Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi pertsona gehiago sartu dituzte behin-behinean kartzelan, Louvreko lapurretarekin lotura dutelakoan

Parisko Fiskaltzak ohar baten bidez adierazi duenez, "ikerketa ez da oraindik amaitu", eta bi atxilotu horiek badaezpadako kartzelaldian daude.

Paris (France), 19/10/2025.- Police tape cordons off the southeast corner of the Louvre Museum on Quai Francois-Mitterrand, on the banks of the River Seine, after a robbery at the Louvre Museum in Paris, France, 19 October 2025. The Louvre Museum was targeted in a robbery by several criminals who smashed windows to steal jewelry. The museum was later closed. French Culture Minister Rachida Dati called it 'an attack on France’s cultural heritage.' (Francia) EFE/EPA/Mohammed Badra

Louvre ingurua itxi egin zuten lapurreta izan ostean. Artxiboko argazkia: EFE

Bi pertsona gehiago sartu dituzte kartzelan Louvren urriaren 19an izandako lapurretarekin lotura dutelakoan; lapurretan parte hartzea egotzi diote horietako bati, eta konplize izatea besteari. Ondorioz, lau dira auzipetuak. Lapurtutako bitxiak, baina, oraindik ez dira agertu.

Parisko Fiskaltzak ohar batean adierazi duenez, "ikerketa ez da amaitu oraindik", eta bi atxilotuak badaezpadako espetxealdian daude.

Asteazkenean atxilotutako bost lagunetako bi dira gaur kartzelatu dituztenak. Gainerako hirurak aske utzi zituzten.

Atxilotu horiei antolatutako talde bateko kide izatea egotzi diete.

Horietako batek, 37 urtekoak, aurrez aurrekoa eskatu du, Fiskaltzak adierazi duenez. Ordura arte, baina, atxilotuta egongo da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi