TITULAR NAGUSIAK
Guardar
Quitar de mi lista

Albiste izango dira: Gazako bake negoziazioak, EAJ eta PSE-EEren arteko desadostasunak eta Bernedo auzia

Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

FOTODELDÍA Frontera Gaza-Israel, 06/10/2025.- Tropas israelíes patrullan la frontera entre Israel y Gaza, este lunes. El 7 de octubre se cumplen dos años desde que el grupo militante palestino Hamás lanzó un ataque sorpresa contra Israel, tomando decenas de rehenes y matando a casi 1.200 personas. En respuesta, Israel inició su guerra contra Gaza, que ha matado a más de 66.000 personas, desplazado a millones y destruido el enclave palestino. EFE/ Atef Safadi
Gaza. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko urriaren 8an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

Gazako bake negoziazioak: Gaur AEBko eta Turkiako lantaldeak batuko dira Gazako bake negoziazioetara, eta adituen arabera, egun erabakigarria izan daiteke. Egiptoko hainbat hedabidek zabaldu dutenez, baliteke ostegun edo ostiralean behin behineko akordio bat izatea mahai gainean. 

EAJ eta PSE-EEren arteko desadostasunak: Eneko Anduezak egindako adierazpenek hautsak harrotu dituzte sozialisten eta jeltzaleen artean. Aitor Esteban EAJren EBBko presidenteak erakundeen egonkortasuna zalantzan jartzea eta "beharrezkoa ez den" mesfidantza sortzea egotzi dio Anduezari.

Bernedo auzia: Gipuzkoako Foru Aldundiak hitzordua du gaur epaitegietan. Izan ere, Bernedo auzian akusazio partikular gisa aurkeztu da eta Gasteizko Instrukzio 3. epaitegiak Gipuzkoako Foru Aldundia deitu du asteazken honetarako. 

Te puede interesar

Fotografía de archivo del 11 de diciembre de 2025 que muestra a la líder opositora venezolana María Corina Machado hablando durante una conferencia de prensa tras recibir el Premio Nobel de la Paz 2025, en Oslo (Noruega)
18:00 - 20:00
EN DIRECTO
Hace  min.

Machadok eskerrak eman dizkio Trumpi Maduro atxikitzeagatik eta lehenbailehen itzultzeko asmoa agertu du

Fox News telebista katean egindako elkarrizketa batean, Machadok adierazi du bera buru duen oposizioak Venezuela Ameriketako energia gune bihurtuko lukeela, atzerriko inbertsioaren segurtasuna bermatzeko zuzenbide estatua berrezarri eta Maduroren agintaldian herrialdetik ihes egin zuten venezuelarren itzulera erraztu. Hala ere, Trumpek Venezuelako gobernua Machadoren esku uztea baztertu du, herrialdearen babesik ez duela argudiatuta. 

Cargar más
Publicidad
X