BBCk barkamena eskatu dio Trumpi hitzaldi bat manipulatuta emititzeagatik
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak barkamena eskatzeko eta kalte-ordaina ordaintzeko exijitu dio Erresuma Batuko irrati-telebista publikoari. Hori egin ezean, 1.000 milioi dolarreko demanda jartzeko mehatxua egin dio.
BBC Erresuma Batuko irrati-telebista publikoak barkamena eskatu dio Donald Trump AEBko presidenteari, hitzaldi bat manipulatu eta 2021eko urtarrilaren 6an Kapitolioan egindako erasoa bultzatu zuela iradokitzeagatik.
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak barkamena eskatzeko eta kalte-ordaina ordaintzeko exijitu dio BBCri, eta, egin ezean, 1.000 milioi dolarreko demanda jartzeko mehatxua egin dio.
Trumpen hitzaldia editatzea "akatsa" izan zela onartu du Samir Shah BBCko presidenteak AEBko presidenteari igorri dion gutunean.
Gaur 22:00ak arteko (GMT ordua) epea eman zion Trumpek BBCri, eta ikusteko dago nola erantzuten duen.
Trumpen hitzaldia manipulatuta jaso zuen Trump, second chance dokumentala emititu izanak Tim Davie BBCren zuzendari nagusiaren eta Deborah Turness albistegien zuzendariaren dimisioa eragin du.