HAUTESKUNDEAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jara ezkertiarra eta Kast ultraeskuindarra lehiatuko dira bigarren itzulian, Txileko presidente izateko

Hautagai ofizialistak botoen % 26,7 eskuratu ditu lehen itzulian, bigarren gelditu den hautagai ultraeskuindarraren aurretik (% 24,1). Hala ere, abenduaren 14ko bigarren itzuliari begira ezkerrak aukera oso gutxi ditu presidentetza eskuratzeko, izan ere, oso litekeena da eskuineko blokeak eskuin muturreko hautagaia babestea. 

 Jeannette Jara Jose Antonio Kast chile primera vuelta efe

Jeannette Jara eta Jose Antonio Kast lehen itzulian botoa ematen. Argazkia: EFE

Jeannette Jara ezkerraren hautagaia eta Jose Antonio Kast eskuin muturreko hautagaia aurrez aurre izango dira datorren abenduaren 14ko Txileko hauteskundeen bigarren itzulian. 

Servel Txileko hauteskunde zerbitzuak botoen % 90 zenbatuta zabaldutako datuen arabera, Lan ministro izandakoak botoen % 26,7 eskuratu du lehen itzulian, bigarren gelditu den hautagai ultraeskuindarraren aurretik (% 24,1), 

Bigarren itzulitik kanpo gelditu dira, hurrenez hurren, Franco Parisi zentro eskuineko hautagaia (% 19,5), Johannes Kaiser ultraeskuindarra (% 14) eta Evelyn Matthei eskuin tradizionalaren hautagaia (% 12,6). 

Eskuineko hiru hautagaiak bigarren itzulian elkartzen badira, eta itxura guztien arabera hori egingo dute, Jarak ez du aukerari izango agintea eskuratzeko. 

Zure interesekoa izan daiteke

WASHINGTON (United States), 06/04/2026.- US President Donald Trump, along with Secretary of Defense Pete Hegseth (2-L), Chairman of the Joint Chiefs of Staff General Dan Caine (R), and CIA Director John Ratcliffe (L), briefs the media on Iran from the White House in Washington, DC, USA, 06 April 2026. EFE/EPA/JIM LO SCALZO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trump: "Ormuz zabaldu ezean, gau bakarrean suntsi dezakegu herrialde osoa"

Euskal Herrian goizaldeko 02:00ak direnean amaituko da Ormuzko itsasartea zabaltzeko Trumpek Irani emandako epea. Iranek Pakistanen bitartekaritzarekin proposatutako 10 puntuko dokumentua ez zaio, nonbait, nahikoa iruditu AEBko presidenteari. Iranek esan du negoziazioak ez direla mehatxuekin bateragarri. Israelek, bitartean, irandarrei ohartarazi die ez daitezela trenean ibili ez badute bizia arriskuan jarri nahi.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X