Bielorrusiako eta Georgiako bi kazetarik, biak kartzelan, irabazi dute Sakharov saria
Andrzej Poczobut kazetari bielorrusiarrak eta Mzia Amaglobel kazetari georgiarrak "askatasunari eta demokraziari" egindako ekarpena aitortu ditu Europako Parlamentuak, urtero banatzen duen sari honekin.
Europako Parlamentua, artxiboko irudi batean.
Andrzej Poczobut (Bielorrusia, 1973) eta Mzia Amaglobeli (Georgia, 1975) kazetariek jasoko dute aurtengo Sakharov saria, adierazpen askatasunaren eta giza eskubideen alde egindako ekarpenagatik. Egun, biak espetxean daude.
Roberta Metsola Europar Parlamentuko presidenteak jakinarazi ditu saridunen izenak, goizean. "Bi kazetariak espetxean daude, asmatutako salaketen ondorioz. Euren lana egiteagatik eta bidegabekerien kontra ahotsa altxatzeagatik daude kartzelan. Euren ausardiak askatasunaren eta demokraziaren ikur bihurtu ditu. Etxe hau eurekin eta askatasuna aldarrikatzen duten guztiekin dago", esan du.
Kazetaria eta idazlea lanbidez, Aleksandr Lukaxenkoren erregimenarekin kritiko agertzeagatik da ezaguna Pczobut. 2021ean zortzi urteko espetxe zigorra ezarri zioten. Amaglobeli, berriz, urtarrilean atxilotu zuten, Georgiako Gobernuaren kontrako protestetan parte hartzeagatik. Bi urteko espetxe zigorra ezarri zioten.
Euroganberako talde popularrak eta ultrakontserbadoreak proposatu zuten Poczobuten izena, eta Amaglobeliren izendapena 60 bat diputatuk osatutako talde baten eskutik etorri da, Rasa Jukneviciene diputatu popularrak gidatuta.
Saridunen izendapena jakin den egunean, Europako Parlamentuan izan dira Sviatlana Tsikhanouskaia eta Sergei Tijanovski senar-emazteak, Bielorrusiako oposizioko kideak biak. "Horiek gaur hemen egoteak gogorarazten digu zer dagoen jokoan eta zergatik Parlamentu honek beste aldera ez duen inoiz begiratuko, injustizien aurrean", esan du Metsolak.
Aurtengo beste bi finalistak Palestinan lanean ari diren kazetariak eta gobernuz kanpoko erakundeetako langileak eta Serbiako ikasleen komunitatea izan dira, talde progresistek eta talde liberalak proposatuta, hurrenez hurren.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiak euskara, katalana eta galegoa Europar Batasunean hizkuntza ofizialak izan daitezen nahi du
Fernando Sampedro EBko Estatu idazkariak esan du presioa egiten jarraituko dutela, nahiz eta gaiak bederatzi hilabete daramatzan Ministerioaren agendatik kanpo.
Israelgo Armadak iragarri du "eskala handiko" beste erasoaldi bat egingo duela Teheranen aurka
Israel Katz Defentsa ministroak iragarri duenez, Ali Larijani Irango Segurtasun Nazionaleko agintaria hil dute.
Trumpek esan du "ohore handia" izango litzatekeela "Kuba hartzea"
Bere Administrazioa Kubako agintariekin hitz egiten ari dela errepikatu du agintariak, eta irla "porrot egindako nazio bat" dela azaldu du. "Ez dute dirurik, ez dute petroliorik, ez dute ezer".
Beste ontzi bati eraso egin diote Ormuztik gertu, Erresuma Batuko itsas agentziak jakinarazi duenez
Bestalde, AEBko Armadak baieztatu duenez, Irango "7.000 objektibo baino gehiago" jo ditu, eta ehun ontzi baino gehiago "kaltetu edo suntsitu" ditu, otsailaren 28an Israelekin batera erasoaldia hasi zuenetik.
EBk uko egin dio Ormuzera aktibo militarrak bidaltzeari, berea ez den gerra bat delako
Nazioarteko bazkideek itsasartea desblokeatuko duen hedapen militar batean parte hartzeko ideia berretsi du Trumpek.
NATOk Trumpi erantzun dio aliatuek laguntza eskaini diotela Ormuzerako
AEBko presidenteak ohartarazi zuen Aliantzak “oso etorkizun makurra” izango duela aliatuek itsasartea desblokeatzen laguntzen ez badute. Erresuma Batuak adierazi du “plan kolektibo bat” lantzen ari dela eremurako, eta EBk Atzerri ministroak bildu ditu auzia aztertzeko.
Israelek lurreko operazioa hasi du Libanon Hezbollahren "funtsezko bastioien" aurka
Israel Katz Defentsa ministroak ohartarazi duenez, "Libano hegoaldean bizi diren ehunka mila bizilagun xiitek" eta Israelen abisuen ondotik eskualde hori utzi dutenek "ezingo dute Litani ibaiaz hegoaldeko euren etxeetara itzuli" mugatik gertu dauden Israelgo eskualdeetako "segurtasuna bermatu arte".
Israelen eta Iranen arteko erasoaldi betean, Trumpek uste du ez direla su-etenerako baldintzak betetzen
"Iranek akordio bat erdietsi nahi du, baina nik ez, ez direlako horretarako baldintzak betetzen", esan du agintari estatubatuarrak NBC telebista kateari emandako elkarrizketan.
Antonio Guterres NBEko idazkari nagusia Libanon izan da eta elkarrizketarako deia egin du
Guterresek ohartarazi du ez dagoela irtenbide militarrik Hizbulá talde xiitaren eta Israelen arteko egungo gatazkarako, eta bi aldeei elkarrizketara eta bide diplomatikoetara jotzeko eskatu die Beiruten eman duen prentsaurrekoan.
Jurgen Habermas filosofo alemana hil da, 96 urte zituela
Komunikazio Ekintzaren Teoriaren egileak lotura estua zuen Frankfurteko Eskolarekin. Hain zuzen ere, bertan egin zuen bere ibilbidea pentsalari eta gizarte-ikertzaile gisa.