Andrej Babis trumpzaleak irabazi ditu hauteskundeak Txekian, eta herrialdearen norabide politikoa aldatu nahi du
Gobernua bere gain hartuz gero, badirudi Txekiak aldatu egingo duela bere atzerri eta defentsa politikarennorabidea, eta jarrera kritikoagoak izango dituela Ukrainarekin, Eslovakiarekin eta Hungariarekin lerrokatuz.
Babis, hauteskundeetako garaipena ospatzen. Argazkia: EFE
Andrej Babis dirudun agroindustrialak irabazi ditu larunbat honetan Txekian egin diren hauteskundeak, Ukrainari armak ematearen eta immigrazioaren aurkako programa eurokritikoarekin.
Boto-txartelen % 90 inguru zenbatuta, Babis lehen ministro ohi eta dirudunaren alderdiak botoen % 36 85 eserleku lortu ditu, Parlamentuak dituen 200etatik; eta jarduneko gobernuburuaren zentro liberaleko aliantzak, berriz, % 22,2 eta 50 diputatu.
Hirugarren da, zenbaketa horren arabera, Alkateen alderdia (Stan), egungo gobernuaren bazkide dena, % 10,9eko babesarekin eta 20 eserlekurekin, eta SPD alderdi errusiazale eta xenofoboa, berriz, berdinduta dago Piratak alderdi liberalarekin.
Piratek botoen % 8,4 lortu duten bitartean , Tomio Okamura txekiar-japoniarra buru duen SPD alderdiak % 8 lortu du, eta 16na eserleku izango dituzte hurrengo Parlamentuan.
Emaitza horrekin, Babisek gobernu bat osa lezake SPDren babesarekin, eta horrekin kanpo eta segurtasun politika irauli.
Bere burua "trumpista"tzat duen lehen ministro ohiak herrialdearen politika aldatu nahi du, hein batean Viktor Orbanen Hungariako gobernuaren jarrera errusiazaleekin bat eginez. Baina boterera itzultzea aliantza korapilatsuen araberakoa izango da, ez baitu bakarrik gobernatzeko gehiengorik lortu.
"Trumpista naiz, bere programarekin (Donald Trumpena) ados nagoelako" esan dizan du hautagai populistak, eta "Estatua enpresa bat bezala "kudeatuko duela agindu du.
Gobernua bere gain hartuz gero, badirudi Txekiak aldatu egingo duela bere atzerri eta defentsa politikaren norabidea, eta jarrera kritikoagoak izango dituela Ukrainarekin, Eslovakiaren eta Hungariaren antzera.
Gainera, ANO alderdiaren buru eta sortzailea Orbanen aliatu deklaratua da, baina analistek bere izaera pragmatikoa eta oportunista azpimarratzen dute, eta horrek Hungariako lehen ministroaren jarrera ideologiko gogorrenetatik urruntzen du.
Bere herrialdea NATOri eta EBri atxikitzea zalantzan jarri gabe, Babis Txekiar Errepublikan euroa sartzearen aurka dago.
2024ko uztailean eskuin muturreko taldearen sortzaileetako bat izan zen Europako Parlamentuan. Talde horretako kide dira, Fidesz (Orbanen alderdia) ez ezik, beste alderdi nazionalista batzuk ere, hala nola RN (Frantzia), Vox (Espainia) edo FPÖ (Austria).
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan
Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.
Sussexeko dukeak, Harry eta Meghan, Erresuma Batura itzuliko dira, baina Errege Etxetik kanpo jarraituko dute
Sussexeko dukeek, Harryk eta Meghanek, Erresuma Batura itzultzea erabaki dute, eta han matrikulatu dituzte bi seme-alabak, Archie eta Lilibet, oraindik identifikatu gabeko ikastetxe batean. Bikoteak Errege Etxetik urrun jarraituko du eta Londrestik kanpo biziko da, hedabide britainiarren arabera.
Gutxienez 15 pertsona hil dira Errusiak Kieven aurka egindako erasoan
Ukrainako presidenteak salatu duenez, erasoan etxebizitza eraikinak, haurrentzako ospitale bat eta eskola bat kaltetu dira, eta Odesa eskualdean mugako postu bati eta gas azpiegitura bati eraso egin diete errusiarrek.
Gutxienez 107 pertsona hil dira urre-meategi bat hondoratuta Afrika Erdiko Errepublikan
Ustiategi irregularra Kamerungo mugatik gertu dago. Tokiko agintariek ohartarazi dute biktima kopuruak gora egingo duela erreskate-lanetarako baliabide urriak direla eta.
Eutanasia eta heriotza lagundua ahalbidetuko dituen legea promulgatu du Macronek
Legea Frantziako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, legea indarrean sartu aurretik eman beharreko ezinbesteko pausoa.
Haurrak Facebook eta Instagramera katigatu nahi izana ukatu du Metak epaiketa federalaren hasieran
29 estatu estatubatuarrek Facebook eta Instagram nahita manipulatu izana eta Interneten Haurren Pribatutasuna Babesteko Legea (COPPA) urratu izana leporatzen diote Metari.
AEBko bandera, kolono israeldarren aurrean babesteko erreminta
Loui Ridik Ohio utzi eta Zisjordaniara itzultzea erabaki du bere etxea eta familia kolono israeldarrengandik defendatu ahal izateko.
Bruselak Ceutan dauden migratzaile adingabeak Marokora itzultzearen alde egin du
Europako Batzordeko bozeramaile Markus Lammertek berretsi du hiri autonomoan legez kanpo dauden migratzaile guztiak itzuli behar direla, eta espero duela Espainiako eta Marokoko agintariek hori bermatzeko lan egingo dutela.
Baso-suteek ez dute tregoarik ematen Europan
Dozenaka sutek kontinente osoa kiskali dute uda honetan. Baso Suteei buruzko Europako Informazio Sistemaren (EFFIS) datuen arabera, abuztuaren 12ra arte 576.027 hektarea erre ziren lurraldean. Hauek dira sugarren suntsipena erakusten duten satelite-irudi batzuk.
AEB eta Iran bake-elkarrizketa "estraofizialak" egiten ari dira, Trumpen arabera
Bake Memorandumean ezarritako 60 eguneko epea amaitzen den egunean, AEBko presidenteak berretsi du Iranek amore eman beharko lukeela. Horrez gainera, Oman bonbardatzearekin ere mehatxu egin du, honek Ormuzeko itsasartearen kudeaketan esku hartuko balu.