AEBko eta Turkiako bitartekariak asteazken honetan batuko dira Gazako bake negoziazioetara
Orain arteko elkarrizketen diskrezioa erabatekoa bada ere, gertuko iturriek baieztatu dute giroa "positiboa" dela. Egiptoko hainbat hedabidek zabaldu dutenez, baliteke ostegun edo ostiralean behin behineko akordio bat izatea mahai gainean.
Gazarako bakea lortzeko Israelgo Gobernuaren eta Hamas talde islamiarraren arteko zeharkako elkarrizketen bigarren eguna giro "positiboan" joan dela ziurtatu dute gertuko iturriek. Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidenteak orain egun batzuk mahai gainean jarritako bake-plana ari dira negoziatzen, hainbat bitarketariren laguntzarekin. Asteazken honetan, AEBko eta Turkiako lantaldeak batuko dira negoziazio mahaira, eta adituen arabera, egun erabakigarria izan daiteke.
Trumpen planak, besteak beste, Hamasen esku daude bahitu israeldarrak askatzea, Gazarako gobernu teknokrata bat osatzea eta Hamas armagabetzea jasotzen ditu.
Oraingoz, lehen bi egunotako bake-elkarrizketei buruzko informaziorik ez da zabaldu, diskrezioa erabatekoa baita. Nolanahi ere, gaur, Jalil al Haya Hamaseko talde negoziatzailearen buruak jakinarazi du Gazan bakea lortzeko "prest" daudela, baina "bermeak" nahi dituztela esan du, Israelek eraso militar guztiak etengo dituela ziurtatzeko.
Bere aldetik, arratsaldean Etxe Zurian egin duen agerraldi batean, Trumpek berretsi du bere herrialdeak "botere handia" duela eta "eskura duen guztia" egingo duela, Gazan bakea lortzeko. "Botere handia dugu eta eskura dugun guztia egingo dugu, akordioa bete dadin", esan du.
Bi urte bete dira astearte honetan, Hamasek aurrekaririk gabeko erasoa egin zionetik Israeli. Berehala erantzun zuen Benjamin Netanyahuren Gobernuak: Gazako Zerrendaren aurkako bonbardaketa masiboekin hasi zena, erabateko genozidio bilakatu da. Horren erakusgarri, datuak: 67.000 hildako, gehienak, emakumeak eta haurrak; 168.000 zauritu; eta milioi erdi herritar baino gehiago goseteak harrapatuta.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan
Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.
Sussexeko dukeak, Harry eta Meghan, Erresuma Batura itzuliko dira, baina Errege Etxetik kanpo jarraituko dute
Sussexeko dukeek, Harryk eta Meghanek, Erresuma Batura itzultzea erabaki dute, eta han matrikulatu dituzte bi seme-alabak, Archie eta Lilibet, oraindik identifikatu gabeko ikastetxe batean. Bikoteak Errege Etxetik urrun jarraituko du eta Londrestik kanpo biziko da, hedabide britainiarren arabera.
Gutxienez 15 pertsona hil dira Errusiak Kieven aurka egindako erasoan
Ukrainako presidenteak salatu duenez, erasoan etxebizitza eraikinak, haurrentzako ospitale bat eta eskola bat kaltetu dira, eta Odesa eskualdean mugako postu bati eta gas azpiegitura bati eraso egin diete errusiarrek.
Gutxienez 107 pertsona hil dira urre-meategi bat hondoratuta Afrika Erdiko Errepublikan
Ustiategi irregularra Kamerungo mugatik gertu dago. Tokiko agintariek ohartarazi dute biktima kopuruak gora egingo duela erreskate-lanetarako baliabide urriak direla eta.
Eutanasia eta heriotza lagundua ahalbidetuko dituen legea promulgatu du Macronek
Legea Frantziako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, legea indarrean sartu aurretik eman beharreko ezinbesteko pausoa.
Haurrak Facebook eta Instagramera katigatu nahi izana ukatu du Metak epaiketa federalaren hasieran
29 estatu estatubatuarrek Facebook eta Instagram nahita manipulatu izana eta Interneten Haurren Pribatutasuna Babesteko Legea (COPPA) urratu izana leporatzen diote Metari.
AEBko bandera, kolono israeldarren aurrean babesteko erreminta
Loui Ridik Ohio utzi eta Zisjordaniara itzultzea erabaki du bere etxea eta familia kolono israeldarrengandik defendatu ahal izateko.
Bruselak Ceutan dauden migratzaile adingabeak Marokora itzultzearen alde egin du
Europako Batzordeko bozeramaile Markus Lammertek berretsi du hiri autonomoan legez kanpo dauden migratzaile guztiak itzuli behar direla, eta espero duela Espainiako eta Marokoko agintariek hori bermatzeko lan egingo dutela.
Baso-suteek ez dute tregoarik ematen Europan
Dozenaka sutek kontinente osoa kiskali dute uda honetan. Baso Suteei buruzko Europako Informazio Sistemaren (EFFIS) datuen arabera, abuztuaren 12ra arte 576.027 hektarea erre ziren lurraldean. Hauek dira sugarren suntsipena erakusten duten satelite-irudi batzuk.
AEB eta Iran bake-elkarrizketa "estraofizialak" egiten ari dira, Trumpen arabera
Bake Memorandumean ezarritako 60 eguneko epea amaitzen den egunean, AEBko presidenteak berretsi du Iranek amore eman beharko lukeela. Horrez gainera, Oman bonbardatzearekin ere mehatxu egin du, honek Ormuzeko itsasartearen kudeaketan esku hartuko balu.