Zer da Israel Gazatik erretiratzeko lehen fasea markatzen duen "marra horia”?
Aste honetan, Israelek lerro imajinario hori igaro duten 20 gazatar baino gehiago hil ditu, denak etxera itzuli nahian ari zirenean.
Erretiratze-lerroak, faseen arabera. Eremu bakoitzaren kanpoko aldeak markatzen du muga. Egilea: EITB.
Duela astebete Gazako Zerrendan su-etena hasi zenean, sinatutako akordioan jasotzen zenaren ildotik, Israelgo Armadak atzera egin behar izan zuen "lerro horia" izenekora. Eremu horren atzean jarraitzen dute tropa israeldarrek, eta, ordutik, askotan egin diete eraso eremuaren muga-inguruan zebiltzan herritarrei.
Aste honetan, 20 gazatar baino gehiago hil ditu Israelek, Gazatarren osasun agintarien arabera, etxera itzultzen ari zirenean. Armadaren esanetan, "lerro horia" (imajinarioa eta seinaleztatu gabea) gainditu zuten.
Hamasek eta Israelek sinatutako akordioaren arabera, su-etenak Gazako Zerrenda osoa hartzen du, eta Israelgo Armada "lerro horia" deituriko perimetro bateraino erretiratu behar izan da lehen fasean, baina horrek ez du esan nahi su-etena ez dagoenik bertan ere indarrean. Hala ere, Armadak eremu horren barruan bidezko defentsa argudiatu du bere tropen aurkako mehatxu ororen eta gerturatzen diren herritarren aurka tiro egiteko.
Zer da "marra horia"?
"Lerro horia" Israelgo Armadak Gazatik erretiratzeko Israelen eta Hamasen arteko su-eten akordioan hitzartu ziren hiru faseetako lehenengoan atzera egin behar zuen eremua zehazten duen muga imajinarioa da
Lerro horren eta Gaza eta Israel arteko mugaren arteko perimetroa Israelen kontrolpean dago, eta Zerrendaren % 50 baino zertxobait gehiago hartzen du.
Horregatik, herri batzuk lerro horretatik kanpo gelditzen dira, eta gazatarrek ez dute oraindik horietara joateko baimenik, Israelgo Armadaren erasoa jasateko arriskuagatik; Beit Hanoun (iparraldea) eta Rafah (hegoaldea), esaterako, lerro horitik kanpo daude.
Donald Trump AEBko presidenteak akordioa iragarri zuenean zabaldutako mapa baten arabera, lerro horiaren eta Zerrendaren eta Israelen arteko mugaren artean dagoen eremu militarrak 1,5 kilometroko zabalera du alderik estuenean eta 6,5 kilometrokoa zabalenean (Rafah hiria hartzen du).
Eskala-mapa horrek ez du lur-gaineko erreferentzia espezifikorik zehazten.
Seinaleztapen falta
Marra horia ez da inoiz seinaleztatuta egon herritarrentzat, eta, beraz, gazatar asko ahoz ahoko informazioarekin edo bistan tankeak dituzten ala ez begiratuta gidatu dira lerroa non dagoen asmatzen saiatzeko.
"Bizi garen eremuetan baino ez gara mugitzen. Leku bat arriskutsua den jakin nahi badut, jendeari galdetzen diot: inor egon al da han azken orduetan? Egoera arriskutsua da. Bizilagunek ematen digute benetan gertatzen denaren berri", azaldu du Mohamed Badaui hiriburuko Zeitun auzoko bizilagunak.
Ostiral honetan, Israel Katz Israelgo Defentsa ministroak iragarri du Israelgo Armada Palestinako lurraldean alegiazko muga hori seinaleztatzen ari dela, herritarrek jakin dezaten nondik nora doan.
Israelen erretiratzearen bilakaera
Israel Gazatik erretiratzeko bigarren fasean, tropak lerro berri batera egin beharko dute atzera, "lerro gorria" deiturikora, Gazako lurraldearen % 40 inguru utzita Armadaren kontrolpean.
Nazioarteko Egonkortze Indarrak Gazan sartzen direnean igaroko dira bigarren fase horretara, su-etenerako akordioan adostu bezala. Egonkortze indar hori izango da eremuko segurtasuna gainbegiratu eta ondoren Gazan arituko den Polizia trebatuko duena.
