Trumpek Venezuelatik ateratzeko iragan ostiralera arteko epea eman zion Madurori
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak baztertu egin zituen Venezuelako presidenteak herrialdea uzteko mahai gainean jarritako baldintzak. Ultimatuma amaituta, Venezuelako aire eremua itxi egingo zuela iragarri zuen Trumpek.
Trump eta Maduro presidenteen collage bat. Artxiboko argazkia: Europa Press
Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak pasa den ostiralera arteko epea eman zion Nicolas Maduro Venezuelako presidenteari herrialdea uzteko, Reuters agentziak astearte honetan zabaldutako informazioaren arabera.
Air Force One hegazkinean sartu aurretik kazetarien galderei erantzunez aitortu du Madurorekin telefonoz hitz egin zuela, baina ez du elkarrizketari buruzko xehetasunik eman nahi izan.
Reuters agentziak aipatutako iturrien arabera, bi agintariek pasan den azaroaren 21ean telefonoz hitz egin zuten. Elkarrizketa horretan, Madurok Venezuela uzteko borondatea agertu omen zuen, hainbat baldintzaren truke. Besteak beste, beretzat eta bere familiarentzat amnistia onartzea, Estatu Batuek herrialdearen gainean ezarrita dituzten zigorrak bertan behera uztea eta Nazioarteko Zigor Auzitegian bere aurka dauden karguak erretiratzea.
Gainera, hauteskundeak egin bitartean, eta, behin-behinean, Delcy Rodriguez presidenteordeak gobernua gidatzea proposatu zuen Madurok.
Hala ere, Reutersen arabera, Trumpek ez omen zituen onartu Maduroren baldintzak, eta esan omen zion astebete zuela Venezuelatik irteteko, familiarekin, aukeratzen zuen helmugarantz.
Ultimatuma pasa den ostiralean amaitu zen, eta, biharamunean, Venezuelako aire eremua itxi egingo zuela iragarri zuen Trumpek.
Zure interesekoa izan daiteke
Von der Leyenek Ekialde Hurbileko krisiaren "ondorioei" aurre egiteko prest egotea eskatu dio EBri
Frantzia prest agertu da Iranen erasoen aurrean Golkoko eta Jordaniako herrialdeen defentsan parte hartzeko, eta Alemaniak, berriz, baztertu egin du Iranen aurkako erasoarekin bat egitea, eta bere tropek eskualdean duten papera autodefentsara mugatuko du.
Israelek Iranen lur azpiko kuartelei eraso die, Teheranen
Israelgo Armadaren arabera, 100 eraso baino gehiago egin ditu lurpeko kuartelen kontra, eta jaurtitzeko baseak eta misil balistikoak ere suntsitu ditu. Azpimarratu duenez, "behar beste denbora" iraungo du gerrak . Larunbatetik, 555 pertsona hil dituzte Iranen, Ilargi Gorriaren arabera.
Petrolioaren prezioak gora egin du eta gorabeherak daude itsas eta aire trafikoan, Ormuzko itsasarteko tentsioaren ondorioz
Ontzi enpresa nagusiek ez dute handik igaro nahi, eta zer gertatuko zain daude. Halaber, 3.000 hegaldi baino gehiago bertan behera utzi dituzte asteburuan, Ekialde Hurbileko gatazka lehertu denetik.
Albistea izango dira: Gatazka Iranen, Makina-Erremintaren Azoka eta martxoaren 3aren aurreko eguna
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Hezbollak Libanotik eraso dio Israeli, eta Israelgo Armadak Beirut bonbardatu du
Donald Trump AEBko presidenteak Venezuelaren antzeko trantsizioa proposatu du Iraneraok, eta erasoaldiak "lau aste edo gutxiago" iraun dezakeela adierazi du.
EBk ohartarazi du Ekialde Hurbilak asko duela galtzeko gerra batekin, eta "moderazioa" eskatu du
Europar Batasuneko Kanpo ministroek azken orduotako erasoak salatu dituzte, eta Ormuzko itsasartean zirkulazioa etetea saihesteko eskatu dute, besteak beste.
Irango buruzagi berriekin negoziatzeko prest agertu da Trump
"Hitz egin nahi dute, eta onartu egin dut; beraz, haiekin hitz egingo dut", adierazi du telefonoz egin dioten elkarrizketa batean. Hala ere, ez du zehaztu noiz hasiko diren negoziatzen. Bestalde, Omango Atzerri ministro Badr al Busaidik ziurtatu du Irango bere kide Abas Araqchik esan diola eginahalak egingo dituela erasoak gelditzeko eta egonkortasuna berreskuratzeko"
Khameneiren ondorengoa aukeratu arte herrialdea zuzenduko duen triunbiratua osatu du Iranek
Lehen begiratuan, badirudi Alireza Arafi klerikoa Irango kupulatik eta segurtasun estamentutik urrun dagoela, baina oso inplikatuta dago klerikoen eguneroko zereginetan.
Ziurgabetasuna nagusi hegaldiak bertan behera geratu eta harrapatuta geratu diren euskal herritarren artean
Dozenaka hegaldi bertan behera geratu dira azken orduotako erasoen ondoren, eta milaka turistak ez dakite noiz itzuli ahal izango diren etxera.
Hainbat pertsona hil dira Israel eta Iranen arteko eraso trukean
Alde batetik, Israelek hainbat eraso burutu ditu gaur Teheranen. Bestalde, bederatzi pertsona hil dira Israel erdialdean misil batek jota. Gainera, AEBko hiru militar zendu dira estatubatuarrek eta israeldarrek Iranen aurkako operazioa abiatu zutenetik.