Israelgo Armadak iragarri du su-etena indarrean dela Gazan
Hartara, israeldar tropak Gazatik irteten hasi dira, eta bahituak askatzeko Hamasek duen 72 orduko epea hasi da.
Su-eten akordioa eta Donald Trump AEBko presidentearen Gazarako planaren lehen fasea indarrean dira gaurdanik, itunari jarraikiz, Israelgo tropak Zerrendatik irteten hasi direnetik.
"Su-eten akordioa 12:00etan (09:00 GMT) sartu da indarrean", baieztatu du Armadak. Horrekin batera, abian da 48 bahituak askatzeko Hamasek duen 72 orduko epea ere.
Zerrendaren barruko "marra horia" —akordioa iragartzean Etxe Zuriak erakutsi zuen mapan ikus daiteke— atzean utzi dute tropek, eta EFE albiste agentziak egiaztatu du milaka gazatar iparralderantz mugitzen hasi direla, Gaza hirirantz hain zuzen ere, Al Rashid kostaldeko bidea hartuta.
Netzarim korridorean, hiriburuaren hegoaldean, dagoen kontrol postua ere utzi dute soldaduek.
Armadako bozeramaile Avichay Adraeeren esanetan, Gazako hegoaldetik iparraldera mugitzea baimendu dute, bai Rashidetik, bai Salah al Dineko errepidetik, baina ohartarazi du enklabearen iparraldea —Beit Hanoun, Beit Lahia eta Shujaiya— arriskutsua dela oraindik, "tropa pilaketagatik", besteak beste.
Israelgo Gobernuak oniritzia eman dio lehen faseari
Israelgo Gobernuak oniritzia eman dio bart Hamasekin Gazarako adostutako bake planaren lehen faseari. Akordioa berretsi ondoren, 24 orduko epean sartuko da indarrean su-etena. Halaber, adostutakoaren arabera, Hamasek bahitu guztiak askatuko ditu, soldadu israeldarrak partzialki erretiratzen hasiko dira eta giza laguntza Gazako Zerrendan sartzen hasiko da.
Eztabaidak 3 ordu baino gehiago iraun du, gobernu barruan kontrako jarrerak agertu direlako, baina gehiengo zabalarekin onartu dute azkenean.
Trumpen ustez, bahituak astelehenean edo asteartean askatuko dituzte
Donald Trump AEBko presidenteak igandean Ekialde Hurbilera joango dela iragarri du ostegun honetan, Gazako su-etenerako akordioaz aritu denean. Horrez gain, bahitu israeldarrak datorren asteko "astelehenean edo asteartean" askatuko dituztela esan du.
Hamasek aitortu du "bermeak" jaso dituela
Khalil Al-Hayya Hamaseko negoziazio taldeko buruaren hitzetan, “gerra benetan amaitu dela” erakusten duten “bermeak” eman dizkiete "Estatu Batuetako, herrialde arabiarretako eta Turkiako bitartekariek”.
Telebista bidez emandako hitzaldian esan du lanean jarraituko dutela bake planaren "gainerako pausoak burutu daitezen” eta Palestinako herriaren “interesak eta autodeterminazioa lortzeko, Jerusalem hiriburu izango duen Estatu independente bat lortu arte".
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek iragarri du Hezbollahko buruzagiaren idazkaria eta iloba hil duela
Hildakoa Ali Yusef Harshi da, Naim Qassemen iloba.
Iranek itxi egin du Ormuzko itsasartea, hainbat orduz irekita egon ondoren
Itsasartea irekita egon da hainbat orduz. Itsasoko trafikoa monitorizatzen duten plataformek mugimenduak atzeman dituztela adierazi dute. Hala ere, Israelek Libanori egindako erasoaren ostean, Irango agintariek berriro etenarazi dute petrolio-ontzien nabigazioa, Guardia Iraultzailearekin lotutako Fars agentziak jakinarazi duenez.
Milaka indigena Brasiliara iritsi dira, 2026ko Lur Librea Kanpamentuan parte hartzeko
Brasilgo indigenek martxa bat egin dute Brasilgo Kongresu Nazionalera euren eskubideak aldarrikatzeko, Brasilian urtero egiten duten kanpaldiaren testuinguruan.
Israelek gutxienez 250 pertsona hil ditu Libanoren aurka egindako "erasorik handienean", su-etena izan arren
AEB eta Iranen artean bitartekari lanak egin dituen Pakistanen arabera, Libanori ere eragiten dio tregoak. Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak, ordea, akordiotik kanpo utzi du herrialdea.
Iranen bake-plan proposamenaren hamar gakoak
Iranek arma nuklearrak ez fabrikatzeko konpromisoa hartu du, eta bere kontrako zigor guztiak kentzea eta jasandako kalteak konpentsatzeko funts bat sortzea eskatu du. Horiek dira, besteak beste, Teheranek AEBrekin gerra amaitzea negoziatzeko aurkeztu duen planaren puntuak.
AEBk eta Iranek bi asteko su-etena adostu dute, Ormuz ireki egingo dutela bermatuta
Pakistanen bitartekaritzak su-eten akordioa lortzea ahalbidetu du. Ituna berehala sartuko da indarrean, eta Islamabadeko bake negoziazioei ateak irekiko dizkie.
Irandarrek giza-kateak osatu dituzte zentral elektriko eta zubietan, Trumpen mehatxuen aurrean
Donald Trump AEBko presidenteak Ormuzko itsasartea irekitzeko emandako epea amaitu baino ordu batzuk lehenago, Irango herritarrak kalera irten dira, eta giza-kateak osatu dituzte zentral elektriko eta zubietan. Irango banderak, erresistentziarako aldarriak eta liderren argazkiak hartuta, azpiegitura publikoak erasotzea gerra-krimena dela salatu dute.
Trumpen azken mehatxua: "Gaur gauean zibilizazio oso bat hilko da"
Irani emandako ultimatuma amaitzeko ordu gutxiren faltan, agintari estatubatuarrak iragarri du gaur "munduaren historia luze eta konplexuko unerik garrantzitsuenetako bat" biziko dela.
Petrolioaren prezioa, gorantz: 111 dolarrera iritsi da; Iranen aurkako erasoaren aurretik, 72 dolarrean zegoen
Trumpen ultimatuma amaitzeko ordu batzuk falta direnean, Irango gerra gelditzeko balizko akordio baten zain jarraitzen dute merkatuek.
Trump: "Ormuz zabaldu ezean, gau bakarrean suntsi dezakegu herrialde osoa"
Euskal Herrian goizaldeko 02:00ak direnean amaituko da Ormuzko itsasartea zabaltzeko Trumpek Irani emandako epea. Iranek Pakistanen bitartekaritzarekin proposatutako 10 puntuko dokumentua ez zaio, nonbait, nahikoa iruditu AEBko presidenteari. Iranek esan du negoziazioak ez direla mehatxuekin bateragarri. Israelek, bitartean, irandarrei ohartarazi die ez daitezela trenean ibili ez badute bizia arriskuan jarri nahi.