Gazako zerrenda
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Laguntza humanitarioa daramaten kamioiak Rafahko pasabidetik sartzen hasi dira

Iragarkia
UNRWA agentziak jakinarazi duenez, hasi dira laguntza humanitarioko kamioiak Rafah pasabidetik sartzen, Gazara bidean. Laguntzaz beteriko 6.000 kamioi prest dira jada. Aurreikuspena da egunero 600 sartzea.
18:00 - 20:00

Laguntza humanitarioa daraman kamioi bat, Rafahko pasabidean. Bideotik hartutako irudia.

UNRWA agentziak jakinarazi duenez, Gazara laguntza humanitarioa daramaten kamioiak Rafahko pasabidetik sartzen hasi dira. Dirudienez, 6.000 kamioi inguru daude bertatik pasatzeko prest. Aurreikuspenen arabera, 600 kamioi sartuko dira egunean.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X