Milioika lagun argindarrik gabe eta kalte ugari Kuban, oraindik ere irla gainean jarraitzen duen Melissa urakanaren ondorioz
Kuba ekialdeko muturreko biztanleak izan dira Melissa urakanaren ondorioak sumatzen lehenak, hura jo baitu lurra bertako 03:10 zirenean (08:10 Euskal Herrian), orduko 193 kilometroko orduko haize-ufada etengabeekin, nahiz eta gero ahulduz joan den.
Melissa urakanaren iragatea jasaten ari dira asteazken honetan Kuban, eta egunak, argitu, argitu badu ere, 3,5 milioi lagun argindarrik gabe zirela argitu du. Kalte handiak eragin ditu gainera urakanak, haize-ufada eta erauntsiez gain, urak gainezka egin baitu toki askotan, eta uholdeak eragin. Saffir-Simpson eskalan 5etik 3ko kategoria du Melissak eta irla zeharkatzen jarraitzen du.
"Goizalde konplikatua izan da, oso. Kalteak ugariak dira eta Melissa urakanak irla gainean jarraitzen du oraindik", idatzi du Miguel Diaz-Canel Kubako presidenteak sare sozialetan, eta herritarrei dei egin die urakanak irla gainean jarraitu bitartean tentuz ibiltzeko.
"Okerrenari aurre egiteko prestatu gara, eta neurriak eraginkorrak izan dira", gaineratu du Kubako Alderdi Komunistako kideekin batera egindako agerraldi batean.
Kuba ekialdeko muturreko biztanleak izan dira Melissa urakanaren ondorioak sumatzen lehenak, hura jo baitu lurra bertako 03:10 zirenean (08:10, Euskal Herrian), orduko 193 kilometro orduko haize-ufada etengabeekin, nahiz eta gero ahulduz joan den.
Hortik gertu, Kubako Santiagon (ekialdean), bigarren hiririk populatuenean, kalteak bistakoak ziren goizean, eta euria eta haize gogorrek ez dute etenik.
HIriko kale eta hiribide nagusietako tarte asko urpean dira, zuhaitz eta argindar-posteak lurrean, eta etxebizitza eta eraikin publiko askotan kalteak agerikoak ziren.
Bayamo, Baracoa eta Contramaestren ere uholdeak eta kalte handiak izan dira, eta kaleak ibai marroi bihurtu dira han.
Oraingoz ez dago landagune eta mendialdeetako egoeren berri, baina haietan bat-bateko ur-igoerak eta luiziak dira kezka-iturri nagusi.
Ondorengo orduetan Melissak Kuba utzi eta Atlantikoan barrena egitea espero da, ipar-ekialdera, Bahametarantz, hain justu.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiak euskara, katalana eta galegoa Europar Batasunean hizkuntza ofizialak izan daitezen nahi du
Fernando Sampedro EBko Estatu idazkariak esan du presioa egiten jarraituko dutela, nahiz eta gaiak bederatzi hilabete daramatzan Ministerioaren agendatik kanpo.
Israelgo Armadak iragarri du "eskala handiko" beste erasoaldi bat egingo duela Teheranen aurka
Israel Katz Defentsa ministroak iragarri duenez, Ali Larijani Irango Segurtasun Nazionaleko agintaria hil dute.
Trumpek esan du "ohore handia" izango litzatekeela "Kuba hartzea"
Bere Administrazioa Kubako agintariekin hitz egiten ari dela errepikatu du agintariak, eta irla "porrot egindako nazio bat" dela azaldu du. "Ez dute dirurik, ez dute petroliorik, ez dute ezer".
Beste ontzi bati eraso egin diote Ormuztik gertu, Erresuma Batuko itsas agentziak jakinarazi duenez
Bestalde, AEBko Armadak baieztatu duenez, Irango "7.000 objektibo baino gehiago" jo ditu, eta ehun ontzi baino gehiago "kaltetu edo suntsitu" ditu, otsailaren 28an Israelekin batera erasoaldia hasi zuenetik.
EBk uko egin dio Ormuzera aktibo militarrak bidaltzeari, berea ez den gerra bat delako
Nazioarteko bazkideek itsasartea desblokeatuko duen hedapen militar batean parte hartzeko ideia berretsi du Trumpek.
NATOk Trumpi erantzun dio aliatuek laguntza eskaini diotela Ormuzerako
AEBko presidenteak ohartarazi zuen Aliantzak “oso etorkizun makurra” izango duela aliatuek itsasartea desblokeatzen laguntzen ez badute. Erresuma Batuak adierazi du “plan kolektibo bat” lantzen ari dela eremurako, eta EBk Atzerri ministroak bildu ditu auzia aztertzeko.
Israelek lurreko operazioa hasi du Libanon Hezbollahren "funtsezko bastioien" aurka
Israel Katz Defentsa ministroak ohartarazi duenez, "Libano hegoaldean bizi diren ehunka mila bizilagun xiitek" eta Israelen abisuen ondotik eskualde hori utzi dutenek "ezingo dute Litani ibaiaz hegoaldeko euren etxeetara itzuli" mugatik gertu dauden Israelgo eskualdeetako "segurtasuna bermatu arte".
Israelen eta Iranen arteko erasoaldi betean, Trumpek uste du ez direla su-etenerako baldintzak betetzen
"Iranek akordio bat erdietsi nahi du, baina nik ez, ez direlako horretarako baldintzak betetzen", esan du agintari estatubatuarrak NBC telebista kateari emandako elkarrizketan.
Antonio Guterres NBEko idazkari nagusia Libanon izan da eta elkarrizketarako deia egin du
Guterresek ohartarazi du ez dagoela irtenbide militarrik Hizbulá talde xiitaren eta Israelen arteko egungo gatazkarako, eta bi aldeei elkarrizketara eta bide diplomatikoetara jotzeko eskatu die Beiruten eman duen prentsaurrekoan.
Jurgen Habermas filosofo alemana hil da, 96 urte zituela
Komunikazio Ekintzaren Teoriaren egileak lotura estua zuen Frankfurteko Eskolarekin. Hain zuzen ere, bertan egin zuen bere ibilbidea pentsalari eta gizarte-ikertzaile gisa.