Hala ere, ez dute jakitera eman noiz sartuko den Gazan Egonkortze Indarra.
Erretiratzearen hirugarren fasean, Israelgo Armadak "segurtasun perimetroa" atzeratuko du, Gazako lurren % 15 inguru okupatuta. Zerrendaren eta Israelen arteko mugaren ondotik igaroko da, eta bertan modu mugagabean ezarriko dira soldaduak, eperik gabe. Perimetro horrek Gazarako funtsezko puntuak hartzen ditu bere barnean; Rafahko pasabidea, esaterako, Egiptoko mugan.
Zure interesekoa izan daiteke
Alemaniak Errusia jo du Leipzigeko aireportuaren aurkako erasoaren erantzuletzat
Aireportu hori armak bidaltzeko gune neuralgikoa da, Ukrainako gerrarekin lotutakoak barne.
Mila lagun baino gehiago hil dira Nepalen uholdeen ondorioz, eta 3900 pertsona desagertu dira
21.000 agente baino gehiago ari dira bilaketa eta erreskate lanetan, eta 11.814 pertsona erreskatatzea lortu dute, 253 atzerritar barne.
Sheinek estreinako makala egin du Hong Kongeko burtsan, eta % 4ko galerekin dabil
Txinako ehungintza erraldoiak zulo handiekin hasi du burtsako ibilbidea, eta % 10eko galerak ere izan ditu uneren batean. Bien bitartean, gaur, asteartea, abiatuko du Frantziak negozio eredu horren aurkako eraso fiskala, produktu bakoitzaren gaineko 12 eurorainoko kargak martxan jarriz.
Epaimahai batek errudun jo du Duane "Keffe D" Davis, Tupac Shakur raperoaren hilketagatik
Duane "Keffe D" Davis errudun jo du epaimahai batek, lehen graduko hilketa leporatuta, Las Vegasen (Nevada), 1996an Tupac Shakur rap abeslari ikonikoa hil zuen tiroketa antolatzeagatik.
AEBk eta Iranek erasoei ekin diete berriro Ekialde Hurbilean
Armada estatubatuarrak bi plataforma bonbardatu ditu goizaldean eta bi pertsona hil ditu. Iranek Jordaniako eta Arabiar Emirerri Batuetako base militarrei eraso eginez erantzun du.
900 pertsona baino gehiago hil dira eta 4.200 daude desagertuta, Nepalgo uholdeen ondotik
39 herrialdetatik Nepalera joandako 590 lagun falta dira. Bestalde, Rasuwagadhi proiektu hidroelektrikoko tunel bateko bilaketa lanak amaitu dituzte. Uste zuten dozenaka langile zeudela bertan harrapatuta, baina ez dute inor aurkitu.
Tentsioak gora egin du Ekialde Hurbilean, Iranek eta AEBk elkarri eraso egin baitiote
AEBk Larek uhartea bonbardatu izanari erantzuteko, Washingtonek Jordanian eta Arabiar Emirerri Batuetan dituen instalazio militarren aurka jo du Teheranek. Gainera, "super petrolio-ontzi" batek su hartu du Ormuzen, bi mina lehertuta.
Gutxienez pertsona bat hil eta 15 desagertu dira Coloradoko Arroila Handian bat-batean izandako uholdeetan
Ekaitz eta euri-jasa handiak aurreikusi dituzte, eta "bat-bateko ur-goraldiak, lur- eta harri-jausiak" egon daitezkeela ohartarazi dute.
Gutxienez zortzi pertsona hil dira Zipren ferry bat hondoratuta, eta eskifaia guztia atxilotu dute
Ontziak 259 bidaiari eta tripulazioko zortzi kide zeramatzan, eta Kireniako portutik abiatu eta gutxira irauli da, kostaldetik bi kilometro ingurura. Erreskate taldeak desagertuta dauden 17 lagunen bila ari dira.
Maduroren argazki berriak argitaratu dituzte espetxetik: "Irmo gaudela jakin dezazuela nahi dut"
Argazkiek 2026ko ekainaren 25eko data dute baina bi hilabete beranduago kaleratu dira, AEBk eta Venezuelak petrolio erreserben % 20ri buruzko akordioa iragarri duten asteburu berean.