiera emateko, Israelek mahai gainean jarritako printzipioei jarraikiz, Trumpen ikuspegiarekin bat baitatoz gerra amaitzeko ", adierazi du Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroaren prentsa bulegoak ohar labur batean.

Ostiralean, Hamas prest agertu zen bahituak askatzeko, Trumpek diseinatutako planaren premisen arabera, baita bake akordioaren xehetasunak berehala negoziatzeko ere.

Trumpek txalotu egin du erakundearen erabakia sare sozialetan argitaratu duen bideo batean, eta goratu egin du halaber Gazako Zerrendako gerra "bukaeratik gertu" egotea.

Gainera, Israeli eskatu dio bonbardaketak berehala eteteko, Hamasen zaintzapean jarraitzen duten bahituak askatu bitartean.

Tel Aviveko Gobernuaren komunikatuak, baina, ez du agintari estatubatuarraren eskaera aipatzen. Are gehiago, tokiko hedabideek eta Qatarreko Al Jazeera telebista-kateak jakinarazi dutenez, Zerrendako erasoek ez dute etenik izan gauean zehar.

Besteak beste, Gazako Defentsa Zibileko bozeramaileak Telegrameko bere kanalean argitaratu du Gaza hiria "gupidarik gabeko bonbardaketen" biktima izaten ari dela.

Armadako buruak prest egoteko agindu du

Israelgo Armadako buru Eyal Zamirrek agindu du Trumpen panaren lehen faserako prest egotea.

Ohar batean, jakinarazi dute Zamirrek "egoeraren ebaluazio berezi bat" eskatu duela.

Ebaluazio horretan, "tropen segurtasuna" lehentasun dutela ere esa du Zamirrek. Horregatik, alerta eta zaintza maila gorena ezarri dute, "edozein mehatxuren aurrean" erantzuteko prest egoteko.

Zure interesekoa izan daiteke

Iran gizakateak zubia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irandarrek giza-kateak osatu dituzte zentral elektriko eta zubietan, Trumpen mehatxuen aurrean

Donald Trump AEBko presidenteak Ormuzeko itsasartea irekitzeko emandako epea amaitu baino ordu batzuk lehenago, Irango herritarrak kalera irten dira eta giza-kateak osatu dituzte zentral elektriko eta zubietan. Irango banderak, erresistentziarako deia egiten duten kartelak edota liderren argazkiak hartuta, azpiegitura publikoak erasotzea gerra-krimena dela salatu dute.

WASHINGTON (United States), 06/04/2026.- US President Donald Trump, along with Secretary of Defense Pete Hegseth (2-L), Chairman of the Joint Chiefs of Staff General Dan Caine (R), and CIA Director John Ratcliffe (L), briefs the media on Iran from the White House in Washington, DC, USA, 06 April 2026. EFE/EPA/JIM LO SCALZO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trump: "Ormuz zabaldu ezean, gau bakarrean suntsi dezakegu herrialde osoa"

Euskal Herrian goizaldeko 02:00ak direnean amaituko da Ormuzko itsasartea zabaltzeko Trumpek Irani emandako epea. Iranek Pakistanen bitartekaritzarekin proposatutako 10 puntuko dokumentua ez zaio, nonbait, nahikoa iruditu AEBko presidenteari. Iranek esan du negoziazioak ez direla mehatxuekin bateragarri. Israelek, bitartean, irandarrei ohartarazi die ez daitezela trenean ibili ez badute bizia arriskuan jarri nahi.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X