128 dira jada Hong Kongeko sutean hildakoak, eta 200 bat lagunek desagertuta jarraitzen dute
Sua joan den asteazkenean piztu zen etxebizitza batean. Suhiltzaileek jakitera eman dutenez, suteen aurkako alarmek ez zuten behar bezala funtzionatu. Orain arte, agintariek bost pertsona atxilotu dituzte, tragediaren ustezko erantzule direlakoan.
Hong Kongeko sutean hildakoak 128 dira dagoeneko, eta 200 bat lagun non dauden ez dakite, iturri ofizialek ostiral honetan jakitera eman dutenez. Gainera, bilaketa eta erreskate lanak amaitzear direla iragarri dute.
Chris Tang Ping-keung Hong Kongeko Segurtasun idazkariak hedabideen aurrean adierazi duenez, 108 gorpu aurkitu dituzte sutea izan den gunean, eta ez du baztertu kaltetutako eraikinetan lan egiten duten taldeek gorpu gehiago aurkitzea.
Desagertutakoen kopuruari dagokionez, Tangek esan du 200 pertsonaren "egoera" ez dagoela argi, eta horien artean 80 gorpu ezin izan dituztela identifikatu.
Zaurituen kopuruak ere gora egin du, eta 79 dira dagoeneko.
Bien bitartean, Andy Yeung Suhiltzaileen zuzendariak agerraldi berean adierazi du suteen aurkako alarmek ez zutela behar bezala funtzionatu, eta gertatutakoak ondorio penalak ere ekarriko dituela aurreratu du.
Sutea joan den asteazkenean piztu zen bizitegi-multzoko 8. dorrean. 1984an eraikitako 31 solairuko zortzi blokek osatzen dute dorrea, eta 4.600 pertsona bizi dira bertan, horietako asko adinekoak.
Orain arte, Poliziak bost pertsona atxilotu ditu (horietako bi ostiral honetan), tragediaren ustezko erantzule direlakoan.
Zure interesekoa izan daiteke
Gutxienez bi pertsona hil dira Milanen, tranbia bat errailetik aterata
Bi pertsona hil eta dozenaka zauritu dira ostiral honetan Milanen (Italia), tranbia bat errailetik atera ondoren. Istripua hiriaren erdialdean gertatu da, eta tranbiak oinezko batzuk harrapatu ditu.
AEBk Israel uzteko eskatu die herritarrei, Iranek Ekialde Hurbilean egin ditzakeen erasoen beldur
Trumpek asteak daramatza Irani eraso egiteko mehatxua egiten, programa nuklearra mugatzeko akordiorik lortzen ez bada; Teheranek, berriz, helburu baketsuak baino ez dituela dio. Marco Rubio AEBko Estatu idazkaria Israelera joango da datorren astean, Netanyahuren Gobernuarekin biltzeko.
Clintonek dio ez zekiela ezer Epsteinen delituei buruz eta ez zuela "ezer txarrik" egin
Hillary Clinton emazteak atzo egin bezala, AEBko presidente ohiak telematikoki deklaratu du Jeffrey Epsteinekin zuen harremanaren berri emateko. Kongresuko ikerketa batzorde baten aurrean lekukotza ematera deitu duten AEBko lehen presidente ohia da.
Pakistanek gerra deklaratu dio Afganistani, eta Kabul bonbardatu du
Bi herrialdeek informazio kontrajarria eman dute erasoen emaitzei buruz, baina biktimak ehunka dira dagoeneko. Talibanen Gobernuak ziurtatu du, edozein erasori aurre egiteko prest dauden arren, beren azken helburua dela Pakistanekin duten krisiaren inguruan negoziatzea eta konponbide bat bilatzea. Handik ordu gutxira, baina, beste erasoaldi bat abiatu dute.
Europako Batzordeak iragarri du behin-behinean aplikatuko duela EB-Mercosur akordioa
Ursula von der Leyenek gogorarazi duenez, “akordioa ezin izango da erabat burutu Europako Parlamentuak bere onespena eman arte”.
Netflixek Warner erosteko borroka utzi du Paramountek beste eskaintza bat egin ostean
Enpresak azaldu duenez, Paramounten azken eskaintza berdintzeko behar zen prezioarekin, Warner Brosekin zuen akordioa "dagoeneko ez da finantzarioki erakargarria", eta, beraz, uko egin dio aste honetan eskaintza hobetu duen Paramounten zenbateko berbera eskaintzeari.
Hillary Clintonek ukatu egin du Kongresuaren aurrean Epstein ezagutzen zuela
Bill Clinton AEBko presidente ohiaren emazteak Epstein kasua ikertzen ari den batzordeari —errepublikanoek gehiengoa dute— egotzi dio "arreta desbideratu" nahi izatea eta Donald Trump presidentearen jokabideak "estaltzea". Fokua Trumpengandik aldentzeko deitu dutela deklaratzera esan du.
Ukrainak eta AEBk bilera amaitu dute, Errusiaren parte-hartzerik gabe, gerraosteko berreraikuntzan oinarrituta
Genevako bilera hiru aldekoa izatea espero zen, errusiar ordezkaritza batekin, gatazka armatua amaitzeko moduari buruzko eztabaidetan aurrera egiteko. Hiru aldeko hurrengo bilera martxoaren hasieran izango dela aurreikusita dago.
Ipar Koreak kongresua itxi du armategi nuklearra handitzeko promesarekin
Kim Jong-unek ateak zabalik utzi ditu Washingtonekin dituen harremanak hobetzeko, betiere, AEBek Pyongang estatu nuklear gisa onartzen badute. Gainera, alderdian duen lidergoa berretsi du.
Kubak AEBtik ateratako ontzi bateko lau kide hil ditu, AEBk "helburu terroristak" zituelakoan
Marco Rubio AEBko Estatu idazkariak Kubari ohartarazi dio ikertu egingo dutela zer gertatu zen, eta horren arabera erabakiko dutela nola jokatu.