HAUTESKUNDEAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Boliviako presidentetzarako hauteskundeen zenbaketa martxan, eskuineko bi hautagairen artean erabakitzeko

Presidentea eta presidenteordea aterako dira hauteskunde hauetatik. Ezkerraren 20 urteko botere zikloari amaiera emango zaio, Evo Moralesen MAS ez baita bigarren itzuli honetara iritsi. Quiroga kontserbadorea da faborito, Paz zentristaren aurretik.

FOTODELDÍA - MADRID, 19/10/2025.- Bolivianos residentes en Madrid votan este domingo durante la segunda vuelta de las elecciones presidenciales de Bolivia en un colegio electoral de Madrid. EFE/Daniel González

La Paz. Argazkia: EFE

Boliviako Hauteskundeen Auzitegi Gorenak jakinarazi duenez, normaltasun osoz igaro da bigarren itzuli historiko honen hauteskunde eguna. Auzitegiak nabarmendu du herrialde osoan jarritako 34.000 mahaietan % 100ean funtzionatu dutela eta herritarren konpromisoa goraipatu du.

Hauteskunde eguna izan dute gaur, izan ere, Bolivian, presidentea eta presidenteordea hautatzeko. Faboritoak Rodrigo Paz senatari zentrista eta Jorge Quiroga agintari kontserbadore ohia dira. 

20 urtean lehen aldiz, Evo Moralesen MAS alderdia ez da buruz burukora iritsi eta eskuineko bi hautagaien artean egin behar izan da aukera.

Bolivian bezala, munduko 22 herrialdetatik ere parte hartu ahal izan dute boliviarrek hauteskundeetan, eta dagoeneko 300 mahai baino gehiago itxi dituzte Europan eta Japonian.

Euskal Herrian 22:00ak zirenean itxi dituzte hauteslekuak eta kontaketaren emaitza ondorengo orduetan ezagutuko da. Lau hautagaiek La Pazen itxarongo dituzte emaitzak, Edman Lara presidenteorde izateko hautagaiak izan ezik.

AME9655. VILLA TUNARI (BOLIVIA), 19/10/2025.- El expresidente de Bolivia Evo Morales (2006-2019) camina con seguidores luego votar este domingo, en la segunda vuelta presidencial en Villa Tunari (Bolivia). Morales votó en la inédita segunda vuelta presidencial en Bolivia desde su bastión político y sindical en el Trópico de Cochabamba (centro) y afirmó que ninguno de los candidatos "representa al movimiento popular ni indígena". EFE/Jorge Abrego

Quiroga, faboritoa

Paz eta Quiroga izan ziren bi hautagai bozkatuenak abuztuaren 17an egindako hauteskunde orokorretan, eta Boliviako Parlamentua berritu zuten hurrengo bost urteetarako, baina inork ez zuen lortu lehen itzulian garaile izateko adina babes.

Abuztuko bozketan, Alderdi Demokrata Kristauak (PDC) aurkeztutako senatari zentristak botoen % 32,06 lortu zituen, eta presidente ohi kontserbadoreak, Aliantza Librea ordezkatuz, % 26,70.

Bigarren itzulia 2009tik indarrean dagoen Konstituzioan sartu zuten. Horren arabera, "Presidentetza eta Presidenteordetza aitortuko zaio hauteskunde zerrenda irabazleari", baldin eta baliozko botoen % 50 baino gehiago lortzen baditu, edo gutxienez botoen % 40 jaso eta hurrengoari gutxienez 10 puntuko aldea ateratzen badio.

Urriaren 19 honetan lehenengoz erabiliko da mekanismo hori presidentea eta presidenteordea hautatzeko, eta "botoen gehiengoa" lortzen duen binomioa  izango da irabazle.

Inkestek Quiroga jotzen dute faborito, baina Pazek zalantzan jarri du galdeketa horien balioa, lehen itzulian azken tokietan utzi zutelako.

Bi hautagaiek premiazko neurriak iragarri dituzte Bolivia krisi ekonomikotik ateratzeko. Quirogak dolarrak sartuko ditu, Nazioarteko Diru Funtsaren (NDF) bitartez, eta Pazek hornidura arazoari konponbidea emateko erregaiak lortuko dituela hitzeman du.

Biak bat etorri dira esaten Estatua txikitu behar dela, eta horrek Sozialismorako Mugimenduak (MAS) 20 urtez mantendu duen eredu ekonomikoa aldatzea ekarriko du.

Bolivian botoa ematea derrigorrezkoa da, eta botoa emandakoan herritarrek ziurtagiri bat jasotzen dute, hauteskundeak izan eta hurrengo 90 egunetan erakunde publikoetan eta bankuetan edozein izapide egiteko aurkeztu beharrekoa.

 

Tuto quiroga Bolivia

Hauteskunde lasaiak

Europar Batasuneko Hauteskundeak Behatzeko Misioak jakitera eman duenez, "lasaia" izaten ari da presidentetzarako bigarren itzuliko bozketa-eguna.

Misioaren buruak, Davor Ivo Stier kroaziarrak, azaldu du "11:00ak arte (15:00 GMT) egun lasaia izan da" eta herritarrak "kopuru handian" bozkatzen ari dira.

"Espero dezagun horrela jarraitzea, egun osoa lasaia izatea eta Boliviako demokraziarentzat jaieguna izatea, lehen itzulia izan zen bezala", gaineratu du Stierrek.

EBk 120 behatzaile zabaldu ditu Boliviako bederatzi eskualdeetan zehar.

Stierrek zehaztu duenez, asteartean bigarren itzuliari buruzko atariko txostena eskainiko dute, "etorkizunerako gomendioekin".

 

Zure interesekoa izan daiteke

Patxi Alberdi Danimarkan bizi den mediku eibartarra
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Patxi Alberdi, medikua Groenlandian: "Danimarkarrak burbuila batean bizi izan dira, eta sorpresaz hartu dituzte Trumpen asmoak"

Patxi Alberdi Danimarkan bizi den mediku eibartarra da. Psikiatra izan da Groenlandiako ospitale bakarrean eta oso ondo ezagutzen ditu bi gizarte horiek. Ane Irabazal ETBko korrespontsalak elkarrizketatuta, Trumpen estrategia espansionista shock bat izan dela danimarkarrentzat kontatu dio, eta herritar asko etsaitzat ikusten hasi direla orain, hamarkada luzez aliatu nagusia izan diren Ameriketako Estatu Batuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X