Beste bahitu baten gorpua Israelen esku utzi du Hamasek
Talde palestinarrak baliabide faltari egotzi dio bahituen gorpuak berreskuratzeko atzerapena.
Gurutze Gorria, bahitu baten gorpua jaso ondoren. Argazkia: Europa Press
Israelgo Armadako tropek, Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordearen eskutik, Gazako Zerrendan bahitu baten gorpua jaso dute astelehen gauean, Benjamin Netanyahu presidentearen Bulegoak ohar bidez berri eman duenez.
Hilkutxa Auzitegiko Medikuntzako Zentrora eramango dute, eta han egiaztatuko dute nor den. Behin egiaztatuta gatibuetako baten gorpua dela, 12 gorpu izango dira Hamasek akordioaren esparruan entregatu behar dituenak.
Palestinako fakzioek igandean zabaldu zituzten bilaketak "lerro horitik" haratago, hau da, Israelgo Armadaren kontrolpean jarraitzen duen eremura, zeinak kokagunearen % 53 kontrolatzen jarraitzen duen.
Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordea lanean egon da, eta Egiptok pala kargatzaileak, hondeamakinak eta ibilgailuak ere bidali zituen, laguntza gisa.
Khalil al-Hayya Hamasen ordezkaritza negoziatzailearen buruak astelehen honetan kanal ofizialetan zabaldutako oharrean adiarazi duenez, "borondate irmoa eta nahikoa dugu gerra Gazara itzultzea eragozteko", eta ez diote Israeli "inolako aitzakiarik" eman nahi bonbardaketei berriro ekiteko.
Hala ere, bahituen gorpuak bilatzeko "arazoei" aurre egiten jarraitzen dutela azpimarratu du, hondakin tonak daudelako, eta Israelek bi urte baino gehiago bonbardatu ondoren Gaza erabat suntsituta dagoelako.
"Presoen gorpuak bilatzeko arazoak daude; izan ere, okupazio sionistak Gazako Zerrenda eraldatu du sarraski-gerran", deitoratu du.
Halaber, adierazi du gorpu horiek lurperatzeaz arduratzen ziren taldearen arduradunak Israelen erasoetan hil zirela edo "ez dakitela non lurperatu zituzten".
Zure interesekoa izan daiteke
Milaka pertsonak lan erreformaren aurkako protesta egin dute Portugalen, azken 12 urteotako lehen greba orokorrean
Sindikatuen arabera, hiru milioi pertsonak baino gehiagok bat egin zuten greba orokorrarekin -5,1 milioi langile daude-, eta Portugalen "inoiz egin den grebarik arrakastatsuenetakoa" izan zela adierazi dute. Portugalgo patronalaren arabera, grebak porrot egin du eta langileen % 3 bakarrik geratu dira etxean.
Adimen artifizialari "gehiegizko" mugak ezartzen dizkioten legeak blokeatzeko agindu exekutiboa sinatu du Trumpek
Horren harira argitaratutako testuaren arabera, Trumpen Administrazioak Kongresuarekin elkarlanean aritu behar du nazio mailako arau irmo bat bermatzeko, eta "bat ez datozen estatu mailako 50 arau ezberdin saihesteko".
Zelenskik bake planaren bertsio berria proposatu du eta Donbasen subiranotasunari buruzko erreferenduma defendatu du
Ukrainako presidentearen arabera, Indar Armatuek 800.000 soldadu izango dituzte.
AEBk Venezuelako kostaldean petrolio-ontzi bat konfiskatu dute
Ameriketako Estatu Batuek petrolio-ontzi bat atzeman eta konfiskatu dute Venezuelako kostaldean, Washington abuztutik Kariben egiten dabilen itsas hedapen militarraren barruan. Caracasek "lapurreta lotsagabea" dela esan du, eta atzerriko instantzien aurrean "nazioarteko krimen larria" salatuko duela iragarri du.
2,5 milioi lagun baino gehiago deportatu dituzte edo beren borondatez alde egin dute AEBtik 2025ean
Estatu Batuetako agintariek "sekulako lorpentzat" jo dute, Trumpek martxan jarritako migrazio politika gogorren baitan, "deportazioak arintzeko" dozenaka epaile izango direla iragarri eta egun gutxira.
Venezuela-Curaçao-AEB-Norvegia: Bakearen Nobel saria jasotzeko Machadoren odisea
Azken asteetan hainbat hipotesi zabaldu ziren Machado Oslora saria jasotzeko iritsiko ote zen, oposizioburua ez baita joan den urtarriletik jendaurrean agertu izan, eta Nicolas Maduroren Gobernuaren zaintzari iskin egitea ez baita erraza.
Maria Corina Machado jendaurrean agertu da Oslon, hainbat hilabetez ezkutuan egon ostean
Urtarriletik publikoki agertu gabe egon ondoren, Venezuelako oposizio burua hoteleko balkoira atera da, Oslon, jarraitzaileak agurtzera.
Machadoren jarraitzaileek zuzien prozesioan parte hartu dute
Asteazken arratsaldean, Maria Corina Machado Venezuelako oposizioko kidearen jarraitzaileek Osloko erdigunea zeharkatu duen zuzien prozesio tradizionalean parte hartu dute, sarituak ostatu hartu behar zuen hotelaren aurrean amaitu arte.
Gutxienez 22 pertsona hil dira Fezen, Marokon, elkarren ondoan zeuden bi eraikin behera etorrita
Polizia Judizialak ikerketa abiatu du gertakariaren arrazoiak zehazteko eta xehetasunak argitzeko. Bizilagunen arabera, bi eraikinak erori diren lekuan iraganean txabolak zeuden, eta litekeena da jabeek "irregulartasunak egin izana" eraiki zituztenean.
Indarrean da Australian 16 urtez azpikoei sare sozialak erabiltzea debekatzen dien lege "historikoa"
Australiako Gobernuaren arabera, nerabeek gero eta presio handiagoa jasaten dute ingurune digitaletan, eta sare sozialak goizegi erabiltzeak antsietate, autoestimu baxu eta eskola-isolamendu arazoak larriagotu ditzake. Aldekoak eta kontrakoak ditu lege aitzindariak; azken horien iritziz isolamendua eta deskonexioa ekar diezaieke erabiltzaile zaurgarrienei.