Dena prest Reim base militarrean 20 bahitu hartzeko Hamasen esku
Dena prest dago Hamasen esku dauden 20 bahituei harrera egiteko. Talde palestinarrak jakinarazi duenez, presoak elkartuta daude nazioarteko Gurutze Gorriaren esku uzteko zain.
Nazioarteko albiste gehiago
Gaza berreraikitzeko nazioarteko konferentzia "historikoa" egingo dute astelehen honetan Egipton
Nazioarteko 30 buruzagi baino gehiago bilduko dira astelehen honetako ekitaldian, tartean, Donald Trump, Pedro Sanchez eta Emmanuel Macron. Israelek, ordea, ez du bileran parte hartuko.
Laguntza humanitarioa Gazara sartzen hasi da, eta erabat suntsituta ikusi dute
Xabier Madariaga EITBk Ekialde Hurbilean duen bidali berezia bertatik bertara jarraitzen ari da laguntza humanitarioaren sarrera Gazan. Ehunka kamioi, merkantziaz gainezka, erabat suntsituta dagoen eremu batera sartzen ari dira. Kontserbak, ura eta detergenteak dira eraman dituzten lehen produktuak.
Horrela askatuko dituzte Hamasen eskuetan dauden azken bahituak
Dena prest dago Israelgo bahituak askatzeko. Gazatik Reimeko base militarrera eramango ditu armada israeldarrak, eta handik ospitaleetara. Israeldik, Mikel Reparaz EITBko nazioarteko buruak azaldu digu nola askatuko dituzten azken bahitu horiek.
Bahitu israeldarren senideek azken manifestazioa egin dute Tel Aviven
2023ko urriaren 7ko erasotik bahituta dituzten herritarrak askatzeko eskatu dute azkenekoz. Testuingurua beste bat dela bildu dira oraingo honetan, su-etena indarrean delako. AEBren bitartekaritzari esker lortutako akordio horren arabera, 72 orduko epean askatuko ditu Hamasek oraindik bizirik dauden 20 bahitu.
Laguntza humanitarioa daramaten kamioiak Rafahko pasabidetik sartzen hasi dira
UNRWA agentziak jakinarazi duenez, Gazara laguntza humanitarioa daramaten kamioiak Rafahko pasabidetik sartzen hasi dira. Dirudienez, 6.000 kamioi inguru daude bertatik pasatzeko prest. Aurreikuspenen arabera, 600 kamioi sartuko dira egunean.
Gazatar askorentzat "etxera bueltatzea" metafora bat besterik ez da
Irudiek ongi erakusten dute Gazaren gaur egungo egoera. Osasun Ministerioaren arabera, 7.000 hildako daude hondakinen azpian. 3.600 desagertutako pertsonak omen dira; beste hainbeste, ordea, inork erreklamatuko ez dituen susmoa dute, 2.700 familia oso akabatu dituztela uste baitute.
Lehen gau "lasaia" Gazan, hainbat hilabetez etengabe bonbardatu ostean
Milaka gazatar hasi dira jada hiriaren hegoaldeko babeslekuak uzten eta Gazara itzultzen. Bien bitartean, soldadu israeldar askok oraindik ez dute "lerro horia" igaro, bahituen eta presoen trukea oraindik ez baitute egin.
Trump, Machadok irabazitako Bakearen Nobel sariaren inguruan: "Berak deitu dit, eta nire omenez onartzen duela esan dit"
Donald Trump AEBko presidenteak esan du Maria Corina Machadok, 2025eko Bakearen Nobel saria jaso duen venezuelarrak, dei egin diola ostiral honetan, saria bere omenez onartu duela esateko. Trump txantxetan aritu da horren inguruan.
Trump Israelera eta Egiptora joango da, Hamasek eta Israelek sinatutako akordioarekin lotuta
Dirudienez, AEBko presidenteak Gazari buruzko goi-bilera moduko bat egiteko asmoa du Egipton, eta datorren astearen hasieran buruzagi europarrak eta arabiarrak elkartu nahi ditu bertan. Sanchezek jakinarazi du bertan izango dela.