GENOZIDIOA GAZAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AEBko eta Turkiako bitartekariak asteazken honetan batuko dira Gazako bake negoziazioetara

Orain arteko elkarrizketen diskrezioa erabatekoa bada ere, gertuko iturriek baieztatu dute giroa "positiboa" dela. Egiptoko hainbat hedabidek zabaldu dutenez, baliteke ostegun edo ostiralean behin behineko akordio bat izatea mahai gainean. 



Gaza, gaur. Argazkia: EFE
Gaza, gaur. Argazkia: EFE

Gazarako bakea lortzeko Israelgo Gobernuaren eta Hamas talde islamiarraren arteko zeharkako elkarrizketen bigarren eguna  giro "positiboan" joan dela ziurtatu dute gertuko iturriek. Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidenteak orain egun batzuk mahai gainean jarritako bake-plana ari dira negoziatzen, hainbat bitarketariren laguntzarekin. Asteazken honetan, AEBko eta Turkiako lantaldeak batuko dira negoziazio mahaira, eta adituen arabera, egun erabakigarria izan daiteke. 

Trumpen planak, besteak beste, Hamasen esku daude bahitu israeldarrak askatzea, Gazarako gobernu teknokrata bat osatzea eta Hamas armagabetzea jasotzen ditu. 

Oraingoz, lehen bi egunotako bake-elkarrizketei buruzko informaziorik ez da zabaldu, diskrezioa erabatekoa baita. Nolanahi ere, gaur, Jalil al Haya Hamaseko talde negoziatzailearen buruak jakinarazi du Gazan bakea lortzeko "prest" daudela, baina "bermeak" nahi dituztela esan du, Israelek eraso militar guztiak etengo dituela ziurtatzeko. 

Bere aldetik,  arratsaldean Etxe Zurian egin duen agerraldi batean, Trumpek berretsi du bere herrialdeak "botere handia" duela eta "eskura duen guztia" egingo duela, Gazan bakea lortzeko. "Botere handia dugu eta eskura dugun guztia egingo dugu, akordioa bete dadin", esan du. 

Bi urte bete dira astearte honetan, Hamasek aurrekaririk gabeko erasoa egin zionetik Israeli. Berehala erantzun zuen Benjamin Netanyahuren Gobernuak: Gazako Zerrendaren aurkako bonbardaketa masiboekin hasi zena, erabateko genozidio bilakatu da. Horren erakusgarri, datuak: 67.000 hildako, gehienak, emakumeak eta haurrak; 168.000 zauritu; eta milioi erdi herritar baino gehiago goseteak harrapatuta. 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Iran gizakateak zubia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irandarrek giza-kateak osatu dituzte zentral elektriko eta zubietan, Trumpen mehatxuen aurrean

Donald Trump AEBko presidenteak Ormuzeko itsasartea irekitzeko emandako epea amaitu baino ordu batzuk lehenago, Irango herritarrak kalera irten dira eta giza-kateak osatu dituzte zentral elektriko eta zubietan. Irango banderak, erresistentziarako deia egiten duten kartelak edota liderren argazkiak hartuta, azpiegitura publikoak erasotzea gerra-krimena dela salatu dute.

WASHINGTON (United States), 06/04/2026.- US President Donald Trump, along with Secretary of Defense Pete Hegseth (2-L), Chairman of the Joint Chiefs of Staff General Dan Caine (R), and CIA Director John Ratcliffe (L), briefs the media on Iran from the White House in Washington, DC, USA, 06 April 2026. EFE/EPA/JIM LO SCALZO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trump: "Ormuz zabaldu ezean, gau bakarrean suntsi dezakegu herrialde osoa"

Euskal Herrian goizaldeko 02:00ak direnean amaituko da Ormuzko itsasartea zabaltzeko Trumpek Irani emandako epea. Iranek Pakistanen bitartekaritzarekin proposatutako 10 puntuko dokumentua ez zaio, nonbait, nahikoa iruditu AEBko presidenteari. Iranek esan du negoziazioak ez direla mehatxuekin bateragarri. Israelek, bitartean, irandarrei ohartarazi die ez daitezela trenean ibili ez badute bizia arriskuan jarri nahi.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X