Trumpek eta Putinek ez dute bilerarik egingo hurrengo asteetan
Etxe Zuriak baieztatu du berria, Kremlinek bileraren inguruko itxaropenak murriztu ondoren. "Prestakuntza serioa" behar duela argudiatu dute. Bestetik, Ukrainan su-etena ezertzea ere baztertu du Errusiak, Ukraina berrarmatzeko balioko lukela esanda.
Donald Trump AEBko presidentearen eta Vladimir Putin Errusiako presidentearen arteko bilerarik ez da egingo datozen asteetan Etxe Zuriak astearte honetan baieztatu duenez.
Azken orduetan, Kremlinek bileraen inguruko espektatibak murriztu ditu, eta "prestakuntza serioa" behar dela esan du.
Horrez gainera, Sergei Lavrov Errusiako Atzerri ministroak baztertu egin du Ukrainan su-etena ezartzea. Bere ustez, abuztuan Trumpek eta Putinek adostu zutenaren kontrakoa litzateke eta Ukrainak berriz armatzeko balioko luke.
Bilera bertan behera utzi izanaren albistea Etxe Zuriko funtzionario batek baieztatu dio Bloomberg agentziari. Hain zuzen ere, eta Sergei Lavrov eta Marco Rubio Errusiako eta AEBko diplomaziako arduradunak astelehenean izan zuten elkarrizketa bilera hori prestatzeko eta "eraikitzailea" izan zela nabarmendu zuten.
Washingtonek eta Moskuk gaiaren inguruan egin zituzten adierazpenak neurtuagoak izan baziren ere, Donald Trumpek "aste bat edo bi barru" elkartuko zirela berriro esan zuen aurreko astean, telefonoz Putinekin hitz egin ondoren. Elkarrizketa horretan Budapesten biltzea adostu zuten bi liderrek, Ukrainako gerrari "amaiera emateko".
Ondoren, Trumpek Volodimir Zelenski Ukrainako presidentea hartu zuen Etxe Zurian, eta hark Tomahawk misilak eskatu bazizkion ere, AEBko presidenteak ez zizkion eman.
Etxe Zurira iritsi zenean, gerra 24 ordutan amaituko zuela iragarri zuen Trumpek. Ordutik behin elkartu da aurrez aurre Putinekin; abuztuan Anchoragen (Alaska) bildu ziren baina ez zuten gatazka amaitzeko inolako konpromisorik hartu.
Zure interesekoa izan daiteke
Kubako Gobernua "laster" eroriko dela ziurtatu du Trumpek
AEBko presidentearen arabera, kubatarrek "akordio batera iritsi nahi dute", eta negoziatzeko Marco Rubio Estatu idazkaria izendatu du Trumpek. Errepublikanoaren hitzetan, Kubaren erorketa "pastelaren gerezia" izango litzateke.
AEB merkatuan esku hartzea aztertzen ari da petrolioaren eta gasaren prezioen gorakada gelditzeko
Petrolioaren eta gasaren prezioek gora egin dute azken egunotan, larunbatean AEBk eta Israelek Iranen aurkako erasoaldia hasi ostean.
Artzain ebanjelikoek Trumpen alde otoitz egin dute Etxe Zurian, eskuak presidentearen gainean jarrita
Artzain kristauek eta buruzagi ebanjelikoek bat egin zuten ostegunean Etxe Zuriko Bulego Obalean, eta Donald Trump AEBko presidentearen alde otoitz egin zuten, Etxe Zuriko Fede Bulegoarekin koordinatutako ekitaldi batean.
Orain arteko bonbardaketarik gogorrenak egin dituzte Israelek eta AEBk Teheranen
Halaber, Libano hegoaldean eta ekialdean eta Beirut hiriburuan bonbardaketa gogorrak egin ditu Israelek, Iranen aliatu den Hezbollah talde xiitaren aurka.
Albiste izango dira: M8aren aurrekoa, BIEMHren balantzea eta tentsioa areagotzen Libanon
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Tentsioa areagotzen ari da Libanon
Libanon, Netanyahuren agindupeko Armadak Beiruten zati bat ebakuatzea agindu du, Hezbolaren aurka borrokatzeko.
Iranen aurkako erasoek 3.643 eraikin zibili eragin diete, eta hiru ospitale zerbitzutik kanpo geratu dira
OMEk baieztatu du Irango osasun sistemaren aurkako hainbat eraso izan direla, eta azpimarratu du nazioarteko zuzenbide humanitarioak babesten duela osasungintzara bideratutako edozein instalazio edo eraikin.
Frantziak bere base batzuk erabiltzea baimendu die AEBko hegazkinei, "Ekialde Hurbileko bazkideak babesteko"
Macronen Gobernuak baldintza bat jarri du: laguntza-hegazkin estatubatuar horiek ezingo dira erabili Iranen aurkako operazioetarako, baizik eta Ekialde Hurbilean dauden "bazkideak babesteko".
Espainiak Ziprera fragata bat bidaliko du Iranek Erresuma Batuaren base militarra eraso ostean
Defentsa Ministerioak azaldu duenez, Espainiak "Europar Batasunaren eta ekialdeko mugaren defentsarekin duen konpromisoa erakusten du" mugimen horrekin.
13 urteko kartzela zigorra ezarri diote Berlinen turista bilbotar bat larri zauritu zuen atentatuaren egileari
Erasoa iazko otsailean gertatu zen, Europako Hildako Juduen Monumentuaren ondoan. Biktima, Bilboko 30 urteko gazte bat, erasotik bizirik atera zen Alemaniako hiriburuan hainbat egun ospitalean eman ondoren.