Israelen eta Hamasen arteko lehen negozioazioak "positiboak" izan dira
Bilerak astelehenean hasi ziren, Egiptoko Xarm el-Xeikh bainuetxean, Itsaso Gorrian, Trumpen proposamenaren lehen fasea ezartzeko mekanismoak eta xehetasunak adosteko. Proposamenaren arabera, Hamasek bahitu guztiak askatuko ditu, Israelek ehunka palestinar aske uztearen truke.
Israelek Gaza bonbardatzen jarraitzen du astearte honetan. Argazkia. EFE.
Israelgo eta Palestinako Hamas taldearen negoziatzaileek Donald Trump AEBko presidenteak Gazarako proposatu duen bake-plana ezartzeari buruzko zeharkako elkarrizketekin jarraituko dute astearte arratsaldean, astearte goizaldean "giro positiboan" egindako lehen bileraren ostean, negoziazioetatik gertu dauden agentziek jakitera eman dutenez.
Egiptoko iturri baten arabera, lehen bilera horretan, Egipto, Qatar eta Turkia tartean zirela, Israel eta Hamasen ordezkariek "egungo negoziazio-txandarako bide-orria jorratu zuten, baita elkarrizketen egutegia ere".
Lehen erronda astelehenean hasi zen, Egiptoko Xarm el-Xeikh bainuetxean, Itsaso Gorrian, Trumpen proposamenaren lehen fasea ezartzeko mekanismoak eta xehetasunak adosteko. Proposamenaren arabera, Hamasek bahitu guztiak askatuko ditu, Israelek ehunka palestinar aske uztearen truke.
Iturriak azaldu duenez, talde islamistak Israelek Gazako Zerrendaren kontrako bonbardaketak bertan behera uzteko eskatu du lehen bilera horretan, "bahituak askatzeko benetako oztopo direlako", eta azpimarratu du elkarrizketek "astearte eguerditik aurrera" jarraituko dutela.
Bestalde, Palestinako iturri batek esan du bitartekariak truke-prozesurako epe argi bat ezartzen eta su-etena finkatzen saiatzen ari direla, eta adierazi duenez "elkarrizketek hainbat egun iraungo dute, bi aldeen jarrerak elkarrengandik urrun daudenez gero".
Adierazi duenez, negoziazioak "ez dira segurtasun kontuetara mugatzen; su-etenaren osteko Gazako Zerrendaren administrazioaren ingurukoak ere badira, bai eta Gazan egonkortasuna mantentzeko eta berreraikuntza gainbegiratzeko behin-behineko nazioarteko indar bat eratzeari buruzkoak ere".
Trumpen planaren arabera, 2023ko urriaren 7an Israelgo lurraldean eraso egin zuenetik Hamasek bahituta dituen israeldar guztiak, bizirik nahiz hilda daudenak, askatzea da lehen fasearen helburua, Israelek ehunka palestinar aske uztearen truke. Izan ere, lehen fase horretan lan egingo dute Egipton egingo dituzten negoziazioetan.
Proposamenak Zerrenda desmilitarizatzea eta etorkizunean Palestinako Estatua ezartzea negoziatzeko aukera ere jasotzen ditu, Netanyahuk aukera hori baztertzen duen arren.
Iturri horren arabera, Hamaseko negoziatzaileek "bermeen eta gainbegiratze eraginkorraren beharra azpimarratzen dute, ziurtatu ahal izateko Israelek edozein akordio bete egingo duela, operazio militarrak eteteari eta Indarrak Zerrendatik erretiratzeari dagokienez, batik bat". Hamasen negoziazio-ordezkaritzak Khalil al-Hayya du buru. Al-Hayya onik atera zen joan den irailaren 9an bera eta taldeko beste kide batzuk Qatarren bilduta zeudela Israelek haien kontra egindako bonbardaketatik.
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak igandean agindu zion Ron Dermer Gai Estrategikoetarako ministroari ordezkaritzaren buru izateko, baina asteazkenera arte ez da Egiptora joango. Bateratsu iritsiko dira Steve Witkoff AEBko Ekialde Hurbilerako ordezkari berezia eta Jared Kushner Trumpen suhia ere, iturrien arabera.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan
Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.
Sussexeko dukeak, Harry eta Meghan, Erresuma Batura itzuliko dira, baina Errege Etxetik kanpo jarraituko dute
Sussexeko dukeek, Harryk eta Meghanek, Erresuma Batura itzultzea erabaki dute, eta han matrikulatu dituzte bi seme-alabak, Archie eta Lilibet, oraindik identifikatu gabeko ikastetxe batean. Bikoteak Errege Etxetik urrun jarraituko du eta Londrestik kanpo biziko da, hedabide britainiarren arabera.
Gutxienez 15 pertsona hil dira Errusiak Kieven aurka egindako erasoan
Ukrainako presidenteak salatu duenez, erasoan etxebizitza eraikinak, haurrentzako ospitale bat eta eskola bat kaltetu dira, eta Odesa eskualdean mugako postu bati eta gas azpiegitura bati eraso egin diete errusiarrek.
Gutxienez 107 pertsona hil dira urre-meategi bat hondoratuta Afrika Erdiko Errepublikan
Ustiategi irregularra Kamerungo mugatik gertu dago. Tokiko agintariek ohartarazi dute biktima kopuruak gora egingo duela erreskate-lanetarako baliabide urriak direla eta.
Eutanasia eta heriotza lagundua ahalbidetuko dituen legea promulgatu du Macronek
Legea Frantziako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, legea indarrean sartu aurretik eman beharreko ezinbesteko pausoa.
Haurrak Facebook eta Instagramera katigatu nahi izana ukatu du Metak epaiketa federalaren hasieran
29 estatu estatubatuarrek Facebook eta Instagram nahita manipulatu izana eta Interneten Haurren Pribatutasuna Babesteko Legea (COPPA) urratu izana leporatzen diote Metari.
AEBko bandera, kolono israeldarren aurrean babesteko erreminta
Loui Ridik Ohio utzi eta Zisjordaniara itzultzea erabaki du bere etxea eta familia kolono israeldarrengandik defendatu ahal izateko.
Bruselak Ceutan dauden migratzaile adingabeak Marokora itzultzearen alde egin du
Europako Batzordeko bozeramaile Markus Lammertek berretsi du hiri autonomoan legez kanpo dauden migratzaile guztiak itzuli behar direla, eta espero duela Espainiako eta Marokoko agintariek hori bermatzeko lan egingo dutela.
Baso-suteek ez dute tregoarik ematen Europan
Dozenaka sutek kontinente osoa kiskali dute uda honetan. Baso Suteei buruzko Europako Informazio Sistemaren (EFFIS) datuen arabera, abuztuaren 12ra arte 576.027 hektarea erre ziren lurraldean. Hauek dira sugarren suntsipena erakusten duten satelite-irudi batzuk.
AEB eta Iran bake-elkarrizketa "estraofizialak" egiten ari dira, Trumpen arabera
Bake Memorandumean ezarritako 60 eguneko epea amaitzen den egunean, AEBko presidenteak berretsi du Iranek amore eman beharko lukeela. Horrez gainera, Oman bonbardatzearekin ere mehatxu egin du, honek Ormuzeko itsasartearen kudeaketan esku hartuko balu.